LAB SINDIKATUA

2018/12/16 :: 12:10

Azken Eguneraketa:2018/12/14 :: 12:34

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Zerbitzu Soziokomunitarioa Loramendiko langileek jakinarazi dute urriaren 20tik aurrera 24 orduko eguneroko greba mugagabe bati ekingo diotela

Loramendiko langileek jakinarazi dute urriaren 20tik aurrera 24 orduko eguneroko greba mugagabe bati ekingo diotela

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Erandioko Sanitas Loramendi helduen egoitzako langileek irailaren 17an hasi zituzten eguneroko lanuzteak, bertako garbitzaileei lanaldiak luzatzea eskatzeko. Gaur mobilizazioa egin dute Bilboko Guggenheim aurrean.

Guggenheim aurrean mobilizatu dira gaur Erandioko Sanitas Loramendi helduen egoitzako langileak, hainbat enpresek, prekarietatea baliatuta, “artelan itzela” egiten dutela salatzeko; sektore feminizatuetan hedatua dagoen praktika, bereziki. 

Hain zuzen ere, Loramendiko langileak geba mugagabean daude irailaren 17az geroztik, garbiketako lan taldearekin elkartasunean. Hamahiru langile daude garbiketa taldean, sukaldea, garbitegia eta solairuetako garbiketa egiteko. 15 urte daramate lanaldi partzialarekin, eta egoera horrek are eta gehiago areagotzen du prekarietatea. Langile hauei lanaldi osoa eman diezaieten ari dira greban, eta, gaur iragarritakoaren arabera, lanuzteak indartuko dituzte: urriaren 20tik aurrera, 24 orduko greba mugagabeari ekingo diote. Hala adierazi dute agerraldian irakurritako adierazpenarekin.

 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.