LAB SINDIKATUA

2018/01/22 :: 22:36

Azken Eguneraketa:2018/01/22 :: 13:30

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Zerbitzu Soziokomunitarioa Arabako Gizarte Ongizate Foru Erakundeak baietza eman dio APDEMA eta enpresa batzordearen arteko aurreakordioari

Arabako Gizarte Ongizate Foru Erakundeak baietza eman dio APDEMA eta enpresa batzordearen arteko aurreakordioari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Arabako Batzar Nagusien aurrean egindako elkarretaratze bat, joan den abenduan.Arabako Batzar Nagusien aurrean egindako elkarretaratze bat, joan den abenduan.

Gizarte Ongizate Foru Erakundeak baietza eman dio Adimen-Ezintasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkarteak (APDEMA) eta enpresa batzordeak (LAB, ELA, CCOO) sinatutako aurrekordioari. APDEMAko Enpresa Batzordeak ondo deritzo aurrekordio hau izenpetzeari, azken urteetan galdutako lan baldintzak berreskuratzen delako eta familia eta adimen urritasun duten pertsonei emandako zerbitzu publikoen kalitatea hobetzen delako.

Gaurko iragarrita zegoen mobilizazioa bertan behera utzi du APDEMAko enpresa batzordeak, aurreakordioa lortuta. Hain zuzen ere, enpresa batzordearen hitzetan, aurreakordio hau alde guztietako borondate eta arduragatik sinatu ahal izan da, eta APDEMAko langileen mobilizazio eta kemenagatik.