LAB SINDIKATUA

2017/12/15 :: 13:00

Azken Eguneraketa:2017/12/15 :: 7:31

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Zerbitzu Soziokomunitarioa APDEMAn ordainsariak eta lanaldian hobekuntzak jasotzen dituen aurreakordioa lortu da

APDEMAn ordainsariak eta lanaldian hobekuntzak jasotzen dituen aurreakordioa lortu da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

APDEMAko ENPRESA BATZORDEAren OHARRA

"Sinatutako aurrekordioa azken lau urteetako lehenbizikoa da eta amaiera jartzen dio 8 urtez ordainsaria igoerarik gabeko egoerari, ondorioz, erosmen galera handia izan dute APDEMAko ia berrehun langileek. Aldi berean, 2020rako lanaldiaren murrizketa adostu dute 2020rako.

Bi aldeek aurreakordio hau garatzeko konpromisua hartu dute, beste gaiak APDEMAko hitzarmena kolektiboaren bitartez negoziatuz.

Aurrekordio honen edukiari, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluak bere oniritzia eman behar dio. APDEMAko Enpresa hitzarmenaren menpean dauden zerbitzuak, GOFEko kudeaketa itunduko zentroak baitira.

APDEMAko Enpresa Batzordeak ondo deritzo aurrekordio hau izenpetzeari, elkarrizketa, negoziazioa eta elkarlanari berriro ekiteko eta azken urteetan galdutako lan baldintzak berreskuratzeko, eta aldi berean, Elkarteak famili eta adimen urritasuna duten pertsonei emandako zerbitzu publikoaren kalitatea hobetzeko ere. Aurrekordio hau, bi aldeetako borondate eta arduragatik sinatu ahal izan da eta APDEMAko Enpresa Batzordeak espero du Gizarte Ongizaterako Foru Erankudearen partetik jarrera bera izatea."