LAB SINDIKATUA

2017/09/20 :: 21:50

Azken Eguneraketa:2017/09/20 :: 12:42

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Zerbitzu Soziokomunitarioa

Zerbitzu Soziokomunitarioa

San Jose Zentroan neurriak hartzeko eskatu du Nafarroako Lan Ikuskaritzak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Joan den maiatzean, LABek eskatuta, Lan Ikuskaritzak San Jose zentroa ikuskatu zuen bertako egoera, langileen segurtasunari eta osasunari dagokienez, zertan zen egiaztatzeko. Aipatu erakundeak ezagutarazi duen txostenean langileen segurtasuna bermatuko dituen eta arrisku egoerak aurreikusiko dituzten neurriak har daitezela agintzen da.

Hitzarmen duin bat aldarrikatu dute Misericordia zaharren egoitzako langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Iruñeko Casa Misericordia zaharren egoitzako langileek elkarretaratze bat egin dute gaur enpresak erakutsitako jarrera salatzeko. Hain zuzen ere, enpresak langileen eskaerak ez ditu aintzat hartu eta Nafarroako KPI kontutan hartzen ez duen proposamena mahai gainean jarri du berriro. Are eta gehiago, hitzarmena bermatzeko konpromisoa bera ere ez du hartu.

Eredu aldaketa aldarrikatzen dugu Bizkaiko zahar egoitzetan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Azken hilabeteetan, asko hitz egin da Bizkaiko 3. Adineko Egoitzen inguruan. Lan baldintzen inguruan, langile faltaren inguruan txanda guztietan, lan karga gehiegizkoen inguruan… eta egia da hau, gure egunerokoa da. Baina hemen arazoa askoz ere sakonagoa da eta ez da soldata igoera sinple baten ondorioz konponduko. LABen iritziz eredua bera da aldatu behar dena.

Gizarte zerbitzuetan EAJk eta PSOEk bultzatutako murrizketak salatu ditugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Ez da erakunde honek egiten duen lehen murrizketa, baina, gure iritziz, pertsona helduei egiten zaien eraso berri hau onartezina da eta zerbitzu publikoaren kalitatean eragin kaltegarria du, helburua kalitatea bermatzea izan beharko litzatekeenean.

GSR eta Nuestra Señora de la Paz enplegua suntsitzen ari direla salatu dugu Egian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Kaleratzeen aurka eta enpleguaren defentsan mobilizatu gara Donostian, Nuestra Señora de la Paz zaharren egoitzaren aurrean. Mondragon korporazioko Gestion Servicios Residenciales (GSR) kooperatibaren jokabidea salatu dugu.

Nafarroako esku hartze sozialeko hitzarmenaren alde irten gara kalera

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Nafarroako esku hartze sozialeko langileek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren (PAGNA) aurrean elkarretaratze bat egin dute, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek osatzen duten gehiengo sindikalak deituta.

Mobilizazioei ekin diete Aspace-Bizkaiko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zuzendaritzak ez du negoziatzeko borondaterik erakutsi. Hortaz, elkarretaratzeak deitu dituzte gaur eta biharko, enpresaren egoitzaren aurrean. Biharko protesta 18:00etan izango da, Deustun ere, Julio Urquijo kaleko 17. zenbakiaren parean.

Konpromisoak eskatu dizkiogu Bizkaiko aldundiari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko kideek aniztasun funtzionalaren sektoreko langileek dituzten aldarrikapenak eraman dituzte gaur Bizkaiko Batzar Nagusietara. Hain zuzen ere, Herritarren Parte-hartzerako Batzordean egon dira sektorearen egoera aztertzeko eta Bizkaiko hitzarmena aldarrikatzeko. Langile eta zerbitzuen homologazioa eta arautzea eskatu dute, eta aldundiari konpromisoak eskatu dizkiote norabide horretan. Bilduta egon diren bitartean, kanpoaldean elkarretaratze bat egin dute.

Zerbitzu sozialetako ratioen hobekuntzarekin lotutako konpromisoak ez betetzeagatik mobilizatu gara Parlamentuan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Orain dela 10 hilabete baino gehiago, 2016ko ekainaren 26an, Eusko Legebiltzarrak ratioen dekretu berri baten aldeko konpromiso ezberdinak hartu zituen erdibideko zuzenketa baten bidez. Ratio dekretu honetan, gizarte zerbitzuetako erabiltzaile bakoitzeko behar den langile kopurua zehazten da. Inolako mugimendurik egon ez dela ikusirik, ratioen hobekuntzarekin lotutako konpromisoak ez direla bete salatzeko mobilizatu gara Parlamentu aurrean.

Etxeko langileen eskubideak aldarrikatu ditugu Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Eusko Jaurlaritzako Dekretuek etxeko langileak kanpoan uzten dituztela salatu dute gaur, Eusko Legebiltzarraren aurrean, Gasteizen. Hain zuzen ere, gaur eztabaidatu dute ea etxeko langileek ere jaso beharko lituzketen zaintzarako Jaurlaritzak gainontzeko langileei ematen dizkien prestazio ekonomikoak, seme-alabak edo beste senideak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murriztuetan dauden bitartean.

GOFEk ez du betetzen Ezintasun Pertsonen Eskubideen Legea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gizarte Ongizaterako Forun Erakundeak Laudion duen Adimen Urritasun duten pertsonen etxebizitzak ez du betetzen Aniztasun Funtzional duten pertsonen irisgarritasun araudia. Nahiz eta Foru Erakundea orain dela urte asko horren jakinean egon, ez du ezer egin egoera hau aldatzeko, beraz, zentro horretan bizi diren pertsonen eskubideak behin eta berriro Foru Erakundeak zapaltzen ditu. Gaur egun, langileok gurpil aulki bat jeitsi eta igo behar dute bost eskaileretatik, honek dakar erabiltzailearen erortzeko arrisku handia. Aldi berean, langileok osasun kalte haundiak izaren ari dira, honenbestez, azken urtean lan istripu parte asko egon dira, baja laboralak barne.

Kalitatezko etxez etxeko zerbitzuaren alde martxa bat burutuko dugu Santurtzitik Bilbora

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB, UGT eta USOren Etxez etxeko laguntza zerbitzuko delegatuak medioen aurrean izan dira gaur pairatzen duten egoeraren azterketa egin eta hemendik aurrerako ekimenak aurkezteko. Hain zuzen ere Azken 6 urteotan, udaletxeek eskaintzen dituzten ordu kopurua gero eta urriagoa izaten ari da. Honek, nola ez, ondorio negatiboak izan ditu arretaren kalitatearen eta lan baldintzen eremuetan. Hau aldatu asmoz, maiatzaren 13an, martxa bat burutuko dute Santurtzitik Bilbora.

Gizarte zerbitzuak hobetzeko langile gehiago behar direla aldarrikatu dugu Nafarroako Gobernuaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatuak deituta, zerbitzu sozialetako langileek elkarretaratze bat gauzatu dute Iruñean, langile ratioa ezartzen duen foru dekretuaren aldaketa exijitzeko, "Zaintza zaindu" leloarekin. Hala, gizarte zerbitzuen ratioak hobetzeko aldarria kalera atera dugu berriro, gizarte zerbitzuetan profesionalen eta zaindu edo artatu beharreko pertsonen artean dauden proportzioak direla-eta zerbitzua kalitatez emateko zailtasunak nabarmenak direlako.

Iruñeko San Jose zentroaren egoera konpontzeko premia dago

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
San Jose Zentroko egoiliarren profila aldatzeko asmoak sortutako arazoak direla eta, behin ikusita PAGNAk ez duela oraindik konponbide eraginkorrik eman eta apirilaren 19an LABek Lan Ikuskaritzan aurkezturiko segurtasun eta lan osasunaren inguruko salaketari jarraiki, sindikatuak Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Nafarroako Institutuarengana ere jo du oraingoan, horren esku hartzea eskatzeko.

Ez dugu inolako konpromisorik ikusten Bizkaiko eskuhartze sozialeko sektorearen defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur egin da Bizkaiko Eskuhartze Sozialeko IV Hitzarmen Kolektiboaren bigarren mahai negoziatzailea. Beran, Gizardatz patronalak hitzarmenari begira egin duen proposamena aurkeztu du, honekin plataforma sindikalei erantzuna emanez.

Greba egin dute Oreretan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Jesusen Bihotza zaharren egoitzako langileak eta eraikin publikoetako garbitzaileak greba egiten ari dira gaur, lan baldintza hobeak eta soldata duinak aldarrikatzeko. Hain zuzen ere, soldatak 2012. urteaz geroztik dituzte izoztuak, bost urte igaro baitira jada hitzarmena sinatu gabe dutela. 150 langile inguru daude deituta gaurko grebara, eta goizean hainbat protesta egin dituzte; zaharren egoitzaren aurrealdean elkarretaratu dira goizean goiz, eta, eguerdian, manifestazioa egin dute herriko plazatik abiatuta.

Langileen asanbladak deituko ditugu Bizkaiko Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren negoziazioa desblokeatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Eskualde ezberdinetan deituko ditugu hurrengo asteetan, langileekin egoeraren diagnostikoa konpartitu eta honen gaineko hausnarketa egiteko asmoarekin. Zaintza lanak sufritzen duten krisia agerikoa da, eta, honen aurrean, mobilizazio egutegi bat sortzearen beharra ere partekatuko dugu. Agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, honen guztiaren berri emateko.

2012. urteaz geroztik soldatak izoztuak dituztela salatu dute Oreretan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Oreretako zahar egoitzako langileak eta eraikin publikoetako garbitzaileak kalera irten dira euren lan eskubideak defendatzeko. Hain zuzen ere, bizitzaren kosteak eta UNI2 eta Eulenen aurrekontuak urtez urte gora egin duen bitartean, euren egoerak bere horretan jarraitzen duela salatu. Bost urte igaro dira hitzarmena sinatu gabe dutela, eta, orduz geroztik, soldatak izoztuak dituzte.

Gorabideko langileek borondatezko lanak egiteari utziko diote martxoaren 1etik aurrera, protesta neurri bezala

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gorabideko enpresa batzordeak manifestazioa egin du gaur Bilbon, Gran Vian. Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurretik abiatu da protesta, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean amaitu da. Akreditazio soziosanitarioko dispositiboa berehala zabaltzea exijitu dute, langileen lanpostuak arriskuan daudenean. Mobilizazioaren amaieran, inplikazioa eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari egungo hitzarmenaren negoziazioan. Hitzarmen honek ez du langileentzako hobekuntzarik izan 2011tik hona.

Bilbon iganderako deitutako mobilizazioan izango gara, adinarekin eskubideak ez direlako iraungitzen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek agerraldia egin du gaur Bizkaiko Hirugarren Adineko egoitzen egoerari buruz ohartarazteko. Negoziazioari buruzko irakurketa egin dugu, eta ratioen inguruko proposamenak jakinarazi. Sindikatuak Babestu elkarteak eta Pentsionistak Martxan plataformak deitutako protesta babestu du, ezinbestekoa delako langileon artikulazioa ematea, mugimendu bat zeinak langileon atxikimendua ahalbidetuko duen eta mugimendu soziala ere indartzeko bideak irekiko dituen. Manifestazioa 12:30ean abiatuko da igandean, Jesusen Bihotza plazatik.

Gizarte zerbitzuetako ratioak hobetzeko eskatu dugu Gipuzkoako Batzar Nagusietan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Dekretua egiten den bitartean, bermeak bilatze aldera Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gizarte Politikako Batzordeari ondoko hau aldarrikatu diogu: langile kopurua handitzea; langileen profilen eta funtzioen hedapena; erabiltzaile bakoitzari eskaintzen zaion dedikazio eta zerbitzu denbora igotzea; eta gizarte zerbitzuak euskaraz eman ahal izateko beharrezkoak diren bitartekoak eskaintzea.

Page 1 of 8