LAB SINDIKATUA

2018/12/10 :: 12:36

Azken Eguneraketa:2018/12/10 :: 8:53

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Eusko Jaurlaritza Eusko Jaurlaritzak prekarietatea eta behin behinekotasuna betikotu nahi ditu administrazioan

Eusko Jaurlaritzak prekarietatea eta behin behinekotasuna betikotu nahi ditu administrazioan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Atzo prentsan gobernuak iragarri zuen lau lan-poltsen irekiera administrazio orokorrean, beti legez, doinu mesianikoan zelanbait berresten behin eta berriro adierazi duen enplegu publikoarekiko “konpromisoa”. LABetik ostera, berriro salatu behar dugu lan-poltsen eta zerbitzu-eginkizunen erabilera zitala, hain justu, enplegu publikoaren higaduran sakontzen baitu; modu oso bortitzean daborduko onartezina den behin-behinekotasuna areagotuz.

Arestikoa gutxi balitz, zerrendak Zumarragako Ibaiondo adin txikiko zentroan eta EUSTATerako iragarri dituzte, non behin-behinekotasun horrek muturrera eraman duen langileen egoera lan- gatazkak sortuz eta oldartuz. Hori horrela, bereziki maltzurra iruditzen zaigu gobernu honen mugimendu hau. Izan ere, erakunde horietan negoziazio prozesuak zabalik daude langileen egonkortasuna sustatze aldera; eta mugimendu honekin, gobernuak sindikatuokiko mespretxua baino ez du erakusten ia alde bakarrez negoziazioak apurtutzat ematera garamatzalarik.

Tristeena da, urteetan prekarizatutako langileen egoera estaltzeko, are prekarioagoak diren behin- behineko lanpostuen sorrera iragartzen dutela langileon arteko arrakalak eta gatazkak pizteko asmoz.

Orain arte egin dugun moduan, Administrazioari enplegu plan bat eskatzen diogu, behin- behinekotasunarekin bukatzeko, kontsolidazio prozesuak eta deialdi publikoak kontenplatuko duena.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.