LAB SINDIKATUA

2018/07/18 :: 10:34

Azken Eguneraketa:2018/07/17 :: 9:34

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Eusko Jaurlaritza Produktibitatearen kontzeptua sartzeak zerbitzu publikoen merkantilizaziorako bidea irekitzen du

Produktibitatearen kontzeptua sartzeak zerbitzu publikoen merkantilizaziorako bidea irekitzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Produktibitatea den kontzeptu merkantilistaren aurrean, LABen iritziz eraginkortasuna eta efizientzia izan behar dira zerbitzu publikoen kudeaketaren ezaugarriak. Gaur Estatuko administrazioak birmoldatzeko adituen batzordeko arduraduna den Jordi Sevillak langile publikoen soldatak helburuei lotzearen ideia berreskuratu nahi izan du medioetan.

Enplegu publikoaren Madrilgo legeak zein Jaurlaritzaren zirriborroak lanpostuen mugikortasuna eta ordainsariak baldintza ditzaketen ebaluazio sistema erabat subjektibo eta arbitrarioak jasotzen dituztela gogora ekarri nahi dugu. Hau da, errendimendua, jarrera, sormena edota ekimena bezalako terminoak planteatzen dira, eta horrela langile eta zerbitzu publikoak jendartearen mesederako baino, interes merkantilista eta partidisten esku jarri nahi dira.

Bestalde, aste honetan bertan entzuten ari garen gaixotasunagatiko osagarriei egindako murrizketaren desagertzea huskeri bihur daiteke harik eta ordainsariak absentismoarekin lotzen badira, susma daitekeen bezala.

Euskal Herrian negoziatu eta adostu behar ditugula geure lan baldintzak, eta halako neurririk ez ditugu onartzen. Euskal administrazioei bertako negoziazio kolektiboa defendatu dezatela eskatzen diegu, eta halako planteamendurik aurkeztekotan LABek konfrontaziora deituko duela argi uzten dugu dagoeneko. 

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.