LAB SINDIKATUA

2017/11/25 :: 1:08

Azken Eguneraketa:2017/11/25 :: 7:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza

EAEko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako langileek hiru orduko lanuztea egin dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Oso egoera larria bizi dute EAEko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako langileek (EUSTAT Lanbide, Osalan, Emakunde...). Mobilizazioaren bidea indartzea erabaki dute, Eusko Jaurlaritzaren jarrerak bultzatuta. Hau horrela izanik, LAB eta ELA sindikatuok hiru orduko lanuzte bat egin dugu gaur, baita hainbat protesta Bilbo, Donostia eta Gasteizen.

Hiru orduko lanuzteak egingo ditugu, azaroaren 22an, EAEko Administrazio Orokorrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Oso egoera larria bizi dugu EAEko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako langileok (EUSTAT Lanbide, Osalan, Emakunde...). Ez digu mobilizazioa indartu beste biderik uzten Jaurlaritzak. Hau horrela izanik, LAB eta ELA sindikatuok hiru orduko lanuzte bat deitu dugu datorren azaroaren 22rako, 11:00etatik 14:00ak bitartean. Protesta honen berri Bilbon eman dugu gaur, eta gure aldarrikapenak zehaztu ditugu.

PP eta EAJren politikak aldatu nahi baditugu kalera irten beharko dugu gure eskubideen defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Azken egunetan ozen aldarrikatzen ari da Eusko Jaurlaritza bere langileekiko daukan eskuzabaltasuna. Zenbait komunikabideren bierartez iragarri du hilabete honetan langile publikoei %1eko soldata igoera egingo zaiela. Komunikabideetan oso ongi arduratu egin dira gobernuaren eskuzabaltasuna ariketa bat bezala aurkezten. Langile publikook ordea, badakigu gauzak horrela ez direla izan. Eusko Jaurlaritzak lan harremanen atalean eskuzabaltasuna baino inposizioa eta negoziazio eza erakusten dituela, alegia.

Eusko Jaurlaritzarako Lan Poltsen deialdiaren aurrean, Administrazioak erakutsitako erantzukizun falta salatzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Eusko Jaurlaritzak, administrazioan lan egiteko zazpi lan poltsatan sartzeko deialdia egin du. Aste honetan, azterketaren data iragartzeaz gain, onartu eta baztertuen zerrendak publikatu ditu, prozesu honetan 20.000 pertsona baino gehiagok parte hartuko dutela kalkulatzen delarik. LABek Administrazioko arduradunek deialdi hauen erabilera propagandistikoa salatu nahi du.

Bertan behera geratu da Larrialdiak-EULEN LOGS Aldi Baterako Enpresa Elkarteko greba deialdia, enpresarekin akordioa lortu ondoren

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Larrialdiak-EULEN RTSU Euskadi 2014 Aldi Baterako Enpresa Elkartearen Bizkaiko enpresa batzordeak jakinarazten du zerbitzuaren emakidadunarekin akordio batera heldu dela. Bertan, greba deialdia motibatu duten inposatutako neurrien inplantazioari uko egiten du enpresak. Hortaz, hurrengo asteetarako programatuta ziren protestak alde batera utziko ditugu, baita greba deialdia ere.

Bizkaiko Larrialdietako Osasun Garraio Sareko langileek greba mugagabea hasiko dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Enpresa-batzordea osatzen duten sindikatuek (LSB-USO, ESK, LAB eta ELA) “SOS DEIAK 112” eta “Osakidetza Emergentziak”-eko Larrialdietako Osasun Garraio Sarean emakidadun nagusiko langileak pairatzen ari diren egoera latza salatu dute. Langileak baztertuta sentitzen dira, eta ezinezkoa zaie kalitatez jardutea. Horregatik, eta egoera aldatu asmoz, otsailaren 6tik aurrera, greba mugagabea abiatzea erabaki dute.

LABek euskal administrazioan 35 orduko lanasteari eusteko erabaki irmoa har dezan dei egiten dio Eusko Jaurlaritzari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Euskal Administrazioan 35 orduko lanastea berrezartzen zuen dekretua indargabetzen duen TSJ-ren epaiaren aurrean, LABek Espainiar Estatuaren inposizioen aurrean gehiengo sozial eta sindikalaren borondatea defendatu eta errespetatu dezan dei egiten dio Eusko Jaurlaritzari.

Larrialdietako Osasun Garraio Sareko langileek protesta egin dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Larrialdietako Osasun Garraio Sareko enpresa batzordeek zerbitzuko langileek pairatzen duten egoera larria salatu dute. LAB, ESK, CCOO, ELA eta UGT sindikatuak daude ordezkatuta enpresa batzordeetan, eta goizean elkarretaratze bat egin dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aurrean, Larrialdiak-Eulen errudun, Eusko Jaurlaritza arduradun leloarekin.

Larrialdietarako Osasun Garraio Sarearen egoera penagarria salatzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB, ESK, CCOO, ELA eta UGT sindikatuok Larrialdietarako Osasun Garraio Sarearen egoera penagarria dela deritzogu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoan lan egiten duten langileek arazo larriak eta gehiegikeriak pairatzen dituzte. Egoera honen aurrean Instituzioei exijitzen diegu zerbitzu honetan ezinbestekoak diren kalitate- parametroak bete ditzan.

Lanbideko orientatzaileak greban

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Urriaren 3, 4 eta 5ean greba dago deituta Lanbiden. Gaur Donostian mobilizatu dira langileak Groseko Lanbideko egoitzaren aurrean. Aurretik kotxe-karabana egin dute. Bihar, urriak 5, kotxe-karabana egingo dute Gasteizen eta 11:00etan, kontzentrazioa Lakuan.

Lanbideko orientatzaileak greban jarraitzen dute zerbitzu publikoaren defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Iraila eta urrian, hainbat greba egun deitu dituzte Lanbiden. Gaur hirugarren greba eguna zuten eta orientatzaileen erdiak baino gehiago jarraitu du. Bide batez, langileek mobilizazioa egin dute Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean pairatzen duten egoera salatuz. Bihar, urriaren 3an kotxe-karabana egingo dute Donostian 10:00etatik aurrera, Antiguo, Mirakontxa-Andiatik buelta, San Martzialeko bulegoa eta Groseko bulegoan amaitu. Lanbideko Groseko bulegoan kontzentrazioa egingo dute 11:00etatik aurrera. Etzi, Gasteizera eramango dute protesta.

Lanbideko langileek kontzentrazioa egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean Lanbideko bigarren greba egunean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo Gasteizen mobilizatu ondoren, Bilbon egin dute kontzentrazioa gaur. Grebaren jarraipena %25eko izaten ari da bigarren egun honetan. Eusko Jaurlaritzak egindako kudeaketa negargarria eta gelditasuna salatzeko eta akordio batera heltzeko borondate ezaren aurrean, mobilizazio sendoak burutzearen beharra ikusten dugu.

LANBIDEko langileak greban

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo, LAB eta ELA sindikatuok deitutako 5 egunetako greba deialdiaren lehen egunak jarraipen zabala izan zuen. Orientazio lanak egiten dituzten 196 langileren kaleratze eta ordezkatze posibleak enplegu zerbitzuan izan dezakeen kolpe berri bat ekiditeko neurriak har ditzala eskatzen dizkiogu Eusko jaurlaritzari.

Greba Lanbiden Eusko Jaurlaritzaren immobilismoa eta kudeaketa txarragatik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Lanbideko lanpostuen defentsan (Artxibo irudia)Lanbideko lanpostuen defentsan (Artxibo irudia)
LAB eta ELA sindikatuok greba deialdia egin dugu Lanbiden irailaren 21 eta 22 eta urriaren 3, 4 eta 5erako orientazio zerbitzua suntsi dezakeen Eusko Jaurlaritzak egindako kudeaketa negargarria eta gelditasuna salatzeko.

Euskal Enplegu Publikoaren Legearen proiektua atzera botatzea eskatu dugu Parlamentuan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Atzo LABeko Zerbitzu Publikoetako Federazioaren ordezkaritza bat Gasteizko Parlamentuan izan zen Jaurlaritzak prestatu duen Euskal Enplegu Publikoaren Legearen proiektuaren inguruan dituen iritziak eta proposamenak azaltzeko. Bertan, arrazoiak azaldu aurretik eta ondoren, proiektu hori bertan behera uzteko eta herritarrek eta langile publikook behar dugun Euskal Lege baten negoziazioa berriz hasteko eskatu genuen.

Arabako Eskuhartze Sozialean urte osoan gaude zerbitzu minimoetan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur, abenduak 16, bilera egin da Eusko Jaurlaritzan Arabako Eskuhartze Sozialeko sektorean, abenduaren 24a, 25a, 31a eta urtarrilaren 1erako deituta dagoen grebaren gutxieneko zerbitzuak zehazteko. Eusko Jaurlaritzaren proposamena izan da igande eta jai-egunetan lan egiten duten langile kopuru berdinarekin zehaztea gutxieneko zerbitzuak. Honek nabarmen utzi duela urtean zehar Arabako zerbitzu sozialek gutxieneko zerbitzuen mailan egiten dutela lan.

EAEko larrialdietako anbulantzia zerbitzuen esleipenetan ematen ari den kontrol eza erabatekoa da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzaren kontrol eza salatzen du Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Larrialdietako Garraio Sanitarioaren sarearen eta larrialdi eta asistentzia garraio zerbitzuetan diharduten enpresek, aipatu zerbitzua datorren hiru urteetarako (2016, 2017 eta 2018 urteetarako) esleitu dadin egingo den lehiaketaren lizitazioan aurkeztu duten agiriaren harira.

Suhiltzaileen pribatizazioaren aurkako protesta Lakuan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lakuan Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan "Suteen Prebentzio eta Itzaltze Lege egitasmoa" jorratzen zen bitartean ELA eta LAB sindikatuok protesta egin dugu lege pribatizazioetan oinarritzen den egitasmoa erretiratu dezatela exigituz. Lege egitasmoak suhiltzaile zerbitzuaren pribatizaziorako bidea ireki nahi du.

Gobernu Kontseiluaren erabakiak agerian uzten ditu PNVren ezintasunak sektore publikoan akordioak lortzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Ezagutu berri dugu Gasteizko Legebiltzarrean gaur bertan bozkatzekoa zen Euskal Administrazio Publikoaren Legearen (EAPL) tramitazio parlamentarioan atzera egin duela Gobernu Kontseiluak ez-ohiko bilera bat deituz.

Hirugarren greba eguna Lanbiden kalitatezko euskal enplegu zerbitzu baten alde eta enpleguen defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorraren Sektore Mahaiaren ordezkaritzaren %100 osatzen dugun LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok deituta lanuzteak burutu dira Lanbiden martxoaren 25, 26 eta 27an. Aldarrikapen berdinen gainean mobilizaziora deituz egiten den zortzigarren deialdiaren aurrean gaude eta gaurkoan, gatazka honek sozialki duen dimentsioa irudikatzeko, sindikatuetako idazkari nagusiak gerturatu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzaren aurrean egin den elkarretatzera.

Joseba Izaga, LABeko delegatua Eusko Jaurlaritzan

Greba eguna Lanbiden

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuok deituta greba eguna burutzen ari da gaur Lanbiden. Lanpostu zerrenda eta plazak esleitzeko prozesua bereala erretira dezaten eskatzen dugu eta Toña enplegu sailburu berriari Aburtor utzitako opari pozoitsua alde batera utzi dezala esatzen diogu. 

 Sindikatuon irakurketa
 Mobilizaioren argazkiak

Page 1 of 3