LAB SINDIKATUA

2018/01/24 :: 10:34

Azken Eguneraketa:2018/01/23 :: 14:55

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Eskuhartze eta gizartegintza Arabako Gizarte Eskuhartzeko hitzarmena negoziatzen jarraitzea dagokigu

Arabako Gizarte Eskuhartzeko hitzarmena negoziatzen jarraitzea dagokigu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Pasa den abenduan, Arabako Gizarte Eskuhartzeko langileek hiru greba egun brutu zituzten (13,20 eta 27an), deialdi arrakastatsuak izan ziren, Gobernuan dauden alderdiak urduri jartzea lortu baitzuten. Gaur ostirala, Gizarte Zerbitzuen Diputatuak agerraldia zeukan Batzar Nagusietan, hau aprobetxatuz, elkarretaratzea burutu behar genuen bertan EAJ-PNVri egoera konpontzeko presioa egiteko. Baina, elkarretaratze hau bertan behera gelditu zen atzo arratsaldean. Arabako Foru Aldundiak, AISA Patronalari Arabako Gizarte Eskuhartzeko II. Hitzarmena sinatzeko aukera eskaini zionean.

Orain, sindikatuok Patronalarekin negoziaketetan jarraitu behar dugu, hitzarmena sinatzeko gai garrantzitsuak itxi behar baitira.

LABek positiboki baloratzen du abenduan zehar izandako greba deialdieetan izandako langileen partehartzea, 2018. urtean mobilizazioekin jarraitzeko mehatxupean, EAJ-PNVk eta Arabako Foru Aldundiak finantziazio formulak "topatu" dituztelako.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu