LAB SINDIKATUA

2018/04/25 :: 4:35

Azken Eguneraketa:2018/04/24 :: 13:16

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Enplegu Publikoa Poliziei soldata igotzen dieten bitartean gainontzeko langile publikoei huskeria ematea kritikatu dugu Nafarroan

Poliziei soldata igotzen dieten bitartean gainontzeko langile publikoei huskeria ematea kritikatu dugu Nafarroan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Azken zortzi urtean PSOEren eta PPren gobernuek ezarri dizkiguten murrizketak administrazio publikoetako langileoi urte bateko soldataren baliokidea den kopurua kostatu zaizkigu.

Orain esaten digute dagoeneko ez dagoela krisialdirik, eta Estatuko gobernuak (alderdi popularra) CCOO, UGT eta CSIFrekin sinatu duen hiru urteko akordioan jasotzen den soldata-igoera, gutxieneko %5,75a eta gehiengo %8,55a bitartean dago. Baina itunean, inflazioa soldata-igoera baino txikiagoa balitz ere, ez da eros ahalmenari eusteko klausularik jasotzen. Aurtengo 2018ko urterako %2 inguruko inflazioa aurreikusten da, eta aldiz, soldata-igoera, asko jota, %1,75ekoa da; horrek soldata-galera handiagoa izatera zigortzen gaitu.

2018 urterako soldata-igoera handiena, 20.000 bat euro gordineko soldata batean, hileko 25 eurokoa izango litzateke. 2019 urterako, igoera 35,71 euro hilekoa izango litzateke. 2020 urterako soldata-igoera handiena 32,86 euro hilekoa izango da. Beraz, Gobernuaren aurreikuspen guztiak beteko balira, hiru urteko soldata-igoera 93,57 euro hilekoa izango da.

Aldiz, Alderdi Popularraren gobernu berak Poliziarekin eta Guardia Zibilarekin sinatu duen itunean jasotzen den soldata-igoera, Poliziari dagokionez, 7.854 € urtekoa da, hots, 561 € hilekoa; eta Guardia Zibilari dagokionez, 10.080 € urtekoa, hots, 720 € hilekoa.

Begi-bistakoa da gobernuak irakasleen, sanitarioen, suhiltzaileen... soldata-eskakizun zuzenak baino nahiago duela estatuaren segurtasun kidegoak zaintzea. Ondorio argia da, nahiago dute gaixo eta ezjakina den gizartea eskubideen alde mobilizatzen dena baino.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu