LAB SINDIKATUA

2017/12/18 :: 2:03

Azken Eguneraketa:2017/12/15 :: 12:08

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Enplegu Publikoa

Enplegu Publikoa

Arabako enpresetan gertatzen den diskriminazioa eta iruzurrarekin amaitzeko eskatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek irailean egindako agerraldi batetik abiatuta, gaur, kontratazioan ematen diren iruzurra eta diskriminazioari buruzko mozio bat eztabaidatu dute Arabako Biltzar Nagusietako Plenoan. Hori dela eta, elkarretaratze bat egin dugu Probintzia Plazan, aldundiaren aurrean, Araban enplegu duina aldarrikatzeko.

EAEko 2017-2020 Enplegu Plana aurkeztu zenean egindako kritikak berresten ditugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Askotan mediatikoki horrela saldu arren, ezin da izkutatu aurtengo aurrekontua enpleguari dagokionez ez dela BPGaren hazkundearen portzentaira ere iristen, ezta horrela saltzen dutena ez dela enplegu plan bat ere.

Zerbitzu publikoak defendatu eta garatzeko gaitasun legegile osoa garatu beharko du Eusko Legebiltzarrak, Espainiatik datozen irizpide murritzaile eta merkantilisten aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Enplegu Publikoaren Legearen zirriborroa aztertuta, garbi gelditzen da, LAB Sindikatuaren ustez, zerbitzu publikoen ahultze eta garapen ezaren estrategiak bere horretan mantentzen dela. Negoziazio mahai ezberdinetan edo aurrekontuak aurkezterako garaian ikusten den bezala, ez dugu ikusten EAJren aldetik zerbitzu publikoak defendatzeko inongo borondaterik.

Kontratazio proposamena aurkeztu dugu gaur Arabako Biltzar Nagusietan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur, hilak 29, LABeko ordezkaritza batek Arabako Biltzar Nagusietako Enplegu Batzordean aurkeztu du sindikatuak egin duen kontratazio proposamena, enplegua duina, kalitatezkoa eta bermeekin lortzeari begira.

Enplegu Politika Aktiboen Planaren kontra bozkatu dugu, CEN, UGT eta CCOOen Eztabaida Sozialaren Kontseiluaren zerbitzura dagoelako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu berehala indargabetu dezala Eztabaida Sozialerako Nafarroako Kontseilua, eta diseinatu dezala jendarte-eragileekin, eragile politiko eta ekonomikoekin batera Enplegu Plan eraginkorra, Nafarroako errealitateari eta langileriaren interesei benetan erantzunen diena.

HAEEko zerrendetara sartzeko azterketa psikoteknikoetan parte hartuko duten pertsonen babesgabetasuna salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuak seriotasuna eta erantzunkizuna eskatzen dio administrazioari Herri Arduralaritzaren euskal erakundea zerrendetara sartzeko hautaketa prozesuak kudeatu eta antolatzeko orduan.

"Haserre entzun ditugu Urkulluren propaganda hitzak"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


Aurrekontuen eztabaida honetan, zerbitzu publikoen defentsarako izpirik sumatzen ez dugula salatu genuen Gasteizko Legebiltzarraren aurrean, joan den martxoaren 30ean. Eusko Jaurlaritzak ez du zerbitzu publikoen aldeko inbertsiorik egiten, eta aurrekontuetan ikusi ahal izan dugu zein den gobernuaren jarrera. Hortik aurrera dena propaganda hutsa da. Horixe nabarmendu genuen joan den asteko mobilizazioan. Irakaskuntza, Administrazioa, Osakidetza, EITB... zerbitzu publikoetako zenbait ordezkariren iritzia jaso dugu erantsitako bideoan.

Cortesko lan-eskaintza publikotik “gizona izatea" baldintza baztertu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Cortesko alkatea den Maria Concepcion Ausejok (UPN) zuzendu behar izan du udal-brigadarako egin zen lau lanpostuetako deialdia, LABek “30 urte baino gehiago duen gizona izatea” baldintzatzat eskatzen zela salatu ondoren. LABek salatu bazituen ere eskaintzaren oinarriak, matxistak eta legez kanpokoak zirelako, alkateak bereari eutsi zion. Hala ere, azkenean, atzera egin behar izan du, eta deialdia 30 urte baino zaharragoak diren gizonei egin ez ezik (haren hasierako asmoa), edonor aurkez daitekeen deialdi berria egin behar izan du. Corteseko brigadarako egin den lau lanpostutako deialdia pertsona orori hedatu zaio. Izena emateko epe berria martxoaren 27an amaituko da.

Enplegu publikoa egonkortzeko aurrekontuak aldarrikatuko ditugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Eusko Jaurlaritzak prestatutako aurrekontuek ez diote enplegu publikoaren arazo larriari heltzen, eta lan baldintzen eta zerbitzuen kalitatearentzat beste atzerapauso bat adierazten dute. Izan ere, ez dute jasotzen 20.000 lanpostu egonkortzeko, erosahalmena berreskuratzeko, administrazioak euskalduntzeko edota aukera berdintasun plan eraginkorrak garatzeko diru-sail egokirik. Bide horretatik hain zuzen, arreta ratioek, itxaron zerrendek eta zerbitzu publikoen kalitatea orokorrean gainbehera doaz.

Enplegu publikorako sarbidea galarazi die emakumeei Cortesko alkateak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuak berriro ere lan arloan bereizkeria matxista salatzen du. Oraingoan, Corteseko Udalaz ari gara. Herri honetako alkate andreak “gizonezkoa izatea” eta Cortesen bizitzea nahitaezko betekizuntzat jotzen dituen 4 brigadako peoi lanposturako LPEa sinatzen du.

Eusko Jaurlaritza udal batzuekin batera lantzen ari den udaltzaingorako baterako EPEa arbuiatzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Berriro egiten diote eraso negoziatzeko eskubideari eraso eta udalei beraiei dagozkien eskumenei; eztabaida Udaltzaingoa Koordinatzeko Batzordea bezalako erakunde baztertzaile eta opakora eramanez. Hori guztia udal gobernu batzuen laguntzaz, langileen ordezkaritza kontutan hartu gabe eta mugimendu horrekin izan dezaketen benetako asmoari buruz informatu barik.

Enplegu publiko duin eta egonkorra aldarrikatu dute Gasteizko Legebiltzarraren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Iñigo Urkullu lehendakari aukeratu dute gaur Gasteizen. Minutu gutxi geroago, Legebiltzarraren kanpoaldean, LABek elkarretaratze bat egin du zerbitzu publikoetan egindako murrizketak salatu eta berriak egin ez ditzaten eskatzeko.

Zerbitzu publikoetan dagoen prekarietatea mugatzeko baliatuko dugu Europako jurisprudentzia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gure Zerbitzu Publikoetako langileen artean prekarietate aldagai nagusia lanaren behin-behinekotasuna da. Gai honen inguruan, Europatik heldu diren hainbat epairen berri jaso dugu berriki. LABek epai hau positiboki baloratzen du euskal administrazio gehienetan dagoen behin-behinekotasun tasa altuak ikusita, aldi baterako langileen egoeran honen aplikazioak ekar ditzakeen onurengatik.

Euskal Enplegu Publikoaren Legea: Guztiontzako zerbitzu publikoak ala eliteek zuzendutako zerbitzuak?

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

PNVk zuzentzen duen gobernuak aurrera darrai Enplegu Publikoaren Legearen tramitazioarekin. LAB Sindikatutik salatu dugun bezala, estatu mailan aplikatzen ari den arauen garapena besterik ez da, bertako beharrizanei erantzuten ez dieten irizpide batzuk aplikatu nahian. Horren aurrean, Euskal Herrian sektore publikoa arautzeko eredu propioa behar dugula galdegiten dugu.

Enplegu Publikoaren Legea bertan behera uzteko helburuz mozioak aurkeztuko ditugu langile batzordeetan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Urrian egin zen Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren bileraren ondoren LABek Euskal Enplegu Publikoaren legearen aurreproiektua atzera botatzeko ekimenak aurrera eramango zituela iragarri zuen. Bada, gainontzeko sindikatuekin hitz egin ondoren aste honetan bertan mozioak aurkeztuko ditu EAEko administrazio publikoetako langile batzordeetan. Hain zuzen ere hainbat oinarrizko arrazoi zerrendatzen dira legea aurrera joan ez dadin.

Langileen ordezkaritzaren erabateko kontrakotasunerekin aurrera egin du Enplegu Publikoaren Euskal Legeak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Urriaren 7an, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua bildu zen Enplegu Publikoaren Euskal Legearen azken aurre proiektua aurrera eramateko asmoz. Bertan administrazio ezberdinetako ordezkariek aldeko bozka eman zuten (10 kide) eta langileen ordezkarietako sei kideek kontrakoa.

LABek LANBIDEko lan-baldintzak eta zerbitzu publikoaren baldintzak hobetzeko hitzarmena sinatu du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaurko mahaian Administrazio Orokorreko Mahai Sektorialaren aurreakordioa adostu da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko langileen berariazko zenbait alderdi arautzeko. Prozesu luzea izan da, hiru urte baino gehiago iraun baitu, eta jatorria enplegu-politika aktiboen transferentzian du. Transferentzia hori Patxi Lopezen gobernuak negoziatu zuen, baina eskualdaketa oso modu lardatsean egin zen.

Jaurlaritzak Enplegu Publikoaren lege gerentzial, merkantilista eta lan harremanen indibidualizatzailea ezarri nahi du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur bilduko da berriz Enplegu Publikoaren Legearen Aurreproiektua “negoziatzeko” Mahai Orokorra. LAB sindikatuak, negoziazio prozesu hau antzespen hutsa zela iritzirik, ez parte hartzea erabaki genuen. Prozesu honi antzespen hutsa irizten diogu denborak berretsi dizkigun bi arrazoirengatik: aurreproiektu honek Estatuko Oinarrizko Legediari men egiten diolako eta parte hartu duten sindikatuen ekarpenetatik zeintzuk onartu eta zeintzuk baztertu Jaurlaritzaren erabaki hutsa izan delako, akordio eta negoziazioetarako batere ahaleginik egin eta aukerarik eman gabe. Jaurlaritzak zerbitzu publikoetan hamaikagarrenez berea ezartzeko jarrera erakusten digu honenbestez.

Euskal Enplegu Publikoaren Legearen benetako negoziazio prozesuaren eske joango da LAB biharko bilkurara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Bihar EPEL jorratzeko Mahai Orokorraren bigarren bilkura izango da. LABek aurreproiektuari osoko emendakina aurkeztu zion eta bihar bilkuran izango da benetako negoziazio prozesuaren eske. Hau eman ezean mahaitik altxatu eta legearen tramitazioa bertan behera utz dezaten mobilizazioei ekingo dio.

Berezko legea, enplegu publikoaren eredu berria eraikitzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Berriki ezagutu dugu Eusko Jaurlaritzak plazaratu duen zirriborroa Euskal Autonomia Erkidegoaren Funtzio Publikoa arautzeko. LAB sindikatutik salatu dugun bezala, estatu mailan aplikatzen ari den arauen garapena besterik ez da, bertako errealitateari eta beharrizanei erantzuten ez dieten irizpide batzuk aplikatu nahian.

LAB Enplegu Publikoaren Legearen kontra mobilizatu da Gasteizen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatuko federazio publikoko delegatuek, Euskal Enplegu Publikoaren Legearen aurre-proiektuaren tramitazioa dela eta, batzarra egin dute Gasteizen. Batzarraren ostean manifestazioa egin dute Parlamenturaino.

Page 1 of 2