LAB SINDIKATUA

2017/12/16 :: 10:13

Azken Eguneraketa:2017/12/15 :: 12:08

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Irakaskuntza Negoziaketak garatzeko egutegi zehatza, lan metodologia adostua eta garapenerako berme mekanismoak ezinbestekotzat jotzen ditugu

Negoziaketak garatzeko egutegi zehatza, lan metodologia adostua eta garapenerako berme mekanismoak ezinbestekotzat jotzen ditugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza mailan borrokan gauden kolektibo desberdinetako mahai negoziatzaileak garatu ondoren, LAB sindikatuak Hezkuntza Sailari dagokion erantzukizun eta ardura politikoaz joka dezala exijitzen dio beste behin ere.

Joan den martxotik LAB, ELA eta Steilas sindikatuak “Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki” lelopean garatzen ari garen konfrontazio eta mobilizazio dinamikak eraginda, eta batez ere Udazken hontarako mahai gainean dugun agenda mobilizatzailearekin erabat kezkatuta, Cristina Uriarte buru duen Sailaren jarrera neurri batetan aldatu egin da eta mahai negoziatzaile desberdinetan gure aldarrikapen taulari dagozkion edukiak mahaigaineratzen hasi da.

Jarrera aldaketa hori positibotzat jotzen badugu ere, mahai gainean jarri dituzten edukiak gure marra gorrietatik urrun daude. Aldarrikapen taulari dagokionean benetan ere pisuzko edukiak mahai negoziatzaile guztietan aurkezteaz gain, negoziaketak garatzeko egutegi zehatza, lan metodologia adostua eta negoziaketen garapenerako berme mekanismoak ezinbestekotzat jotzen ditugu LABetik.

Horrela gauzak, eta negoziaketetan sakontzeko konpromezua beste behin adierazita, LABek Iraila-Abendua bitarteko agenda mobilizatzailea bere horretan mantentzea beste biderik ez du ikusten. Orain, inoiz baino gehiago, langileria mobilizatzeko garaia da, garaipena eskura dugu eta!
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu