LAB SINDIKATUA

2017/06/27 :: 22:52

Azken Eguneraketa:2017/06/27 :: 10:56

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Irakaskuntza Hezkuntza sistema propioa eraikitzea da gakoa, herritik eta herriarentzako

Hezkuntza sistema propioa eraikitzea da gakoa, herritik eta herriarentzako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

b_345_368_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_03_20Jardunaldiak_Jardunaldiak.png

Euskal Herriko txoko anitzetako 250 kide baino gehiago bildu gara asteburuan, Hernaniko Orona-Ideon egindako jardunaldietan. Euskal Herriko hezkuntza komunitatea elkartu egin da bestelako ebaluazio eredu bat behar dugula aldarrikatzeko eta bide horretan oinarriak jartzen hasteko.

Argi geratu da egungo ebaluazio ereduak ez gaituela asetzen. Presioan eta zigorrean eraikitako ebaluazio eredua gainditu, eta hobekuntzan eta autoregulazioan oinarritutako ebaluazio paradigma berri bat eraiki behar dugu.

Eta azken ideia honi jarraiki euskal jendartea eraikuntza klabeetan lanean ari dela ondorioztatzen dugu. Inposatutako erreformei aurre egin bai, baina gure bidea egitea beharrezkoa dela barneratu dugu. Hezkuntza sistema propioa eraikitzea da gakoa, herritik eta herriarentzako.

Amaitzeko eta etorkizunari so, gaur hemen atera diren ideia eta hausnarketei forma eman eta hauek inplementatzeko bideak arakatzen eta diseinatzea dagokigu. Eta horretarako ezinbestean estatugintzan urratsak eman eta egitura propioak sortzera bideratu behar ditugu indarrak.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu