LAB SINDIKATUA

2017/06/27 :: 19:28

Azken Eguneraketa:2017/06/27 :: 10:56

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Irakaskuntza

Irakaskuntza

Oso jarraipen zabala izan du, berriro ere, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan deitutako grebak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_05_23greba_Donostia.png
Martxoaren 22 eta maiatzaren 16 eta 20ko greba eta mobilizazioei jarraipena emanez, gaur ere milaka langilek egin dute bat Euskal Autonomia Erkidegoan deitutako greba deialdiarekin eta kalera irten dira murrizketa politikak alde batera utzi, lan-baldintzak hobetu eta pertsonen eta jendartearen garapen integrala lehentasun izango duen hezkuntza publikoa aldarrikatzera, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek deituta.

Senideek bat egin dute hezkuntza publikoko langileen aldarrikapenekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_05_20manifestazioa_irakaskuntzaweb.png
LAB, ELA eta Steilas sindikatuak kalera irten gara berriro, EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko eta Haurreskolak Partzuergoko langileak egiten ari garen mobilizazioak direla eta. Gaurkoan, ikasleen senideek egin dute bat gure aldarrikapenekin, eta Gasteiz, Bilbo eta Donostiako hiriburuetako kaleak hartu ditugu eurekin batera. Izan ere, haien seme eta alabei ere zuzenean eragiten die aspaldian pairatzen ditugun murrizketa neurriek eta lege inposizioek.

Milaka langilek plazaratutako arazoei heltzeko eskatu diogu Jaurlaritzari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_05_17greba_Jaurlaritza.png
LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok Eusko Jaurlaritzari arduraz joka dezala eskatu diogu, egun hezkuntza publikoan ditugun arazoei hel diezaiela eta jar ditzala mahai gainean egoerari irtenbidea emango dien edukiz beteriko proposamenak.

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan deitutako grebak %80 inguruko jarraipena izan du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_05_16greba_Donostia.png
Martxoaren 22ko grebari jarraipena emanez, gaur ere milaka langile irten dira kalera murrizketa politikak alde batera utzi, lan-baldintzak hobetu eta pertsonen eta jendartearen garapen integrala lehentasun izango duen hezkuntza publikoa aldarrikatzera, LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek deituta.

La Milagrosako Hezkuntz komunitateak, bere lana bete dezan eskatzen dio Administrazioari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Aste bat baino gehiago pasatu da Hezkuntza Batzordea bildu zenetik. Bertan adostu zen, titulartasun bat lortzekotan, Minas egoitzan gure hezkuntza proiektuarekin jarraitu ahal izango genukeela. Ordutik, aurrera egiteko saiakera guztiak erantzunik gabe jarraitzen dute, beraz gaur berriro ere Bizkaiko Hezkuntza Lurralde Ordezkariarekin eta Hezkuntza Sailburuordearekin biltzeko hitzordua exijitzen du La Milagrosako Hezkuntza Komunitateak.

"Hezkuntza sailak entzungor egin die gure aldarrikapenei"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_05_12greba_Irakaskuntza.png
LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok elkarretaratze bat egin dugu gaur Lakuan, “Haurreskolak Partzuergoa, Heziketa Berezia, Irakasleak, Sukaldari eta Garbitzaileak benetako negoziazio bidean borrokan” leloarekin. Martxoaren 22an burututako grebaren jarraipen arrakastatsuak bultzatuta bertaratu ginen iragan maiatzaren 4ko irakasleen mahai sektorialera, baina Hezkuntza Sailak ez zituen gure aldarrikapenak kontutan hartui. Gaurko protestan, bilera hartako irakurketa plazaratzeaz gain, maiatzaren 16, 20 eta 23rako iragarritako greba eta mobilizazioekin bat egiteko deia luzatu dugu berriro, "iragarritako bidearekin jarraitzeko aukera besterik ez baitigu uzten gobernuak".

Iruñean eta Bilbon bildu gara errebalidei planto egin eta ebaluazio hezitzailea aldarrikatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_05_0Ebaluazio_ElkarretaratzeaNafarroa.png
Azken urteetako bideari jarriki, tantaka tantaka,NA zein EAEko hezkuntza sailek LOMCE legea inplementatzen darraite. Eta ikastute honetan LOMCEtik eratorritako rebalida guztiak (LH3-LH6-DHB4,BATX2) egiteko asmotan dabiltza. Modu batean zein bestean mozorrotuta,hurrengo egunetan rebalida hauei bide eman eta hego Euskal Herriko ehunka ikasle ebaluatuak izango dira: arrotza, antipedagogikoa, atzerakoia, segregatzailea...den eredu baten arabera. Honen aurrean, LABek elkarretaratzeak egin ditu gaur Nafarroako hezkuntza sailaren eta Bilboko hezkuntza delegaritza aurrean.

Hezkuntza Sailak ez du sindikatuon aldarrikapenei erantzuteko asmorik agertu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_05_04irakaskuntza_Greba.png
Hezkuntza Sailak grebara deiturik dauden kolektiboetako bati soilik egin dio dei gaurko negoziazio mahaian parte hartzeko, eta ez du sindikatuon aldarrikapenei erantzuteko asmorik agertu. Hezkuntza Sailaren irakasleen mahai sektorialaren deiari erantzunez, LAB, ELA eta STEILAS sindikatuetako kideak Lakuan bertaratu gara negoziatzeko asmoz.

Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean La Milagrosa ikastetxeko etorkizuna erabakiko da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Bihar, maiatzak 3, Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean La Milagrosa ikastetxeko etorkizuna erabakiko da. Legebiltzar honetan gehiengoa osatzen duten hiru alderdi politikoek (EAJ-PP-PSE) osoko zuzenketa aurkeztu dute batera. Zuzenketa honetan bete ezin diren baldintzak jasotzen dira. Honela Hezkuntza Komunitateari leporatu nahi diote ikastetxearen balizko itxiera.

Maiatzaren 16 eta 23rako deitutako grebak erregistratu ditugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_05_02greba_Irakaskuntza.png
LAB, ELA eta STEILAS sindikatuetako ordezkariok maiatzean egingo ditugun bi greba egunak erregistratu ditugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Hain zuzen ere, maiatzaren 16 eta 23an lan uzteak egingo ditugu EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan eta haurreskoletan.

Maiatzaren 16 eta 23an greba eguna izango da EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_04_12Greba_Irakaskuntza.png
Martxoaren 22an oso jarraipen zabal izan zuen grebak eta mobilizazio oso jendetsuak burutu genituen EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan eta haurreskoletan. Bai irakasleen artean baita Heziketa Bereziko Langile, Sukaldari eta Garbitzaile nahiz Haurreskolak Partzuergoko langileen artean ere. Baina egoerak oso larria izaten jarraitzen du, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritza azken urte luzeetan inposatzen ari den murrizketak eta hezkuntza politika errotik aldatzea. Hau aldarrikatuz maiatzaren 16 eta 23an berriro ere grebara deitzen dugu.

Ikuskaritza Zerbitzuak Korrikaren materiala erabili duten ikastetxeei buruzko informazioa eskatu du Nafarroan, UPNren eskariz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_nafarroa_17_04_6Korrika_Korrika1.png
Harridura eta kezka handiz jaso dugu Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ikastetxeetan egindako kontsulta errolda. Bertan informazioa eskatzen da Korrikaren inguruan, hain zuzen ere AEKk eta Ikastolen Elkarteak sortutako material didaktikoaren erabilpenari buruz. Ikuspegi hezitzaile batetik biek ala biek berme osoko eragileak izaki. Harritzekoa, kontsulta hau sortzen delako UPNek parlamentuan plazaratutako galdera batzuei erantzutera datorren jarduera bezala eta ez hezkuntzaren arlo didaktikoari dagokion zerbait bezala.

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan deitutako grebak %75tik gorako jarraipena izan du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_03_22Greba_Donostia4.png
Milaka langile irten dira kalera murrizketa politikak alde batera utzi, lan-baldintzak hobetu eta pertsonen eta jendartearen garapen integrala lehentasun izango duen hezkuntza publikoa aldarrikatzera. LAB, ELA eta Steilas sindikatuok manifestazioak egin ditugu Gasteiz, Bilbo eta Donostian, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan Euskal Autonomia Erkidegoan deitutako greba dela eta.

Hezkuntza sistema propioa eraikitzea da gakoa, herritik eta herriarentzako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_03_20Jardunaldiak_Jardunaldiak.png
Euskal Herriko txoko anitzetako 250 kide baino gehiago bildu gara asteburuan, Hernaniko Orona-Ideon egindako jardunaldietan. Euskal Herriko hezkuntza komunitatea elkartu egin da bestelako ebaluazio eredu bat behar dugula aldarrikatzeko eta bide horretan oinarriak jartzen hasteko.

Greba eguna izango da martxoaren 22an EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_03_20greba_17361973_1834718703463954_6007931333516645946_n.png
LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok grebara deitu dugu Euskal Autonomia Erkidegoan, martxoaren 22rako, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Azken urteotan, Iruñea eta Gasteizko gobernuek ezarritako murrizketek, hezkuntza inbertsio erabat eskasek eta inposaturiko hezkuntza erreforma basatiek behar dugun hezkuntza sistemaren aurka egin dute. Ondorioz, gaur egungo hezkuntza publikoaren egoera larria da. Beraz, egoera aldatu asmoz, mobilizatzea erabaki dute sindikatuek eta martxoaren 22rako greba deitu dute.

Martxoaren 22ko grebara deitu dugu Bilbon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_03_15Greba_Irakaskuntza.png
LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok grebara deitu dugu Euskal Autonomia Erkidegoan, martxoaren 22rako, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Deialdi horren baitan, elkarretaratzeak egiten ari gara lan uzteen arrazoiak eta langileen aldarrikapenak kalera eramateko. Gasteizen eta Donostian egin bezala, Bilbon egin dugu gaur protesta, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, "Lan baldintzak hobetu, Hezkuntza eraiki" leloarekin.

"Konfrontazioaren bidea baino ez digu uzten Administrazioak"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_03_07Greba_Hezkuntza.png
LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok grebara deitu dugu Euskal Autonomia Erkidegoan, martxoaren 22rako, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Deialdi horren baitan, elkarretaratzeak egiten ari gara lan uzteen arrazoiak eta langileen aldarrikapenak kalera eramateko. Donostian egin dugu gaur protesta, Hezkuntza Delegaritzaren aurrean, "Lan baldintzak hobetu, Hezkuntza eraiki" leloarekin.

Martxoaren 22rako deitutako greba erregistratu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_03_06Greba_Greba.png
LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok lan uzteak egingo ditugu unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. EAEn eta Nafarroan behar dugun hezkuntza sistemaren egoera larria da; hezkuntza publikoarena, modu berezian, eta horretan zerikusi zuzena dute Iruñea eta Gasteizko gobernuek ezarritako murrizketek, hezkuntza inbertsio erabat eskasek eta inposaturiko hezkuntza erreforma basatiek. Hortaz, grebara deitu dugu hori guztia salatzeko.

Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean egin dugu protesta, Gasteizen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_03_02Greba_Irakaskuntza.png
LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok elkarretaratze bat egin dugu gaur Gasteizen, Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean, “Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki” leloarekin. Martxoaren 22an egingo dugun greba aurreko lehen protesta izan da, Donostian eta Bilbon egingo ditugun mobilizazioen aurrekari. 

Zabalik dago ebaluazio hezitzaileari buruzko jardunaldietan izena emateko epea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Beharrezkoa al da ebaluazioa? Zein funtzio betetzen du? Zein funtzio bete beharko luke? LABek ebaluazio eredu berri baten eraikuntzaren aldeko lanketa egiten hasi nahi du, eta bide horretan jardunaldi batzuk antolatu ditu martxoaren 18rako, "Egungo eredua irauliz, ebaluazio hezitzailea iruten.Analisia, kritika eta alternatiba" izenburupean. Goizez izango dira, 9:30etik 13:30era, Hernaniko ORONA-IDEO gunean.

Ebaluazioaren inguruko jardunaldiak burutuko ditugu martxoaren 18an

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_irakaskuntza_hezkuntza_17_02_23jardunaldiak_JardunaldienAurkezpena.png
"Egungo eredua irauliz,ebaluazio hezitzailea iruten.Analisia, kritika eta alternatiba" izenburupean gauzatuko ditugu jardunaldiak, Hernaniko ORONA-IDEO gunean, LAB Irakaskuntzak antolatuta. Jardunaldiak goizez izango dira, 9:30etik 13:30era. Izen ematea modu telematikoan egingo da eta hurrengo egunetan horretarako lotura argitaratuko dugu.

Page 1 of 3