LAB SINDIKATUA

2017/08/21 :: 6:41

Azken Eguneraketa:2017/08/18 :: 9:43

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Zerbitzu Publikoak Bizikleta gainean egin dute protesta, hitzarmen duin baten alde

Bizikleta gainean egin dute protesta, hitzarmen duin baten alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Plaza Berriko elkarretaratzearen ostean, bizikleta martxa bat egitera deitu dute gaur.Plaza Berriko elkarretaratzearen ostean, bizikleta martxa bat egitera deitu dute gaur.

Arabako kirol jardueren sektoreko langileak greba egiten ari dira hitzarmen duin baten defentsan. Mobilizazioak eta jarduerak deitu dituzte egunotarako, lan uzteek irauten duten bitartean. Esaterako, elkarretaratze bat egiten ari dira egunero, 12:00etan, Gasteizko Plaza Berrian. Hala egingo dute uztailaren 31 arte. Grebalariek elkartasuna eskatu diete erabiltzaileei, borrokak kalitatatezko zerbitzu bat eskaintzea baitu helburu, lan baldintza duinen bitartez.

Arabako hirugarrenentzat kirol jardueren sektoreko langileek greba deialdiaren aurrean, LAB sindikatuak muturreko erabaki hori hartzera behartu dituzten arrazoiak jakitera eman zituen joan den astean.

Kolektibo honek sorosleak, kirol monitoreak, atezain eta instalazio kontrola eta zaintzaileak osatzen dute, besteak beste. Neurri handi batean instalazio publikoetan lan egiten dute (igerilekuak, gizarte etxeak, kiroldegiak, frontoiak, futbol zelaiak…), eta gehiengo handiz Gasteizko udalarentzat.

Gaurko bizikleta martxa.Gaurko bizikleta martxa.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu