LAB SINDIKATUA

2018/12/11 :: 3:25

Azken Eguneraketa:2018/12/10 :: 11:17

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK

Zerbitzu Pribatuak

Zerbitzu pribatuetako albisteak.

DIA dendetan borrokan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lanpostuak duintzeko eskaera sendoarekin, ordubeteko lanuztea egin dute gaur Gipuzkoako DIA supermerkatueko langileek. Lanuztearen jarraipena handia izan da, hainbat denda ixtea lortu dute, (Donostiako hiru dendak, Ordizia, Azkoitia, Deba, Bergara eta Legazpi kasu).

Bizkaiko Bulego eta Langeleetako langileek manifestazioa egin dute Lantik-etik ETBra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Udan zehar Bizkaiko Bulego eta Langeletako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute, ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuen babesarekin. Hitzarmen duina eskatzen dute sektorerako, eta euren lan baldintzak okertu nahi dituztenak salatu nahi dituzte.

Gaur, kontzentrazioa egin dute Lantikeko egoitzaren aurrean eta bertatik, manifestazioa egingo dute EITBren egoitzaraino, Lekuona Margolaria, Sabino Arana, Montevido, Gurtubuy eta Basurtuko Kaputxinoen kaleetan zehar.

Elkarretaratzeak eginen ditugu egunero, Iruñeko 
La Sangiovesa jatetxeak lau kaleratzeetan atzera egin arte

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Iragan uztailaren 6an jakin zen Iruñeko La Sangiovesa jatetxean lau langile kaleratzeko prozesua abiatua zutela, lau langile horiek LABen ekintza sindikala babestu zutelako hain zuzen ere. Ordutik, sindikatuak atzo bigarren elkarretaratzea egin zuen, eta ortzirale arte egunero eginen du gauza bera, enpresak kaleratzeetan atzera egin arte.

Enpresa-komiteak ustezko “putxerazoa” salatu du Pasaiako Portuko Agintaritzaren kontratazioetan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Enpresa-komiteak oharra plazaratu du Pasaiako Portuko
Agintaritzak sorturiko 2 lan poltsa deialdietan ustezko iruzurra salatuz.

Ez dugu Nafarroako Elikagaietako Biltegizainen hitzarmena sinatu baldintzen okertzea dakarrelako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur uztailaren 5ean UGT eta CCOO sindikatuek eta sektoreko patronalak sinatutako aurreakordioa ez sinatzea erabaki du ulertzen duelako ez duelako inolako hobekuntzarik planteatzen, guztiz kontrakoa baino.

Capraboko langileek greba deialdiak bertan behera utzi dituzte enpresarekin akordio bat lortu ondoren

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Capraboko langileak uztailaren 9, 10 eta 11rako greba deialdia egin zuten Eroskik haien lan baldintzak etorkizunean bermatu ditzan. Orain arte Caprabo izan diren 4 denda (Mugazuri, Atarrabia, Santo Domingo eta Artika), Eroski dendak izatera pasako dira.

Greba eta mobilizazio egun berriak Gipuzkoako errepide bidezko bidaiarien garraioaren hitzarmenaren defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ekainaren 8an Gipuzkoako errepide bidezko bidaiarien garraioaren hitzarmenean lortutako aurreakordioa betetzeko patronalak erakutsi duen jarrera ezkorraren aurrean langileak greba eta mobilizazio egunak iragarri dituzte. Gaur Diputazioaren aurrean egindako elkarretaratzeari lau greba egun gehituko zaizkie, uztailaren 13, 14, 20, 21ean.

Garbialdiko langileek protestekin jarraitzen dute, Bizkaiko Aldundiak bere hitza bete ez duela ikusita

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko Aldundiak ez du agindutakoa egin; hain justu, ez dio enpresari negoziazioa berreskura dezan eskatu. Hortaz, langileek elkarretaratze bat egin dute gaur Mazarredo Zumardia kalean, Teresa Laespada foru diputatuaren bulegoaren aurrean.

Nafarroako Iturgintza eta Berogintza hitzarmen duina aldarrikatzen dugu sektoreko 3.000 langileentzat

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Nafarroako Iturgintza eta Berogintza hitzarmenaren indarraldia duela 3 urte iraungi zen honetan, CCOO eta UGT-k, Patronalarekin %1,1-eko soldata igoera sinatu dute, sektoreko langileek beraien lan baldintzak hobetzeko behar duten hitzarmenaren negoziaketa osoari heldu gabe, eta beraz, beste behin ere langileen eskubideen defentsari bizkar emanez.

Gasteizko kale garbiketako langileek bihar erabakiko dute grebari hasiera ematea ala ez

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Astebeteko greba iragarrita zuten Gasteizko kale garbiketako langileek, ekainaren 20 eta 26 bitarterako, eta lanuzteen aurretik mobilizazioak ere egin dituzte. Bada, gaur hastekoa zen grebaren atarian, lanuzteen deialdia geratzea erabaki dute langileek, udal gobernuarekin bildu eta honen proposamenak entzun eta gero. Horrenbestez, batzar orokor bat egingo dute bihar langileek, greba bertan behera utzi edo ez erabakitzeko.

Mobilizazioekin jarraitzen dute Gasteizko kale garbiketako langileek, astebeteko grebaren atarian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gasteizko kale-garbiketako kontratako langileen egoera gero eta okerragoa dela salatu dute, Andra Mari Zuriaren plazan. Asteazkenean grebari ekingo diote, ekainaren 26a bitartean.

Museo Guggenheim Bilbao Fundazioa kaleratze baliogabeagatik zigortzen zuen epaia berretsi dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ekainaren 14an ezagutu dugu EAEko Epaitegi Nagusiko Lan-Arloko Epaitegiaren epaia, aurtengo urtarrilaren 23an Bilboko Lan Arloko 6. epaitegiaren epaia berresten zuena. Museo Guggenheim Bilbao zigortzen du epaiak, eta baliogabetzat jotzen du kaleratzea, grebarako funtsezko eskubidea urratzen duelako. Kaleratutako langilea berronartzea eta tramitazio soldatez gain, kalte moralengatik 6.251 eurotako kalte-ordain gehigarria ordaintzera zigortzen du epaiak.

Garbialdik eta CUT sindikatuak osatutako "kortijo patronala" salatu dugu Txagorritxun

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Arabako ESIren zentroetako (Txagorritxu, Kanpo kontsultak eta Osasun zentruak) garbiketako kontratetako LAB, ESK, CCOO eta ELA sindikatuetako ordezkariek eta Arabako ESIren Arreta Espezializatuko Langileen Batzordeko ordezkariek Garbialdiko Zuzendaritzak eta Arabako ESIk, CUT sindikatuarekin batera, Garbialdiko zein Osakidetzako langileak muturreko egoerara eraman dituztela salatu dugu gaur, kontzentrazio baten bidez.

Hazparnera iritsiko da igandean "Bizi egunak" dinamika

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Merkataritza, hiri eta kontsumo ereduari buruz gogoeta egitea bilatzen duen "Bizi egunak" dinamikak Hazparnen izango du azken geltokia. Bilbo, Iruñea, Donostia eta Gasteiztik igaro ostean, Ipar Euskal Herrira egingo du jauzia.

Aurreakordioa lortu dugu Gipuzkoako errepide bidezko bidaiarien garraioaren hitzarmenean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lau sindikatuok Gipuzkoako errepide bidezko bidaiarien garraioaren sektorean hiru greba eguneko deialdia egin eta gero, patronalak bilera berria deitu du. Bilera honetan patronalak eta LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuok aurreakordio bat sinatu dugu, ekainaren 19an 2015-2018 urteetarako hitzarmen berri baten sinaduran suposatuko duena. Hau dela eta, deitutako grebak bertan behera geratzen dira.

Telefonicaren etengabeko inposizioa salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Telefonicako LAB eta CIGak kontzentrazioak egin ditugu gaur Bilbo eta Donostian, enpresak darabilen inposizioaren aurrean. Madrilen akziodunen ohiko batzarra egingo du Telefonicak bihar, eta bi sindikatuek mobilizazioak egin ditugu Euskal Herria eta Galizian, Telefonica Movistarreko langileek bizi duten lan-baldintzen etengabeko kaltetzearen aurrean. Honetan, CCOO eta UGTren lankidetza du enpresaren zuzendaritzak.

Hiru greba egun iragarri ditugu Gipuzkoako errepidean zeharreko bidaiarien garraioan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lanuzteak ekainaren 19, 22 eta 25erako deitu ditugu LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuok, hitzarmenaren defentsan. Ekainaren 30ean, hitzarmenaren ultraktibitatea amaitzen da.

"Aurrerapausorik ikusten ez badugu, deialdi berriak luzatuko ditugu", adierazi dute Garbialdiko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Seigarren greba eguna bete dute gaur Garbialdiko langileek. Elkarretaratze bat egin dute Bizkaiko Ogasunaren egoitzaren aurrean.

Hezkuntza saileko eta EHUko garbitzaileak kalera irten dira hitzarmenaren defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur, ekainaren 6an, lehenengo selektibitate egunean, Hezkuntza eta EHUko garbitzaileek “batukada” bat egin dute Bilboko San Mameseko Ingenieritza eskolaren kanpoaldean, hitzarmenik gabe lau urte daramatzatela gogorarazteko eta Eusko Jaurlaritzako garbitzaileekin soldata-ekiparazioa aldarrikatzeko. LAB, ELA, UGT, ESK eta CCOO sindikatuok deitu dugu mobilizaziora.

Bizkaiko Aldundiaren aurrean elkartu dira berriz Garbialdiko grebalariak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Greba eta protestekin jarraitzen dute aldundiko eraikinen garbiketaz arduratzen diren langileek, lan baldintza duinen defentsan. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko diputatu Teresa Laespadaren bulegoaren aurrean elkartu dira, aldundian protesta egin eta gero.

Page 4 of 35

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.