LAB SINDIKATUA

2018/12/11 :: 3:24

Azken Eguneraketa:2018/12/10 :: 11:17

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Kontserberak Gaur aurreakordioa lortu ondoren, bertan behera geratu dira Bizkaiko kontserberetan deitutako lanuzteak

Gaur aurreakordioa lortu ondoren, bertan behera geratu dira Bizkaiko kontserberetan deitutako lanuzteak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Pasa den astean, Bizkaiko kontserberetan azaroaren 21, 22 eta 23rako lanuzteak deitu ondoren, gaur elkartu da negoziazio mahaia. Aurrekordioa lortu dute bertan CCOO, LAB eta UGT sindikatuek eta patronalak eta hortaz, bertan behera geratu dira aste honetarako deitutako lanuzteak.

Hauek dira akordioaren eduki nagusiak:

- Hiru urterako indarraldia (2018, 2019 eta 2020).
- Urteroko soldata igoerak, aurreko urteko KPI + 0,25%.
- Lizentzietan hobekuntzak.
- Batzorde bat eratuko da Berdintasun Plana adosteko 50 langiletatik gorako enpresetan eta kategoriak aztertzeko.
- Sindikatu eta enpresa bateko delegatuen artean ordu sindikalak akumulatzea ahalbideratzea.
- Aurretik lortutako guztia mantentzea.
 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.