LAB SINDIKATUA

2019/01/18 :: 7:09

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Kontserberak Bizkaiko arrain kontserbetako langileek hitzarmena lortu dute

Bizkaiko arrain kontserbetako langileek hitzarmena lortu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



2007tik
Bizkaiko arrain kontserbetako hitzarmen orokorrik gabe geunden sektoreko langileak. Orain LABek eta sektoreko une honetako gehiengo sindikalak Arrain Kontserba eta Gazigintzako Bizkaiko Hitzarmena sinatu du, langile guztiei aplikazioa ziurtatuko diena. Hitzarmen honetan galerarik ez egoteaz gain hainbat hobekuntza ere jasotzen dira.

- Lehendik daukagun guztia mantentzea lortu da (ez dute ezer kendu).

- Soldatak eta dietak apur bat hobetu dira langile finkoentzat (%1,75eko igoera 2015 eta 2017 urteetan zehar, %2,25 igotzeko aukerarekin 2016ko KPIa 0,75 baino gehiago balitz). Eta guztiz garrantzitsua dena, ziurtatu egin da ebentual batek gaur egungo soldata kobratzea (Hitzarmena sinatu aurretik, ebentual batek kobratzen ari dena baino %15 gutxiago kobratu ahal baitzuen).

- Mugarik gabeko ultraktibitatea mantentzen da; hots, Hitzarmena indarrean egongo da berri bat sinatu bitartean.

- Bere aplikazioa eta ziurtasuna bermatzen dira. Klausula berri bat sartu da adostu duguna aldatu ahal izateko sinatzaileen beste akordio berri bat beharko litzatekeela jasoz.

- Legeak enpresariei eman dizkien malgutasun orduak erdira baino gutxiagora murriztu ditugu. 2012ko lan erreforma bidez, patronalak 172 orduko malgutasuna aplikatu ahal izango luke urteko lan jardunean. Malgutasun hori 82 ordura murriztea lortu dugu eta bermatuta geratzen da ordu horiek ez direla oporretan, jai egunetan eta igandeetan erabiliko.

- Bizkaian aplikatzeko Hitzarmena lortu dugu Madrileko Hitzarmen Estatalak hori debekatzen digunean.

Ikuspuntu guztietatik behatuta lorpen garrantzitsua da, bai edukitan baita Bizkaiko Hitzarmena Bizkaian mantentzea lortzeagatik. Gure Hitzarmena berton negoziatzearen hurbiltasunak, estatala baino Hitzarmen hobea izatea lortu du, eta aldi berean, Euskal Herria herri gisa eraikitzen segitzea lortzen dugu Madrilgo inposaketak onartu gabe.

Ez dugu ulertzen nola ELAk uko egin dion hau sinatzeari, sektorean delegatu gehien duen sindikatuak, Hitzarmen honekin lortu baitugu Bizkaiko Hitzarmena bizirik mantentzea Espainiako politikari, enpresari eta kapitalari aurre eginez. Edo errealitatea ikusiaz, beste herrialde, sektore eta enpresetan ELA Hitzarmen kaxkarragoak sinatzen ari den bitartean.

Guztiori gustatuko litzaiguke Hitzarmen askoz hobeago bat, soldata eta baldintza hobeekin, baina horretarako borroka egitea ezinbestekoa zen, enpresetan aurpegia eman behar, enpresetatik irten. LABek orain denboralditxo bat zuena eta inork jarraitu ez zuena.

Orain, mugimendotxu haiei esker tentsioa mantendu izanagatik, eta ez ohikoa izan den gehiengo sindikalarekin berreskuratu egin dugu galzorian zegoen Hitzarmen hau, beragatik inork piperrik ematen ez zuen eta Estatuko Hitzarmenak (Madrilekoak) irenste bidean zeukana.

 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.