LAB SINDIKATUA

2018/12/10 :: 11:27

Azken Eguneraketa:2018/12/10 :: 8:53

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Kontserberak

Kontserberak

 

Urtebeteko negoziaketa zailen ostean iritsi da akordioa Bizkaiko arrain kontserba eta gazituen sektorean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko arrain kontserba eta gazituen sektoreko langileek aurreakordioa lortu dute, sindikatuak eta patronalak 12 hilabetetan 19 aldiz bildu eta gero. Lanuzteak deituta zeuden aste honetarako, baina, azken bileran, LAB, UGT eta CCOO sindikatuok patronalarekin adostasuna lortu eta gero, lanuzteak bertan behera utzi eta akordioa erdietsi dugu. LABek jakinarazi duen moduan, zaila izan da adostasun batera iristea. Akordatutako gaien artean, soldatak eta lizentziak izan dira gakoak. "Langileen artean emakumeak nagusi diren sektorea da, eta, hau horrela izanik, lizentzia eta beharrizan bereziak behar dituzte izan", adierazi dugu gaur eskainitako agerraldi batean.

Gaur aurreakordioa lortu ondoren, bertan behera geratu dira Bizkaiko kontserberetan deitutako lanuzteak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Pasa den astean, Bizkaiko kontserberetan azaroaren 21, 22 eta 23rako lanuzteak deitu ondoren, gaur elkartu da negoziazio mahaia. Aurrekordioa lortu dute bertan CCOO, LAB eta UGT sindikatuek eta patronalak eta hortaz, bertan behera geratu dira aste honetarako deitutako lanuzteak.

Lanuzteak iragarri dituzte Bizkaiko kontserberetako langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko kontserberatako langileek hitzarmenaren aldeko mobilizazioei ekin diete, CCOO, LAB eta UGTren babesarekin. Hala, elkarretaratze bat egin dute gaur CEBEK Bizkaiko patronalaren egoitzaren aurrean, Bilbon, eta azaroaren 21, 22 eta 23an lanuzteak egingo dituzte iragarri dute.

Bizkaiko arrain kontserbetako langileek hitzarmena lortu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2007tik Bizkaiko arrain kontserbetako hitzarmen orokorrik gabe geunden sektoreko langileak. Orain LABek eta sektoreko une honetako gehiengo sindikalak Arrain Kontserba eta Gazigintzako Bizkaiko Hitzarmena sinatu du, langile guztiei aplikazioa ziurtatuko diena. Hitzarmen honetan galerarik ez egoteaz gain hainbat hobekuntza ere jasotzen dira.

Bizkaiko Kontserberetako herrialdeko hitzarmena eraberritzeko indarra eman diote LABi sektoreko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaian sektoreko enpresa guztietan LABek burutu duen sinadura bilketan, %50a baino gehiagok sinatzea lortu da. Hitzarmena eraberritu behar dela aldarri egiten du langileen gehiengoak. Patronalak blokeatzen du hitzarmena, baina aldi berean, ELA (gehiengoa du sektorean) eta CCOO eta UGTren aldetik ere, blokeo hori gainditzeko borroka planteamendurik ez dago.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.