LAB SINDIKATUA

2017/11/18 :: 20:24

Azken Eguneraketa:2017/11/17 :: 17:09

HIZKUNTZA

Portuak

 

Pasaiako Portu agintzaritzak adierazpen askatasuna ukatzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Urriaren 25ean, Pasaiako Portuko LABeko Sail Sindikalean Zuzendaritzaren gutun bat jaso genuen euskal presoak etxeratzearen aldeko ikurra eta estelada kentzera behartuz. Dirudienez, Gobernu espainolaren ordezkariordeak errekerimendua egin dio Agintaritzari, LABeko sail sindikalaren bulegoko kristaletan jarriak dauden kartelengatik. Bere ustez, dispertsioaren kontrako ikurrak biktima batzuen duintasuna urratzen du eta estelada zein “Si” jartzen duen banderak administrazioaren neutraltasuna urratzen omen du.

Santurtziko eta Pasaiako 700 zamaketariren kaleratzea salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Santurtziko eta Pasaiako 700 zamaketariren kaleratzea adustu du Espainiako legebiltzarrak. Joan den maiatzaren 18an, Espainiako Legebitzarrak zamaketari buruzko errege dekretua onartu zuen EAJ, Ciudadanos eta PPren botoekin. Dekretuak Santurtzi eta Pasaiako 700 zamaketariren kaleratzea ekarriko du eta sortuko diren enplegu berriak prekaritate gordineran oinarrituak egongo dira. Aldi berean portuetan euren jarrera egiten duten enpresen irabazi mugagabeak ez dira zalatzan jarri. Guzti hau salatuz kalera irten gara.

Pasaiako lonjaren gainkostuak azken muturreraino ikertu behar dira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Pasaiako Portuan gehiengoa duen LAB sindikatua harrituta dago arrain lonja berriko azken eskandaluaren aurrean, Donostiako epaitegi baten aginpean Guardia Zibila miaketa egitera sartzeaz, hedabide ezberdinetan irakurritakoarekin, informazio zehatzik ematen gabe eta EAJ eta PPren arteko talka elektoralista zikinarekin. Azken hauek dira portuko langileek jasaten dituzten murrizketa zein prekarietate egoeraren erantzule nagusiak, Madriletik aginduta, baina egungo lehendakari den Ricardo Peñak ezarritako neurriekin (EAJk berak zuzenean izendatua).

Eskandalua Pasaiako portuaren kudeaketan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Pasaiako Portuko Agintaritzako Administrazio Kontseiluak —LAB bertako kide da— abenduaren 15ean egindako bileran, San Pedroko arrain lonja berriaren eraikuntza prozesuan hauteman diren irregulartasun larrien berri eman zuen Ricardo Peña batzordeburuak. 2016ko maiatzean gaude eta lanek hilabeteak daramatzate geldirik. LAB sindikatuak egoera gertutik ikertzeko eskatzen du, baita horretarako behar diren neurriak hartu daitezen ere. Jokatzeko era alda daitezen eskatzen dugu, hau da alde soziala kontuan hartu, laneko prekarietatea amaitu, lan egonkorra sortu, lan-hitzarmenak eguneratu eta soldatak duindu daitezela.

Pasaiako Portuan lan-baldintza duinen alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB, UGT eta CCOO sindikatuok “krisi” deitutakoa hasi zenetik portu eremu guztian ezarri den enplegu politikaren lan-prekarietatea albora utziz, lehenbailehen langile eta enpresen arteko elkarrizketa berreskura dadin exijitzen dugu.

Portuen Legea behin eta berriro urratua izan dela salatzeko 2 orduko lanuzteak Bilboko Portuan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Bilboko portuko Estiban ordezkaritza duten hainbat sindikatuetako langileek 2 orduko lanuzteak deitu dituzte maiatzeko ostiral guztietarako, eguerdiko13.00etatik hasita, Portuen Legea behin eta berriro urratua izan dela salatzeko.