LAB SINDIKATUA

2019/01/18 :: 20:37

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Bestelakoak EAEko kolektibitateetako langileek hitzarmen autonomikoa eskatu dute sektorerako

EAEko kolektibitateetako langileek hitzarmen autonomikoa eskatu dute sektorerako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Kolektibitateetako langileek kontzentrazioa egin dute gaur Bilboko EITBren egoitzaren aurrean, sektorerako hitzarmen autonomikoa eta estatalizazioarekin amaitzea eskatuz. Adierazi dute kolektibitateetako langileentzako behin-betiko konponbide legezko eta errealaren bila doazela: zeharkako kolektibitateetako hitzarmen autonomikoa.

Hemen duzue langileek egindako irakurketa:

Estatuko hitzarmenaren aplikazioa injerentzia argi bat da, 155.artikulua inposatzea dakar, lan munduan. Baina gure sektorean paradoxa bat gertatzen ari da, enpresen %80k ez du Estatuko hitzarmena aplikatzen. Hori aktibazio sindikalari esker izan da posible, eta beraz, uste dugu badagoela aukera esparru propio bat sortzeko, kolektibitateetako lan baldintzak hemen negoziatzea defendatzen dugun langile eta sindikatuon borrokaren bidez.

EAEn, Estatuko hitzarmenen aplikazioa %21etik %34ra pasa da. Hala, esan dezakegu joera politiko orokor bat dagoela lan baldintza prekarioak inposatzeko, patronalaren irabaziak loditzeko, langileak gero eta pobreagoak bilakatuz.

Zer da estatalizazioa eta zer dakar:

- Prekarietatea: soldata, lanaldi eta eskubideena.

- Lapurreta: eskubide eta hitzarmenena.

- Bahiketa: erabakitzeko esparruarena, gure lan baldintzei buruz erabakitzeko izan dugun eskubidea kenduta.

Zer proposatzen du LABek?

> Behin-betiko irtenbide bakarra da hitzarmen autonomiko bat egitea, estatu mailakoa bezain zehatza, baina hemen, bertako mahai negoziatzailea eratuz.

> Proposatzen duguna legezkoa da, UGT+CCOO+FEADERS patronalak estatu mailako hitzarmenean sinatu zuten debekua, autonomietan negoziatzeko debekua, bertan behera geratzen delako

Kolektibitateetan estatalizazioaren aurrean irtenbide bat nahi badugu, behin-betiko eta erreala izango dena, kolektibitateen hitzarmen autonomikoa beste irtenbide legalik ez dago.

Hitzarmen berri horretan zein helburu izango ditu LABek?

Herrialde bakoitzeko (Gipuzkoa, Bizkaia, Araba) ostalaritzako hitzarmenetatik abiatuta, 3 hitzarmenen ekiparaziorantz joatea (soldata berdinak, lanaldia, baimenak, oporrak, osagarriak, plusak...) plantila guztientzat, zeharkako kolektibitateetako hitzarmen autonomiko bakarra sortuz EAEn.

Ilusioa, konpromisoa eta eraginkortasuna

Ordua iritsi da lankide, ez guretzat bakarrik, patronalarentzat ere bai. Izan ere, hitzarmen autonomikoa ukatuko balute, sektorearen estatalizazioaren alde egingo lukete. Gainontzeko sindikatuei ere heldu zaie ordua, UGT eta CCOO sindikatuei bereziki, hemen hitzarmen propioak defenditu arren, aldi berean, euren sindikatu kideek Madrildik guri lapurreta egitea ahalbidetzen baitute.

Horrenbestez, lankide, zeharkako kolektibitateei dagokienean, une historikoan gaude eta ilusioarekin bizi dugu, gogotsu, eta burua argi. Planteamendu zehatza egiten dugu, behin-betikoa, erreala eta legala izango den konponbide batekin, buelta emateko 2016ko urtarriletik, Madrilen lehen hitzarmen estatala sinatu zenetik, gertatu den guztiari buelta emateko.
Herri honetan, makurtu ez garen pertsona asko gaude, gauzak aldatzeko gogoarekin, gure lan baldiantza hemen negoziatzeko burujabetza defendatuz. Hortaz, kolektibitateteetako langileak, egin dezagun bidea elkarrekin


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.