LAB SINDIKATUA

2018/06/22 :: 1:32

Azken Eguneraketa:2018/06/21 :: 13:05

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Bestelakoak Museo Guggenheim Bilbao Fundazioa kaleratze baliogabeagatik zigortzen zuen epaia berretsi dute

Museo Guggenheim Bilbao Fundazioa kaleratze baliogabeagatik zigortzen zuen epaia berretsi dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Ekainaren 14an ezagutu dugu EAEko Epaitegi Nagusiko Lan-Arloko Epaitegiaren epaia, aurtengo urtarrilaren 23an Bilboko Lan Arloko 6. epaitegiaren epaia berresten zuena. Museo Guggenheim Bilbao zigortzen du epaiak, eta baliogabetzat jotzen du kaleratzea, grebarako funtsezko eskubidea urratzen duelako. Kaleratutako langilea berronartzea eta tramitazio soldatez gain, kalte moralengatik 6.251 eurotako kalte-ordain gehigarria ordaintzera zigortzen du epaiak.

Gertakariak 2016ko udakoak dira, uztaila eta abuztukoak. Museoak azpikontratatutako 18 hezitzailek, LAB sindikatuan antolatutakoak, mobilizazioak eta grebak egin zituzten, lizitazio pleguetan subrogazio klausula txertatzea eta jasaten ari ziren lan- eta soldata-baldintza oso prekarioetan hobekuntzak aldarrikatzeagatik.

Guggenheim Museoa Fundazioaren erantzuna izan zen azpikontratatzen jarraitu nahi zuten zerbitzua bapatean internalizatzea, horretarako 3 langile soilik bideratuz, lanaldiaren %100arekin, aurretik %17ko batazbesteko lanaldiarekin zerbitzua eskaintzen zuten 18 langileen aurrean. Erabakia borobiltzeko, greba egin ez zuten bakarrak izan ziren 3 langile hauek, protestak egin zituen kolektiboa bere osotasunean kaleratuz. Epaiak ondo adierazten duen moduan, erabaki hau lan-baldintza duinak aldarrikatu eta bizi zuten egoera jendaurrean jakinarazi zuten langileek aurkako mendeku argia izan zen.

Guggenheim Museoak 20 urte bete ditu. 20 urte, prekarietatean oinarritutako lan baldintzak eskeintzen, 20 urte azpikontrata zapaltzaileekin funtzionatzen eta 20 urte langileok dugun grebarako eskubidea urratzen. Eredugarria ere aurrerabide eta aberastasunaren eredu izan nahi du baina lan-prekarietatea estaltzen du. Ez du ezkutatu soilik egiten, hauxe baita bere benetako motorea azal duen azal distiratsuaren azpian.

Guggenheim Bilbao Museoa, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala dituena bere aginte organoetan, ezin daiteke janari azkarreko kate batean bihurtu, hartu eta botatzeko langileekin, zeinetan ardura den bakarra kanpoko distira den. Ezin dira entxufismoak onartu, ezta kontratazio prozesu opakoak ere. Hori al da horrenbeste harrotzen dituen bikaintasuna?

Kalitatezko museoa nahi dugu, gauza guztien gainetik langileen lana babestuko duena, gidariena, hezitzaileena, geletako laguntzaile, dendari, txarteldegi zein garbiketako langileena… ABLE makurren bidezko azpikontratazioa funtzionatzeko arau moduan izango ez duena. Benetako kultur aberastasuna ekarriko duen museoa eta ez soilik erakusleiho hutsa izango dena.

LABetik modo oso positiboan baloratzen dugu, langileek urte eta erdi honetan jasandakoaren gainetik, pairatu zuten injustizia aitortua izan dela azkenean. Langile bati dagokion lehen epaia izan arrean, honen haritik iragarri dezakegu gainontzeko langileei ere baliogabetasuna eta greba eskubidearen urraketa aitortuko dietela.

Langileak zoriondu nahi ditugu eta nabarmendu euren eskubideen urraketaren aurrean eta gatazka osoan zehar izan duten jarrera borrokalaria, beste behin erakutsi dutelako antolaketa eta borroka direla prekarietatearen aurka jarraitu beharreko bidea.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.