LAB SINDIKATUA

2017/07/23 :: 0:46

Azken Eguneraketa:2017/07/21 :: 9:33

HIZKUNTZA

Bestelakoak

 

Langile baten kaleratzea salatu dugu Bizkaiko Zabor Birziklategian (BZB)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_bestelakoak_17_06_30BZB_BZB.png
BZB, Bizkaiko edukiontzi horien birziklapena egiten duen lantegi bakarra da. BZB TRIENEKENS taldekoa da, Bizkaiko diputazioa ere tartean dago GIZAKER-en bitartez. Joan zen astelehenean, lantegiak mantenimenduko langile bat kaleratu zuen beste gauza batzuen artean bere lanean inbolukrazio falta aitzakia hartuta. Kaleratze honen aurka, Zubieta poligonoan BZB lantegiaren aurrean elkartu gara gaur eguerdian.

Guggenheimeko gida eta hezitzaileen aldeko atxikimendu kanpaina martxan da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_museoak_16_09_29Guggenheim_guggenheimAtxikimenduKanpaina.png
48 orduren buruan Bilboko Guggenheim Museoan Manpower Groupek azpikontratatuta dituen 18 gida eta hezitzaileak kaleratuak izango dira. Egoera hau oztopatu asmoz irailaren 5ean greba mugagabea hasi zuten. Gaur, hilak 29, paiaratzen duten egoera salatzeaz gain euren eskubideen aldeko manifestu bat eta honen inguruan antolatu duten atxikimendu dinamika aurkeztu dituzte.

Guggenheimeko prekarietatearen mamuak Bizkaiko Foru Aldundian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


Irailaren 5ean, Bilboko Guggenheim Museoan Manpower Groupek azpikontratatuta dauden Gida eta Hezitzaileek greba mugagabea hasi zuten. 18 hezitzaileren kaleratzea salatu eta lan-baldintzak hobetzea ari dira eskatzen. Gaur langileek kontzentrazioa egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren kanpokaldean. Guggenheimeko prekarietatearen mamuak ere bertaratu dira.

Urkulluk eta EAJk prekarietatean sakontzen duten politikak aplikatzen dituzte

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_museoak_16_09_14Guggenheim_guggenheimGizaKatea.png
Irailaren 5ean, Bilboko Guggenheim Museoan Manpower Groupek azpikontratatuta dauden Gida eta Hezitzaileek greba mugagabea hasi zuten 18 hezitzaileren kaleratzea salatu eta lan-baldintzak hobetzea eskatuz. Gaur, hilak 14, LAB sindikatuak giza-katea egin du, Eusko Jaurlaritzatik hasita Guggenheim Museora zuzendu dira. Bertan Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiak, salatu du “ez dagoela inongo arrazoirik langile hauen prekarietatea eta kaleratzea justifikatzen duenik”.

Giza katea Guggenheim Museoko hezitzaileen kaleratzea salatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_museoak_16_09_13GizaKateaGuggenheim_gizaKateaGuggenheim.png
Irailaren 5ean, Bilboko Guggenheim Museoan Manpower Groupek azpikontratatuta dauden Gida eta Hezitzaileek greba mugagabea hasi zuten. 18 hezitzaileren kaleratzea salatu eta lan-baldintzak hobetzea ari dira eskatzen. Bihar asteazkena, LAB sindikatuak giza-katea egingo du Eusko Jaurlaritzatik hasita.

Bilboko Udalari ez zaio askorik axola Guggenheim Bilbao Museoko prekarietatea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Juan Maria Aburto Bilboko alkateak Guggenheim Bilbao Museoko 18 hezitzaileen kaleratzearen inguruan, agerraldia egin behar zuen ostiralean. Bere ordez, Mikel Alvarez Yeregui Giza Baliabideetako zinegotzia bidali zuen.

Artearen “macdonalizazioaren” aurrean enplegu duina exijitzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_museoak_16_09_08Guggenheim_guggenheim.png
Irailaren 5ean, Bilboko Guggenheim Museoan Manpower Groupek azpikontratatuta dauden Gida eta Hezitzaileek greba mugagabea hasi zuten 18 hezitzaileren kaleratzea salatu eta lan-baldintzak hobetzeko eskatuz. Burutzen ari diren mobilizazioen artean, gaur, irailaren 8an, langileek ekimen ikusgarria egin dute, “Burguerheim” irudikatuko dute, “artearen fast-food”-a.

Guggenheim Bilbaoko hezitzaileek greba mugagabeari hasiera eman diote

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_museoak_16_09_05_16-09-05guggenheim.png
Guggenheim Bilbaoko hezitzaileek gaur eman diote greba mugagabeari hasiera. Hain zuzen ere, enpresak langileen eskaerei eta hilabeteetako borrokari entzungor egin ostean urrats berri bat ematea besterik ez zaie geratu. Guggenheim Bilbaoko hezitzaileek orduko 5,35 eurotako oinarrizko soldata kobratzen zuten. Euren lan baldintzak hobetzea eskatu dute langileek eta enpresak, denak kaleratu ditu erantzun moduan.

Greba Guggenheim Museoan lanpostuen defentsan eta prekarietatearen aurka

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_museoak_16_09_01_guggenheimGreba.png
Guggenheim Museoko hezitzaileak lan baldintza duinen alde eta kaleratzeen kontra 9. greba egunean murgildurik dira gaur. Zuzendaritzak 18 langileren kaleratzea dakarren proposamena aurkeztu zuen azken bileran eta langileak ez daude prest hori onartzeko. Irailaren 5etik aurrera greba mugagabe bati hasiera emango diote. LAB, gaurdaino bezala, langileen ondoan izango da gatazka konpontzeko bide guztiak jorratuz.

Guggenheim museoko gatazka konpontzeko bide guztiak jorratuko ditugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_museoak_16_08_30_18-08-30guggenheimweb2.png
Guggenheim Museoko arduradunek 18 langileren kaleratzea suposatzen duen proposamena aurkeztu die langileei. Honen aurrean langileek greba mugagabea iragarri dute irailaren 5etik aurrera. LAB, gaurdaino bezala, langileen ondoan izango da eta ez dugu baztertzen bide judizialari ere ekitea. Bestalde, instituzioen konpromisoa exijitzen dugu gatazta hau desblokeatzeko.

Irailaren 5ean greba mugagabea hasiko dute Guggenheimeko hezitzaileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_museoak_16_08_30_16-08-30guggenheimweb.png
Bilboko Guggenheim Museoan Manpower Groupek azpikontratatuta dauden Gida eta Hezitzaileek zortzigarren greba eguna egin dute zerbitzuaren subrogazioa eta lan-baldintzak hobetzea eskatuz. Atzo, hilak 29, langileek bilera izan zuten, Museoko arduradunekin, baina ezin izan da akordiorik lortu. Guggenheim Museoak ez du eskaintzen jarraikortasunerako inolako bermerik lizitazio pleguetan subrogazioa sartu ez duelako. Hau dela eta irailaren 5etik aurrera greba mugagabeari ekitea erabaki dute.

Guggenheim Museoko hezitzaileen borrokak aurrera darrai

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_museoak_16_08_29_guggenheim.png
Bihar abuztuak 30, Bilboko Guggenheim Museoan Manpower Groupek azpikontratatuta dauden Gida eta Hezitzaileek zortzigarren greba eguna egingo dute zerbitzuaren subrogazioa eta lan-baldintzak hobetzea eskatzeko. Gaur izandako bileran Museoko arduradunek 19 lanposturen suntsitzea ekarriko duen proposamena eskaini dei.

Guggenheim errudun eta instituzioak erantzule Museoko hezitzaileen egoera prekarioan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_museoak_16_08_23Guggenheim_guggenheim.png
Gaur, hilak 23, Guggenheim Museoko hezitzaileek 6. greba eguna burutzen ari dira titanioaren azpian ematen den prekarietatearekin amaitzeko. Eguerdian elkarretaratzea egin dute museoaren aurrean eta bisitariei eskuorri informatiboak banatu dizkiete pairatzen dituzten lan baldintza kaskarrak azalduz. Babesa emateko asmoz Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, hezitzaileen ondoan izan da museo aurrean egin duten elkarretaratzean.

 Prekarietatearen mamuarekin amaitzeko greba Guggenheim museoan
 Zortzi greba egun deitu dituzte Guggenheim museoko hezitzaileek

Prekarietatearen mamuarekin amaitzeko greba Guggenheim museoan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_museoak_16_08_18_guggenheim.png
Guggenheim Museoko hezitzaileek gaur 5. greba eguna burutzen ari dira lanean pairatzen duten prekarietateari aurre egiteko. Eguerdian agerraldia eskaini dute prekarietatearen arduradunak geldirik daudela salatzeko eta eskubideen alde borrokan jarraituko dutela adierazteko. Langileek irailaren 1ª arte antolatu dituzten deialdiak bere horretan jarraitzen dute eta blokeoak aurrera jarraitzekotan, ez dute greba mugagabea egitea baztertzen.

Guggenheim Museoko hezitzaileek greba eguna izan dute gaur

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_museoak_16_08_10agerraldia_16-08-10guggenheim.png
Manpower Group Solutions enpresarekin azpikontratatuak dauden Guggenheim Museoko hezitzaileek 24orduko 8 greba egun egingo dituzte abuztuan zehar pairatzen duten egoerari aldatzeko aldarrikatuz. Egoera honi irtenbide bat aurkitzeko premia dela eta, dei egiten diete berriz ere lan gatazka honetan aktore direnei prekarietatearekin bukatzeko konpromesu irmoa har dezaten.

Zortzi greba egun deitu dituzte Guggenheim museoko hezitzaileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Bilboko Guggenheim museoko hezitzaileek zortzi greba egun deitu ditzute pairatzen duten prekarietatea salatzeko. Protestak abuztuaren 9, 11, 16, 18, 23, 26, 30 eta iralaren 1ean egingo dituzte eta beraien eskariak ez badira kontutan hartzen langileak prest daude greba mugagabea egiteko.

Guggenheim Museoko hezitzaileen greba prekarietatearen aurka

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_museoak_16_07_28Guggenheim_guggenheim.png
Guggenheim Museoan Manpower Group Solutions enpresarekin azpikontratatuak dauden hezitzaileak gaur greban daude bizi duten egoera prekarioa salatzeko. Egoeraren berri emateko agerraldia eskaini dute museoaren kanpoaldean eta bertan, "kalitate eta bikaintasun estandarrak" titanioaren barruan ere aplika daitezen eskatu die Solomon Guggenheim fundazioari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

Greba uztailaren 28an Bilboko Guggenheim Museoan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Bilboko Guggenheim Museoan azpikontratatutako hezitzaile eta orientatzaile taldeak GREBA EGUNA burutuko dute uztailaren 28an jasaten dugun prekarietatea salatzeko.

Langileek beren borrokarekin lan baldintza duinak berreskuratu dituzte Bilboko Arte Ederren Museoan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


Uztailaren 18an, 42 greba egun igaro ondoren, akordioa sinatu dugu LABek eta ELAk. Lan-baldintza duinak eta pliegoetan subrogazioa jasotzea izan dira aldarrikapen nagusiak, eta langileek egindako borrokaren bidez lortu dira!

Bilboko Arte Ederren Museoan langileen baldintzak duintzen dituen akordioa lortu da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_museoak_16_07_19_arteEderrak.png
Atzo, Bilboko Arte Ederren Museoan, Manpower Group Solutions enpresarekin azpikontratatu diren langileek amaiera eman zioten 42 egunetako grebaldiari. Lortutako akordioak langileen lan baldintzak duintzen ditu. Langile hauen borroka eredugarria izan da, hamaika urte eman dituzte euren eskubideak aldarrikatzen, baina haien eskariei beti axolagabekeriaz erantzun izan diete.

Museoko langileek greba mugagabeari ekin diote

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_museoak_16_06_07greba_museoko-greba-web.png
Bilboko arte ederretako museoko txarteldegi, geletako laguntza, denda, harrera eta hezkuntzako zerbitzua ematen duten langileek, Manpower Group Solutions S.L.U.koak diren langile azpikontratatuek, greba egin zuten joan den maiatzaren 16an, lan-baldintza duinak exijituz. Orduztik ez da posible izan izan lan baldintzak hobetzeari begira inolako konpromisorik lortzerrik langileentzako hobekuntzen inguruan. Horrela, gaur, ekainaren 7tik aurrera, Manpowerreko azpikontratatutako langileek greba mugagabea abiatu dute.

Page 1 of 3