LAB SINDIKATUA

2018/09/19 :: 23:25

Azken Eguneraketa:2018/09/19 :: 10:49

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Merkataritza Capraboko langileek greba deialdiak bertan behera utzi dituzte enpresarekin akordio bat lortu ondoren

Capraboko langileek greba deialdiak bertan behera utzi dituzte enpresarekin akordio bat lortu ondoren

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Capraboko langileak uztailaren 9, 10 eta 11rako greba deialdia egin zuten Eroskik haien lan baldintzak etorkizunean bermatu ditzan. Orain arte Caprabo izan diren 4 denda (Mugazuri, Atarrabia, Santo Domingo eta Artika), Eroski dendak izatera pasako dira.

Honen aurrean Nafarroako Elikagaien Merkataritzako Hitzarmena mantentzea eskatzen zuen langileriak, eta hau bermatzea Caprabo, Cecosa edo Eroskiko parte diren beste edozein enpresaren izenpean lan egiten duten bitartean.

Loli Esparza, LABeko ordezkaria eta Enpresa Batzordeko lehendakariaren hitzetan; “Ezin ginen geldirik geratu gure lan baldintzekin zer gertatuko zen jakin gabe, enpresak paperean bermea sinatzea nahi genuen, lanean orain arte bezala, jarraitzeko ”.

“Astelehenean langileen asanbladak burutu genituen eta grebara joateko erabakia hartu genuen, guztiok elkarrekin borrokatzea, CCOO eta UGT greba deialditik at geratzearen erabakia helarazi ziguten, LAB eta ELAk langile asanbladetan hartutako erabakiarekin aurrera egitea erabaki ondoren, enpresak Nafarroako Elikagaien Merkataritza Hitzarmenarekin jarraituko dugula idatziz sinatzeko prest dagoela helarazi digu, beraz greba deialdia bertan behera geratzen da.”

Gogorarazi nahi dugu, akordio hau 3 greba eguneko bezperan eman dela, langileen borrokaren presioari esker eta greba aurrera ateratzeko LAB eta ELAk egindako apostuari esker.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.