LAB SINDIKATUA

2017/05/24 :: 11:38

Azken Eguneraketa:2017/05/23 :: 12:26

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Merkataritza Enpleguaren aldeko prozesioa egin dute Simplyko langileek

Enpleguaren aldeko prozesioa egin dute Simplyko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

b_345_166_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_merkataritza_17_04_12Simply_Simply.png

Aste Santuaren atarian gauden honetan, Barrikaden Ama Birjina atera dute kalera Simplyko langileek, Bilbon egindako ekintza sinbolikoaren birartez. Hain zuzen ere, enpleguaren alde mobilizatu dira azken asteetan eta gaur berriro irten dira kalera, denden itxieren eta kaleratzeen aurka. Bilboko Simply saltokietatik igaro da protesta, Errekaldetik Autonomia kalera, Gordonizetik igarota.

Sabeco Banaketa S.L. enpresak, Simply denden kudeatzaileak, langileen kontrako neurriak hartzeko asmoa adierazi du balizko salmenten jaitsiera argudiatuz. Izan ere, denda batzuen itxiera posibleaz gain, eta honen ondorioz emango liratekeen kaleratzeak, enpresak denda batzuen egungo funtzionamendu eredua aldatzeko nahia ere adierazi die langileei.

Aldaketa hauek ordutegien erabateko liberalizaziora eramango gintuzkete, urteko 365 egunak irekita eta 18 ordu egunean, kasu, eta orain arte langileek borrokatutako lan-baldintzen galera suposatuko luke: denda batzuetan Simply-ko hitzarmen estatala aplikatzeko nahia du enpresak, Bizkaiko elikadurako hitzarmena gainditu ahal izateko.

Honengatik guztiagatik daude borrokan langileak, eta gaur Bilboko kaleak hartu dituzte euren lan baldintzen defentsan eta sektore oso baten iraunkortasunaren alde.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu