LAB SINDIKATUA

2018/12/11 :: 3:55

Azken Eguneraketa:2018/12/10 :: 11:17

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Bulego eta despatxuak Bizkaiko bulego eta langeletako sektorean elkarrekin borrokan jarraitzeko beharra nabarmendu dugu

Bizkaiko bulego eta langeletako sektorean elkarrekin borrokan jarraitzeko beharra nabarmendu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Bizkaiko Bulego eta despatxuetako hitzarmena negoziatzen ari garen LAB, ESK, CGT eta CNT sindikatuok gure kezka adierazi nahi dugu sindikatuen arteko batasuna apurtu delako, hura barik nekez lortuko dugulako geure helburua: hitzarmen duina.

ELA, CCOO eta UGT sindikatuak egutegi amankomunetik bereizi dira, marra gorriak marraztuz eragozten ari dira batuak iraun dezagula lanean. Sindikalgintza bateratua baztertu dute hortaz.

Arduragabekeria deritzagu norberaren interesak guztion interesei lehenesteari, are gehiago hitzarmena trabatua dagoenean eta negoziatzeko datarik ez duenean. Gure ustez, garai egokia da elkarrekin egin dezagun lan eta patronala presiona dezagun hark ezarri duen xantaia desager dadin behingoan.

LAB, ESK, CGT eta CNT sindikatuok agintzen dizuegu elkarrekin borrokatuko garela. Laguntzeko gertu gaituzue gainerako sindikatuek hausnar dezaten, eta bat egin dezaten guztion borrokarekin, bat egin dezaten sektoreko behargin guztiok eskatzen ari garen sindikatuko batasunarekin.

Denon artean lortuko dugu!
 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.