LAB SINDIKATUA

2018/02/21 :: 4:08

Azken Eguneraketa:2018/02/20 :: 14:05

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Garbiketa Arabako Eraikinen eta Lokalen Garbiketako Hitzarmena sinatzea aukera galdua izan da kolektibo honen lan-baldintzak hobetzeko

Arabako Eraikinen eta Lokalen Garbiketako Hitzarmena sinatzea aukera galdua izan da kolektibo honen lan-baldintzak hobetzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Pasa den urtarrilean UGT eta CCOO sindikatuek, eta APEL eta ASPEL sektoreko patronalek 4 urtetako iraunaldia (2016- 2019) izango duen Arabako Eraikinen eta Lokalen Garbiketako Hitzarmena sinatu zuten. Akordio on baten aurrean egongo bagina, langile guztientzako berri ona izango litzateke. Baina tamalez, akordioaren edukiek ez dute aurrerapausorik suposatzen emakumez osatutako sektore honen lan baldintzetan.

Akordioaren emaitza aztertzeko orduan, LABek beharrezkotzat jotzen du Hitzarmen hau nondik datorren bergogoratzea: 3 urteko soldaten izoztetik (2013-2015). Gainera sindikatu guztion hasierako aldarrikapen nagusietariko bat, aipatu urte horietan galdutako eros ahalmena berreskuratzea zela kontuan hartu behar da.

Lortutako akordioak ez du aipatu aldian galdutakoa berreskuratzea soilik baztertzen, baizik eta soldatak 2 urte gehiagoz igoerarik gabe mantentzea suposatzen du, 2016 eta 2017an alegia. Beste alde batetik, 2018 eta 2019rako adostutako igoerek ez dute KPIarekin loturarik, sindikatu guztiok mantentzen genuen beste aldarrikapena. Horrenbestez, garbiketan diharduten langileak eros ahalmena berriro galtzeko arriskuan daude.

LABek uste du kolektibo honen lana duintzeko ahaleginetan galdutako aukera berri baten aurrean gaudela. Gehiengo osoz emakumeek egiten dituzten bestelako lan asko bezala, merezi duten onarpenik ez duena.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu