LAB SINDIKATUA

2018/05/22 :: 7:57

Azken Eguneraketa:2018/05/21 :: 8:18

HIZKUNTZA

Garbiketa

 

Bizkaiko Aldundiko garbitzaileek grebara joko dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Maiatzaren 28, 29 eta 30erako erregistratu dituzte gaur, Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. LAB, ELA, UGT, ESK eta CCOO sindikatuok deitu dugu grebara.

Garbialdiko langileek protestekin jarraitzen dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko Foru Aldundiko eraikinen garbiketaz arduratzen diren Garbialdiko langileek elkarretaratzea egin dute gaur, eta ostegunean ere berriro egingo dute Bilboko Foru Liburutegiaren aurrean.

Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileek instituzioak entzungorrarena egiten duela salatu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Teresa Laespada diputatuaren bulegoaren aurrean protesta egin dute, LAB, ELA, UGT, ESK eta CCOO sindikatuok deituta.

Ogasun Sailaren aurrean mobilizatzen ari dira Garbialdiko langileak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Egunotan egingo dute protesta, errenta aitorpenaren erreklamazio epea irauten duen bitartean.

Mobilizazio gehiago iragarri dituzte Garbialdiko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Maiatzean egoera hobetzeko beste proposamenik jasotzen ez badute, greba deialdia sartuko dute.

Elkarretaratze bat egin dute Garbialdiko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bilera egin dute enpresarekin, Lan Harremanen Kontseiluan. Aurretik, protesta egin dute.

Modu positiboan baloratzen dugu Bizkaiko eraikin eta lokalen hitzarmena sinatu izana

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Bizkaiko eraikin eta lokalen hitzarmeneko garbiketako akordioa sinatu dute. Aurreakordioa sinatu zeneko iritzi bera du LABek; hain zuzen ere, modu positiboan baloratzen dugu hitzarmena sinatu izana, eta langileei prozesuan erakutsitako konfiantza eta babesa eskertu nahi diegu. Hitzarmena defendatzea dagokigu orain. Eta eginkizun hori betetzeari ekingo dio LABek, kaleetan zein lan-zentroetan.

Garbialdiko langileek enpresaren egoitzaren aurrean egin dute protesta

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko Foru Aldundiko eraikinen garbiketaz arduratzen diren langileek elkarretaratze zaratatsu bat egin dute gaur Trapagan, Garbialdik azpikontratak bertan duen egoitzaren aurrean. Enpresaren bulegoetara igotzen saiatu dira, baina atea parez pare itxi diete, eurekin ez dutela ezer hitz egiteko argudiatuz. Astero ari dira mobilizatzen langile hauek, baina, orain arte, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egin izan dute.

Gipuzkoako Aldundiko garbitzaileek protestak egin dituzte Donostian eta Eibarren

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gipuzkoako Foru Aldundiko garbiketa azpikontratetako langileek mobilizazioak egin dituzte gaur Donostia eta Eibarren, hitzarmen duinaren alde.

Baldintza duinak aldarrikatu dituzte Garbialdiko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko Aldundiko garbiketaz arduratzen den Garbialdi azpikontratako langileek beste elkarretaratze bat egin dute Bilbon, LAB, ELA, UGT, CCOO eta ESK sindikatuok deituta. Gaurkoan, "duina" hitza idatzi dute lurrean, zoru-garbigailuekin, baldintza duinen aldeko aldarria irudikatzeko.

Modu positiboan baloratzen dugu Bizkaiko eraikin eta lokalen hitzarmeneko garbiketako aurreakordioa sinatu izana

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Hitzarmena defendatzea dagokigu orain. Eta eginkizun hori betetzeari ekingo dio LABek, kaleetan zein lan-zentroetan.

Garbialdiko langileek Bizkaiko aldundiaren aurrean erakutsi dute berriro euren ezinegona

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko Aldundiko garbiketaz arduratzen den Garbialdi azpikontratako langileek elkarretaratze bat egin dute gaur Bilbon, aldundiaren aurrean, eta hitzarmenaren negoziazioa 2012. urteaz geroztik blokeatuta dagoela salatu dute berriro. LAB, ELA, UGT, CCOO eta ESK sindikatuok deitu dugu mobilizazioa, eta abenduaz geroztik antolatutako protestekin dator bat.

EH Bildu eta Podemoseko diputatuekin bildu dira Garbialdiko langileak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko Foru Aldundiko zentroak garbitzen dituzten langileak, Garbialdi enpresakoak, EH Bildu eta Podemoseko diputatuekin bildu dira gaur, euren gatazkaren berri emateko. Hain zuzen ere, euren lan gatazka eztabaida politikoan barnera dezatela eskatu diete bi alderdi hauei.

Pailazoz jantzita mobilizatu dira Garbialdiko langileek, euren lan gatazka "graziarik gabeko txistea" dela salatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko Foru Aldundiko zentroak garbitzen dituzten langileek, Garbialdi enpresakoek, protesta egin dute gaur instituzio honen egoitzaren aurrean. Garbialdi enpresak eguneko 0,14 eurotako soldata igoera eskaintzen die 5 urtez soldatak izozturik izan eta gero, eskubide sindikalak ukatzen dizkie eta, gainera, baldintza duin batzuen defentsan mobilizatzeko duten modua kritikatu egiten du. Eros ahalmenaren galerak hilabete amaieran malabareak egitera behartzen ditu langileak. Negoziazioa mahaiak, non ez duten inoiz ezer berririk eskaintzeko, graziarik gabeko txistea bilakatzen hasi dira. Eta euren mobilizazioen inguruko kritikek erabat tristatzen dituzte. Honela gauzak, ez dago euren egoera pailazo tristearena baino hobeto adieraziko lukeen mozorrorik. Horrexegatik, euren jantzi dotoreenekin apaindu eta berriro ere Aldundiaren aurrean mobilizatu dira hitzarmen duin baten defentsan.

Arabako Eraikinen eta Lokalen Garbiketako Hitzarmena sinatzea aukera galdua izan da kolektibo honen lan-baldintzak hobetzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Pasa den urtarrilean UGT eta CCOO sindikatuek, eta APEL eta ASPEL sektoreko patronalek 4 urtetako iraunaldia (2016- 2019) izango duen Arabako Eraikinen eta Lokalen Garbiketako Hitzarmena sinatu zuten. Akordio on baten aurrean egongo bagina, langile guztientzako berri ona izango litzateke. Baina tamalez, akordioaren edukiek ez dute aurrerapausorik suposatzen emakumez osatutako sektore honen lan baldintzetan.

Modu positiboan baloratzen dugu, otsailaren 22an, Bizkaiko Eraikin eta Lokalen garbiketako hitzarmenaren aurreakordioa sinatzeko aukera

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek orain arte erakutsitako konpromisoa eskertu nahi die langileei. Eta gaineratu oraindik badirela egin beharreko borrokak, datozen negoziazioetan lortzera konprometitzen garenak. Baina ordura arte kalean eta lan-zentroetan topatuko gaituzte, egunik egun, enpresarien aldetiko gutxieneko gehiegikeria salatu eta gure eskubide denak errespetatuak izango direla bermatzeko.

Garbialdi eta aldundiaren jarrera salatu dute garbitzaileek, kopla bidez

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Santa Ageda bezpera, otsailaren 4a, kantuz ospatu ohi dute Euskal Herrian. Bada, ohitura horri begi keinua egin diote gaur Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzen garbiketaz arduratzen diren langileek, euren lan gatazka ikusgarri egiteko. Hala, aldundiaren aurrean egindako elkarretaratzean, Garbialdi enpresarentzat eta aldundiarentzat berarentzat koplak izan dituzte. “14 zentimoko igoera Garbialdiren ziztrina, Aldundiak belarri gorra du garbitzaileon lehian", adierazi dute kantuan.

Garbiketako langileek Bizkaiko Aldundiak finantzatutako formazio programa bat zuzentzeko eskatu dute, sexista delako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko Foru Aldundiko zentroak garbitzen dituzten Garbialdiko langileek asteak daramatzate euren eskubideen defentsan mobilizatzen, eta orain arte aldundiko arduradunen artean inork ez du euren egoeragatik interesa erakutsi. Gaur, elkarretaratze bat egin dute berriro, eta horren baitan kokatu dute gaurko eskaera. Hain zuzen ere, aipatutako programa Integrando Fundazioak eskaintzen du. 

Lan hitzarmen duin bat eskatu dute Hezkuntza Saila eta EHUko garbiketako langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Borrokan dira Hezkuntza Saila eta EHUko garbiketako langileak, LAB, ELA, UGT, ESK eta CCOO sindikatuok deituta. Hala, elkarretaratze bat egin dute gaur Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, eta lan hitzarmen duin bat aldarrikatu dute berriro.

Garbialdi enpresak erakutsitako errespetu falta salatu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko Aldundiko garbiketaz arduratzen den Garbialdi azpikontratako langileek elkarretaratze bat egin dute gaur Bilbon, aldundiaren aurrean, eta hitzarmenaren negoziazioa 2012. urteaz geroztik blokeatuta dagoela salatu dute berriro. Azken bileretan enpresak ez duela proposamen berririk egin nabarmendu dute. "Oraingo honetan, gainera, ez du ezta aitzakiaren bat ipintzeko ahaleginik egin", adierazi dugu LAB, ELA, UGT, CCOO eta ESK sindikatuotako ordezkariok.

Garbialdiko langileek ikatza utzi dute Bizkaiko Foru Aldundiaren atarian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko Aldundiko garbiketaz arduratzen den Garbialdi azpikontratako langileek elkarretaratze bat egin dute gaur Bilbon, eta hitzarmenaren negoziazioa 2012. urteaz geroztik blokeatuta dagoela salatu dute. Errege Magoek bat egin dute protestarekin.

Page 1 of 5

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.