LAB SINDIKATUA

2018/08/14 :: 12:12

Azken Eguneraketa:2018/08/13 :: 8:08

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Ostalaritza Zestoako Bainuetxeko langileak 2 greba egun burutu dituzte zuzendaritzaren lan eskubideen aurkako jokaera salatzeko

Zestoako Bainuetxeko langileak 2 greba egun burutu dituzte zuzendaritzaren lan eskubideen aurkako jokaera salatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Zestoako bainuetxeko zuzendaritzak, langileen lan eskubideen aurka izan duen jokaera larrairen aurrean abuztuaren 29 eta 30ean greba egin zuten langileek.


"Tres Mares" enpresak darama Zestoako bainuetxeko kudeaketa. Enpresa honek Kantabrian du zuzenbidea eta Kantabria, Aragoi eta Galizako zentro ezberdinak kudeatzen ditu. Zestoako langileei beste zentroetako lan baldintzak ezarriko dizkiela argudiatuz langileen eskubideak bortizki eraso dituzte.

Enpresa komiteak Tres Maresen jarrera salatu du, inposaketa bidez Gipuzkoako ostalaritzako hitzarmenean jasotako eskubideak ez baititu errespetatu.

Bainuetxeko langileek 2010 urtetik soldatak izoztuak dituzte, patronalak Gipuzkoako Ostalaritzako hitzarmena negoziatzeari uko egin baitio. Abuztuan Zestoako bainuetxeak ondorengo neurriak inposatu ditu:

- Soldatak %25ean murriztu ditu.
- Lanaldia 75 ordutan luzatu du. 1.723 ordutik 1800era. Luzapenak lan egindako orduen balioa %4,5 jaisten du.
- Enpresak 270 orduko dispunibilitatea ezarri du lan egitegiak nahi dituenean aldatzeko. Bizitza familiarra eta lanaren arteko kontziliazioa erabat ezeztatu du.
- Antzinatasuna gogoe murriztu dute, hitzarmenean jasotako 10 hirurtekotatik 2 hiruttekotara pasatzen da.
- Jai egun, gau eta garraio gehiagarriak murriztu dituzte.

Neurri hauek urteko sarrerak %45 murriztea suposatzen du, hilabete honetan 700 euro gutxiago irabazi duten langileak daude.

Langileek, 60 pertsona inguruk, lan baldintzen okertzea ez dutela onartuko adierazi dute eta horregatik mobilizazioekin aurrera jarraituko dutela adierazi dute.
 
LAB SAREAN

      

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.