LAB SINDIKATUA

2017/12/15 :: 11:14

Azken Eguneraketa:2017/12/15 :: 7:31

HIZKUNTZA

Ostalaritza

 

Ostalaritzako langileen soldata erdira murriztu nahi dute CCOO eta UGT sindikatuek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
CCOO eta UGT sindikatuek Euskal Autonomi Erkidegoko Ostalaritzako I. Akordio Markoa inpugnatu dute. Inpugnazio honek aurrera egitekotan ondorio lazgarriak izango lituzke ostalaritzako Euskal Autonomi Erkidegoko langileengan. Langile batzuen kasuan soldata %50 murrizteko arriskua dago, urtean 8.200 euro gutxiago, eta urtean 50 ordu gehiago lan egin beharra. Akordio horren sinatzaile garen LABek eta ELAk ordezkaritzaren %77,48a dugu. CCOO eta UGT sindikatuek euskal langileek eman ez dieten ordezkaritza lapurtu eta beste eremu bateko lan-baldintzak inposatu nahi dituzte.

Igor Arroyo: "Ezin da hitzarmenak babesteko sasi jarrera bat izan hemen eta hitzarmenen negoziazioa debekatu Madrilen”

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek eta ELAk agerraldi bat egin dugu astelehenean CCOOek, UGTk eta CEOE patronalak Ostalaritza Sektorearen Esparru Akordioa inpugnatzeko hartutako erabakiaren inguruan. Akordio hori LABek eta ELAk sinatu genuen Ostalaritzaren Federazioarekin eta Confebaskekin, bi helbururekin: lehentasuna emateko euskal hitzarmenei estatu hitzarmenen aurretik, nabarmen hobeak direlako; eta EAEko Kolektibitateetako langileei euskal hitzarmen probintzialak aplikatzeko, eta ez Sukaldaritzaren Estatu Hitzarmena, soldatetan %50eko murrizketa ekarriko bailuke horrek (urtean 8.200 euro gutxiago eta 50 lanordu gehiago). Bada, CCOOek, UGTk eta patronalak euskal akordioa inpugnatu dute Madrilen, indargabetzeko asmoz.

Lege neurriak hartzearekin mehatxatu du Sukaldaritza arloko Espainiako patronalak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB eta ELA sindikatuak enpresekin hitz egiten ari dira, Espainian adostutako Sukaldaritza arloko hitzarmenaren ordez, baldintza duinagoak aurreikusiko lituzkeen proposamen bat aplika dezaten. Hain zuzen ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Ostalaritza arloko hitzarmenaren bitartez arautu dira orain arte lan baldintzak. Bada, Sukaldaritza arloko FEADRS patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek adostutako hitzarmenaren ostean, Madrilen erabakitako neurriak ezarri nahi dituzte; soldatak %50 murriztu eta 50 lan ordu gehiago ezarri, besteak beste. Adibide gisa, kontratazio berrietan, garbian 4,5 euro ordaintzen ari dira ordua.

Gran Hotel Durangok kaleratutako langilea berronartu du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Duela hilabete bat Gran Hotel Durangok langile bat kaleratu zuen lanaldi murrizketa eskatzeagatik. Egoera hau salatuz eta langilearen berronarpena exigituz mobilizazioei ekitea erabaki genuen. Atzo, hilak 2, enpresak kaleratutako langilea berronartzea erabaki zuen.

Gran Hotel Durangoko langile bat kaleratu izana salatzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB Sindikatutik Gran Hotel Durangon izan diren gertakariak salatzen ditugu. Hain zuzen ere bertako langile batek apirilaren erdi aldera lan-ordu murrizketa eskatu zuen bere alaba zaindu ahal izateko. Enpresak, hitz onez, barne antolaketan aldaketak egin behar zituztela eta egun batzuk itxaroteko eskatu zion. Maiatzaren hasieran, ordea, langileak kaleratze gutuna jaso zuen.

Donostiako ostalaritzako langileen lan baldintzak ezagutzeko inkesta martxan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Donostiako Ostalaritzan langileek prekarietate egoerak bizi dituzten identifikatu asmoz LAB sindikatutik inkesta bat jarri dugu sektoreko langileen eskura. Ostalaritzako Patronalaren eta instituzioen ahotik ostalaritzako langileei beraien eskubideak zorroztasunez errespetatzen zaizkiela eta sektorean prekarietaterik existitzen ez dela entzun izan dugu maiz. LAB sindikatuan ez dugu hain argi hori egia denik. 

Bizkaiko ostalaritzako hitzarmen berriak milaka behargin prekarietatera kondenatuko ditu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Urtarrilaren 11an sinatu da 2016-2017 urteetako ostalaritza hitzarmena. Hitzarmen hau sinatuta, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek eta patronalak bidea erraztu diete enpresei langileon lan harremanak kaskartzeko. Negoziazioak iraun duen aldi honetan guztian, Patronalak izandako jarrera eta jarritako trabak salatu nahi ditu LABek. Lan erreforma erabili du, hitzarmena berriro sinatzearen truke, eskubideak murrizteko.

Bizkaiko ostalaritzaren 2016-2017 hitzarmenaren aurreakordioa sinatu da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuak jakinarazi gura du abenduak 30 zituenean, Lan Harremanen Kontseiluan, patronalak eta ELA, CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordioa lotu zutela Bizkaiko Ostalaritza hitzarmena sinatzeko. Hitzarmena sinatzeko behin betiko idazketa egin ez den arren, LABek azpimarratu gura du aurreakordio honek are gehiago kaskartu ditzakeela, hitzarmen berria indarrean sartuko den egunetik aurrera, kontrata litezkeen beharginen lan baldintzak.

UGT eta CCOOk sukaldaritzarako lehenengo hitzarmen estatala sinatu izana salatzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABetik salatu nahi dugu pasaden azaroaren 17an, UGT eta CCOOek Madrilen sinatu zuten lehenengo hitzarmen estatala sukaldaritzarako, hemendik aurrera Nafarroako kolektibidadetako langilei (eskoletako jantokiak, ospitaletako sukaldeak...) aplikatuko zaien hitzarmena Nafarroako ostalaritzakoa beharrean. 

Patronalaren jarrerak Arabako Ostalaritzako gatazka areagotzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Arabar Ostalaritzako patronalaren jarrera onartezin eta arduragabeak sektorea egoera jasanezinera eraman du. Langileek pairatzen duten egoera salatzeko mobilizazioekin jarraitzeko erabakia hartu dugu. Honela, azaroaren 26an, Gasteizen ospatuko den Turismo Iraunkorraren Mundu Gailurra aitzakia harturik, Europa Biltzar Jauregiaren aurrean mobilizazituko gara sektoreko sindikatuak.

El restaurante Lekeitio despide a una trabajadora y no paga

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

La trabajadora Olga Ershova, camarera del restaurante Lekeitio, fué despedida en Mayo de 2014 alegando fin de servicio, puesto que había sido contratada para la “temporada de terraza”, a pesar de que su contrato se prolongaba ya por cuatro años.

Ercilla hoteleko langileek protestan jarraitzen dute euren eskubideen alde eta lan erreformaren kontra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB, CCOO eta CNT sindikatuen deialdiari jarraituz, langileek 14 hilabete daramatzate kontzentrazioak egiten, gutxienez hilean behin, jasaten ari diren egoeraren aurrean: soldatak 2010etik hona izoztuta, azken urtean soilik 3.000 euro gutxiago suposatzen duten soldata murrizketak, hobekuntza sozialak galtzea, etab. 

UGT y CCOO firman el Convenio de Hostelería de Nafarroa sin ponerle freno a la reforma laboral

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Ayer, 21 de noviembre, Patronal, UGT y CCOO llegaron a un pre-acuerdo en el convenio de hostelería de Navarra, en el que acuerdan congelar los salarios dos años y abrirle la puerta de par en par a los aspectos más recesivos de la reforma laboral.

Continúan las movilizaciones de la plantilla del Hotel Ercilla

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

El comité de empresa del Hotel Ercilla ha vuelto a concentrarse hoy a la mañana a las puertas del establecimiento para denunciar la aplicación de la reforma laboral, coincidiendo con el hecho de que el presidente de Confebask, Miguel Ángel Lujua, acudiera al mismo a un evento. 

Zestoako Bainuetxeko langileak 2 greba egun burutu dituzte zuzendaritzaren lan eskubideen aurkako jokaera salatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zestoako bainuetxeko zuzendaritzak, langileen lan eskubideen aurka izan duen jokaera larrairen aurrean abuztuaren 29 eta 30ean greba egin zuten langileek.

Continúan las movilizaciones de la plantilla del Hotel Ercilla

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Los trabajadores y trabajadoras del Hotel Ercilla de Bilbao continúan con las movilizaciones en defensa de sus condiciones laborales. Del mismo modo que hicieron el pasado 22 de agosto, hoy volverán a concentrarse a las puertas del hotel. 

Ostalaritzako Elkarteak eta Adegik emandako irizpideak jarraituz sektoreko langile asko lan baldintzak okertzeko mehatxua jasotzen ari dira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gipuzkoako Ostalaritzako Elkartea eta Adegik emandako irizpideak jarraituz, hau da, Lan Erreforma berria aplikatuz,  sektoreko langile asko bere nagusiengatik epe batetik aurrera beraien lan baldintza okertzeko mehatxua egiten zaien eskutitz ezberdinak jasotzen ari dira. LABek ez ditu horrelako jarrerak onartuko eta langileon lan baldintza defentsan salaketa desberdinak burutuko ditu.

Movilización para denunciar la situación en el Hotel Ercilla

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Concentración de los y las trabajadoras del Hotel Ercilla.Concentración de los y las trabajadoras del Hotel Ercilla.
Desde 2012, en el Hotel Ercilla de Bilbao no han cesado los ataques a sus trabajadores y trabajadoras valiéndose de la Reforma Laboral. Para denunciar todo esto la plantilla se concentro el pasado viernes frente al Hotel.

Eurest enpresako langileak enplegu suntsiketaren aurka mobilizatu dira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Eurest enpresako langileen elkarretaratzea.Eurest enpresako langileen elkarretaratzea.
Euresteko Langile Komiteak Eusko Jaurlaritzak Bilboko Gran Via 85an duen egoitzaren aurrean kontzentrazio bat burutuko du, Euresten Despidorik ez lelopean. Ekimena Eurestek kaleratutako langile batekin bertan kontziliazioa burututzen zen aldi berean egin dute, kalerapen hau zein ematen ari diren gainerako kaleratzeak eta enplegu suntsiketa orokorrean salatzeko.

Urrats berri bat Eurest enpresan ematen ari den enplegu suntsiketaren aurka

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Eurest enpresako langileak zutabean abiatu ziren Deriotik enpresa atariraino.Eurest enpresako langileak zutabean abiatu ziren Deriotik enpresa atariraino.
Eurest enpresako langileek Deriotik lantegiko atariraino zutabea egin zuten atzo enplegu suntsiketaren aurkako dinamikaren baitan. Eurest-k enplegua suntsitzen jarraitzen duela salatu eta mobilizazio berriak iragarri zituzten bertan.

Arabako Ostalaritzan UGT, CCOO eta patronalak adostutakoak langileen pobretzea dakar

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Ostalaritzako langileen elkarretaratzea hitzarmen duin baten alde.Ostalaritzako langileen elkarretaratzea hitzarmen duin baten alde.
Datorren 6tik 10ra Araba mailan Ostalaritzan deituta zegoen GREBA hasi baino bi egun lehenago UGT eta CCOO sindikatuak aurreakordio batera heldu dira patronalarekin eta greba bertan behera utzi dute. LABek ostalaritzako langileen baldintzen atzerapausu berri baten aurrean gaudela salatu du.

Page 1 of 2