LAB SINDIKATUA

2018/10/18 :: 19:31

Azken Eguneraketa:2018/10/20 :: 12:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Bidaiarien garraioa Aurreakordioa lortu dugu Gipuzkoako errepide bidezko bidaiarien garraioaren hitzarmenean

Aurreakordioa lortu dugu Gipuzkoako errepide bidezko bidaiarien garraioaren hitzarmenean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Grebara deitzeko ostiralean egindako prentsaurrekoa. Akordioarekin bertan behera geratu dira lanuzteak.Grebara deitzeko ostiralean egindako prentsaurrekoa. Akordioarekin bertan behera geratu dira lanuzteak.

Lau sindikatuok Gipuzkoako errepide bidezko bidaiarien garraioaren sektorean hiru greba eguneko deialdia egin eta gero, patronalak bilera berria deitu du. Bilera honetan patronalak eta LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuok aurreakordio bat sinatu dugu, ekainaren 19an 2015-2018 urteetarako hitzarmen berri baten sinaduran suposatuko duena. Hau dela eta, deitutako grebak bertan behera geratzen dira.

Aurreakordio honek langileok eskatzen genituen aldarrikapen guztiak barneratzen ditu:

1. Lan erreformaren aurrean blindatu inaplikazioa, flexibilitatea eta ultraktibitatean.
2. Galdutako eros ahalmena berreskuratu.
3. Berme handiagoz subrogaziorako eskubidea onartu.
4. Lan eskubideen inguruko sententziak bete.

Honekin batera hitzarmen berria (2019 urterako) aurtengo irailean negoziatzen hasteko konpromisoa hartzen da.

Aurreakordio honen sinaduraren ondoren, sektoreko langile guztiak zoriondu nahi ditugu, beste behin ere gure eskubideen alde borrokatzeak merezi duela erakutsi dugulako.
 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.