LAB SINDIKATUA

2018/06/20 :: 7:52

Azken Eguneraketa:2018/06/19 :: 11:33

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Bidaiarien garraioa

Bidaiarien garraioa

 

Aurreakordioa lortu dugu Gipuzkoako errepide bidezko bidaiarien garraioaren hitzarmenean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lau sindikatuok Gipuzkoako errepide bidezko bidaiarien garraioaren sektorean hiru greba eguneko deialdia egin eta gero, patronalak bilera berria deitu du. Bilera honetan patronalak eta LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuok aurreakordio bat sinatu dugu, ekainaren 19an 2015-2018 urteetarako hitzarmen berri baten sinaduran suposatuko duena. Hau dela eta, deitutako grebak bertan behera geratzen dira.

Hiru greba egun iragarri ditugu Gipuzkoako errepidean zeharreko bidaiarien garraioan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lanuzteak ekainaren 19, 22 eta 25erako deitu ditugu LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuok, hitzarmenaren defentsan. Ekainaren 30ean, hitzarmenaren ultraktibitatea amaitzen da.

Ekainaren 1ean greba mugagabea hasiko dute Teletaxi San Fermin enpresan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Langileen batzarrean ahobatezko erabakiaz eta zuzendaritza batzordearekin akordioa erdiesteko ezinaren aurrean, ekainaren 1ean, ostiralarekin, greba mugagabeari ekingo diote Tele Taxi San Fermin-en.

Nanuk aurrera ateratzeko erronkari eusteko prest dira langileak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Nanuk garraio enpresak ez dauka akordiotara iristeko inongo borondateerik, izan ere konponbiderako aukera bakarra langileen sakrifizio eta murrizketetan kokatu dute. Hain zuzen ere enpresak %15 eta %20ko soldata jaitsierak ezarri nahi ditu. Egoera honen aurrean langileak NANUK aurrera ateratzeko erronkari eusteko prest daude, hori baita lanpostuak mantentzeko bide bakarra.

Bidaiarien garraioaren Gipuzkoako hitzarmen probintzialean aurreakordioa lortu da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bidaiarien garraioaren Gipuzkoako hitzarmen probintzialean aurreakordio batetara iritsi dira patronala eta LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuak. Aurreakordioak LAB sindikatuak eskatzen zituen oinarrizko eskakizunak jasotzen ditu eta ondorioz, balorazio oso positiboa egiten du. 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.