LAB SINDIKATUA

2017/12/18 :: 2:16

Azken Eguneraketa:2017/12/15 :: 12:08

HIZKUNTZA

Banka

 

Dei egiten diogu EAJri herri eta langile interesak bere interesen gainetik jartzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek prentsaurrekoa eman du gaur Bilboko Kutxabankeko egoitza nagusiaren aurrean, “Kutxabanque ez itxi” idatzita zeukan pankarta baten aurrean. Filipe Dulucq Kutxabanqueko delegatuak, Iñaki Egaña Kutxabankekoak eta Xabier Ugartemendia LABen Negoziazio Kolektiboko arduradunak hartu dute hitza. Hain zuzen ere, Kutxabankek erabaki du Kutxabanquen, Ipar Euskal Herrian duen bere markaren, hiru bulego itxi eta bertako 23 langileak kaleratzea. Hori dela eta egin dugu gaur agerraldia.

Kutxabanque SOS

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Kutxabankeko delegatu Filipe Dulucq-ek eta Iñaki Egañak iritzi artikulu bat idatzi dute Kutxabanqueko kaleratzeei buruz. "Gai honetan noraez nabarmenean ari diren elite ekonomiko baten erabakiak atzera bota daitezke", diote.

Elkartasuna adierazi diegu Kutxabanqueko langileei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Langileak berriro karrikan ziren atzo Baionan, Macronen erreformak salatzeko. Mobilizazio hori baliatuta, LABek ekintza bat egin du Kutxabanque-ko langileei elkartasuna adierazteko. Hain zuzen ere, Kutxabanqueko bulegoak ixtea erabaki dute, eta, ondorioz, 23 langile kaleratu Ipar Euskal Herrian.

Langileen batasuna eta antolaketa aldarrikatzen ditugu Kutxabanqueko kaleratzeen aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
23 langile kaleratuko dituzte Ipar Euskal Herrian irabaziak dituen enpresa batetik. 23 familia langabeziara joango dira arrazoi politikoengatik. Kaleratzeen arrazoia ez da ekonomikoa, enpresak irabaziak baititu, bezeroak ere bai, zerbitzu ona ematen du eta ez du inolako arazorik. Egoera honen aurrean edozein enpresak izango luke etorkizuna ziurtatuta, baina Kutxabanken administrazio kontseiluak, EAJrekin lotuta dagoenak, hiru bulego ixtea eta euretako langileak kaleratzea erabaki du.

BBVAk zentsuratu egin du Maiatzaren Lehenerako argitaratu dugun agiria

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

BBVAko Lan Harremanen zuzendaritzak uko egin dio LABek argitaratutako Maiatzaren Leheneko agiria banatzeari intraneteko e-postaren bidez, BBVAko LAB Sail sindikalari zentsura ezarriz. LAB sindikatuak salatu egiten du adierazpen askatasunaren aurkako eraso hau, bankuak berak ezartzen dituen irizpide murriztaile eta subjektiboak bidegabeak direlako eta pentsamentua eta adierazpen askatasunaren kontrakoak.

Kutxabankeko II. Hitzarmena, galbiderako trantsizioa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Teloia ireki da. Akordioa itxi da Kutxabankeko II Hitzarmen Kolektiborako Zuzendaritzaren, CCOOen eta Pixkanaka-Kaskariren artean. Nork irabazi du? Erantzuna, bukaeran. Gehien galduko dutenak langile gazteenak dira, sarrera maila berri eta merkeagoarekin. Zehazki, aurreko sarrera maila, lau urtekoa, bitan zatitu da. Adostu diren kontratu finko eskasei -2017rako 80 eta 2018rako negoziatzeke- soldata murriztuko zaie bi urtez. Behin-behineko langileei (300 inguru dira, batazbeste) antzera eragiten die, baina gehigarri batekin, eta honetan ez dute sinatzaileek arretarik jarri: pertsona hauen errotazio-denbora asko murriztuko da.

BBVAk langileak bidegabeki kaleratzen ditu, zuzendaritzako kideak neurrigabe aberastu eta erantzukizunik onartzen ez duen bitartean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur, martxoaren 17an, BBVAko CIG (Galizia), ELA, LAB eta Catalunyako SCAT eta SEC kontzentrazioa egin dute Bilbon, bankuaren akziodunen batzar nagusiaren bezperan. “BBVAn despidorik ez” izan da mobilizazioaren lema.

BBVAk zentsura politikoa ezarri digu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Sindikatuek eta BBVAk akordio bat dugu komunikatu sindikalak bidaltzeko bankuko intraneten bidez. Horrela, sindikatuok ipintzen ditugu langileei bidali nahi dizkiegun komunikatuak Bankuak berak prestatu duen “saski” batean, eta beraiek bidaltzen dizkiete langile guztiei. Bada, LABek urte berriari agurra emateko ipinitako komunikatuaren zati bat zentsuratu du BBVAk.

LAB, Banco Popularreko 173 langileren kaleratzearen kontra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Banco Popularreko zuzendaritzak EEEa aurkeztu du kaleratze kolektibo bidez (Langileen Estatutuko 51. Artikulua, bankuko egungo 12.910 langiletako plantila 2.894 langiletan murrizteko helburuarekin (%22,42). Era berean, 18 sukurtsal itxi nahi ditu Euskal Herrian, (302 Espainiar estatuan). Banco Popularrean ordezkaritza dugun sindikatu guztiok enplegu eta sukurtsalen murrizketa bortitz honen aurka gaude.

HURRENGO MOBILIZAZIOA
Urriak 26. 17:00etan Bilboko Banco Popular aurrean

BBVAko langileak kaleratzeen aurka mobilizatu dira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

BBVAk 14 pertsona kaleratu dituela salatzeko langileak protesta egin zuten atzo ordezkaritza sindikal osoarekin batera. Bankuak kaleratze hauekin zerbitzuen azpikontratazioa bilatzen duela salatzearekin batera langileen berronartzea eskatu zuten.

Banco Santanderrek egin nahi duen kaleratze kolektiboaren kontrako txostena aurkezten dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABen iritziz faltsuak dira bankuak kaleratze kolektiboko espedientea aurkezteko mahaigaineratu dituen arrazoi eta argudioak. Sindikatua espedientearen aurka dago eta Administrazioari eskatzen dio bere kontra ager dadin. Bankuko direktiboek itzelezko soldatak jasoten dituzten bitartean langileen soldata izoztuta egotea eskandalua da eta ulertzen dugu plantillan murrizteko finantza-arazoak dituela argudiatzen duen enpresa batek ezin dizkiela bere zuzendariei horrelako eskandaluzko soldatak ordaindu.

Bankako hitzarmen estatalak sektoreko langileen eskubideak murriztu nahi ditu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Amaiatzear dago Bankako 23. Hitzarmenaren azken luzapena, eta bihar, apirilaren 19an, ikusi ahal izango dugu nola gelditzen diren gauzak, baina ez dugu ezer onik espero horretarako deitutako bileran aurkeztuko den proposamenetik. Hitzarmen Kolektibo honen negoziazioan bankak egungo langileen eskubideak murriztu nahi ditu eta sektoreko etorkizuneko langileek suntsitu.

Eskandalua dira Banco Santanderrek iragarritako kaleratze eta bulegoen itxierak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Banco Santanderrek langileak kaleratu eta Zerbitzu Zentralak murriztuko ditu. Guztia “krisiari” aurre egiteko, egoera ekonomikoarengatik eta kostuen igoeragatik. Banku honek 5.966 milioi euro irabazi zituen iaz, 2014an baino %3 gehiago. Eskandalua da milaka pertsona langabeziara, pobrezia edo etxerik gabe gelditzera eraman dituzten krisia sortu dutenek, krisia berbera jartzea aitzakia moduan are langile gehiago kaleratzeko.

Sabadelleko zuzendaritzak ez du hitzarmena betetzen eta kaleratzeekin mehatxu egiten du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Azken honetan, Banco de Sabadelleko Gipuzkoako langile gehienok aldi latza bizitzen ari gara. Bankuaren Zuzendaritzak langile askori agertzen dien harrokeria, mehatxua eta xantaia egiaztatzen eta jasaten ari gara, lantokiz aldatu eta hitzarmenaren arabera eraman ditzaketena baino urrutirago eramaten dituzte.

Langileen eskubideen alde Bankarako Euskal Hitzarmena orain

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

CIG, Intersindical CSC, ELA eta LAB kalean izan gara gaur AEBk Bankarako proposatzen duen hitzarmenak murrizketak eta prekarietatea dakartzaka salatu eta langileen eskubideak defentsarako Bankarako Hitzarmen propioak (Euskal Herrirako, Galiziarako eta Kalataluiniarako) exijitzeko.

Bankan ere hitzarmen propioaren alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

CIG, Intersindical CSC, ELA eta LAB kalean izango gara gaur AEBk murrizketa gehiago eta prekarietatea dakartzan Bankarako proposatzen duen hitzarmena salatzeko. Banka Hitzarmenaren "negoziazioa" eramateko moduarekin ez gaude ados eta langileen eskubideen alde Banka hitzarmen propioak (Euskal Herrirako, Galiziarako eta Kalataluiniarako) exijitzen ditugu.

LABek 2011ean jadanik esan zuen Banca Civicaren fusioaren inguruan Nafar instituzioen oniritzia beharrezkoa zela

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaizka Uharte, LABeko kideak, 2011ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak baino lau egun lehenago egin zen Nafarroako Kutxako Kontseilu Orokorrean ohartarazi zuen jadanik Nafar instituzioen oniritzia beharrezkoa zela Banca Civicaren fusioaren inguruan.

Mientras nos imponen reducciones de salarios y destruyen servicios públicos la banca duplica sus beneficios

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
La semana pasada el FROB anunció que 36.000 millones de euros entregados a la banca española no se van a recuperar, Pero esta no es mas que la punta del icebeg del desfalco para las arcas públicas que está suponiendo salvar las cuentas de resultqados de los accionistas y especuladores bancarios. A estas cantidades ingentes de dinero se unirá por ejemplo que mientras en Bankia se han entregado 24.000 millones de euros más su valor en bolsa no supera los 8.000 o que otras entidades bancarias intervenidas necesiten nuevas inyecciones de dinero para ser vendidas.

LAB gana las elecciones sindicales en Kutxabanque

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
El viernes 5 se han celebrado elecciones sindicales en Kutxabanque, la extensión de Kutxabank en el Estado francés. La banca vasca tiene oficinas en Burdeos, Pau, Toulouse, Baiona y Hendaia. 

Iñigo Cabacas gogoan, justizia exijitu dute BBVAko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

BBVAko LAB, ELA eta CGT sindikatuetako atal sindikalek "Iñigo Cabacas gogoan, Justizia" lemapean konzentrazioa burutu dute Bilboko Plaza Zirkularrean. Iñigo hil zutenean BBVAko lankidea zen eta mobilizazio honekin, senideei elkartasuna adierazteaz gain, justiziaren exijentzia kaleratu nahi izan dute. Apirilaren 13an, Bihotz sakratutik epaitegietara egingo duten manifestazioaren berri eman dute bertan.

Iñigo Cabacas lankide zena gogoan, mobilizazioa deitu dute BBVAko LAB, ELA eta CGT sindikatuek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

BBVAko LAB, ELA eta CGT sindikatuetako atal sindikalek "Iñigo Cabacas gogoan, Justizia" lemapean konzentrazioa burutuko dute bihar, apirilak 10, Bilboko Plaza Zirkularrean goizeko 11,30etan. Iñigo hil zutenean BBVAko lankidea zen eta mobilizazio honekin, senideei elkartasuna adierazteaz gain, justiziaren exijentzia kaleratu nahi dute. 

Page 1 of 2