LAB SINDIKATUA

2017/05/25 :: 8:29

Azken Eguneraketa:2017/05/25 :: 4:21

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Arrantza Santurtzi eta Pasaiako 700 zamaketariren kaleratzea adostu egin dutela ohartarazi dugu

Santurtzi eta Pasaiako 700 zamaketariren kaleratzea adostu egin dutela ohartarazi dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Argazkia: @ideiazabalduArgazkia: @ideiazabaldu

LABeko zamaketariek prentsaurrekoa emango dute gaur Gasteizko Legebiltzarraren prentsa-gelan, sektorearen egoeraren azterketa egiteko eta ekimenak iragartzeko, Espainiako Legebiltzarrean atzo onartutako Errege Dekretua dela eta. Sindikatuarentzat arduragabekeria bat iruditzen zaigu EAJk Errege Dekretuaren alde bozkatzea, portuen transferentzia eskatzen duen bitartean. Izan ere, dekretuak milaka enplegu arriskuan jartzen ditu eta sortuko diren berriak prekarietate gordinenera zigortuko ditu.

LAB sindikatutik atzo Espainiako Legebiltzarrean onartutako Errege Dekretua salatu nahi dugu. Dekretuak EAJ, PP eta Ciudadanos alderdien botoekin egin zuen aurrera. Arduragabekeria bat iruditzen zaigu EAJk Errege Dekretuaren alde bozkatzea, portuen transferentzia eskatzen duen bitartean. Izan ere, dekretuak milaka enplegu arriskuan jartzen ditu eta sortuko diren berriak prekarietate gordinenera zigortuko ditu.

Ez da transferentziak eskatzeko garaia, transferentzia bera jasota ere Errege Dekretuaren aplikazioa ezingo litzatekeelako bertan behera utzi Santurtzi eta Pasaiako portuetan. Honengatik guztiagatik, PP eta patronalaren politika neoliberalak eta zentralizatzaileak babesteari utz diezaiola eskatzen diogu EAJri, eta Euskal Herriko langileen interesak defenda ditzala.

LABetik kudeaketa integral eta publiko bat aldarrikatzen dugu, euskal portuekiko erabateko eskumenekin. Bermeoko portukoa ez litzateke adibiderik egokiena; euskal negozioaren alderdiak proposatu eta defendatzen duen eredu liberalari erantzuten baitio. Uste dugu hau guztia bakarrik dela posible erabateko burujabetza ariketa batekin.

PPren gobernuak sektore oso baten kaleratzea legeztatu du, EAJren laguntzarekin. Kalte-ordainak diru publikoarekin ordainduko dituzte, portuetako aktibitatea gauzatzen duten enpresen irabaziak etengabeak eta mugagabeak direnean. Hortaz, altxor publikoari egindako beste lapurreta baten aurrean geundeke.

LABetik sektoreko langile guztien subrogazioa exijitzen dugu, lanpostuak eta lan baldintzak subrogazioaren bitartez soilik mantenduko liratekeelako.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu