LAB SINDIKATUA

2017/12/16 :: 23:15

Azken Eguneraketa:2017/12/15 :: 12:08

HIZKUNTZA

Arrantza

 

Urondo eta Urertza ontzien salmentak 25 lanpostu suntsituko lituzkeela ohartarazi dugu Ondarroan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Elkarretaratze bat egin dugu Ondarroan, Urondo enpresako bi arrantza ontzi horien salmentak ekarriko lituzkeen ondorioen berri emateko. "Ondarroako portuari eta herriari buelta ezina den galera lazgarria datorkio gainera berriro", adierazi dugu.

Santurtzi eta Pasaiako 700 zamaketariren kaleratzea adostu egin dutela ohartarazi dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko zamaketariek prentsaurrekoa emango dute gaur Gasteizko Legebiltzarraren prentsa-gelan, sektorearen egoeraren azterketa egiteko eta ekimenak iragartzeko, Espainiako Legebiltzarrean atzo onartutako Errege Dekretua dela eta. Sindikatuarentzat arduragabekeria bat iruditzen zaigu EAJk Errege Dekretuaren alde bozkatzea, portuen transferentzia eskatzen duen bitartean. Izan ere, dekretuak milaka enplegu arriskuan jartzen ditu eta sortuko diren berriak prekarietate gordinenera zigortuko ditu.

Zamaketariek borrokan jarraituko dute Euskal Herriko portuen kudeaketa publiko eta propioaren alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Espainiako parlamentuak derogatu egin du gaur, kontrako 175 botorekin eta aldeko 142rekin, PPren gobernuak zamaketarien inguruan prestatutako Errege Dekretua. EAJ eta PP guztiz bakarrik geratu dira Errege Dekretuaren defentsan. Aipatu dekretuak etorkizun iluna ekarriko luke milaka enplegurentzat eta itzelezko prekarizazioa ekarriko luke sortuko liratekeen berrientzat. Hori bai, portuetan diharduten enpresen irabaziak ez dira zalantzan jartzen, eta enpleguaren eta langileen lan baldintzen kontura areagotu nahi dituzte.

Bat egingo dugu zamaketako lanpostuen defentsan deitu dituzten grebekin, portuak Euskal Herrian kudea daitezela eskatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Espainiako Parlamentuan gaur bozkatuko dute PPren Zamaketa lanetako Errege Dekretua. Uste dugu, PSOE, Ciudadanos eta EAJ bezalako alderdien gardentasun ezak milaka enpleguren etorkizuna zalantzan jarriko duela, eta sortuko diren lanpostu berriei erabateko prekarizazioa ekarriko diela. Hori bai, portuetan diharduten enpresen irabaziak ez dira zalantzan jartzen, eta enpleguaren eta langileen lan baldintzen kontura areagotu nahi dituzte.

"Bertan lan eta bertan erabaki" aldarrikatu dugu Santurtzi eta Pasaiako portuetan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Milaka lanpostu suntsituko ditu Espainiako Gobernuak, kaietako zamaketariei eragingo lieken dekretua aurrera eramanez gero. Santurtzi eta Pasaiako portuetako langileei, zein Ezkerraldeko eta Oarsoaldeko ekonomiei bete-betean eragingo lieke. Honengatik, elkarretaratzeak egin ditugu gaur, aldarri batekin: beharrezkoa deritzagu, Gernikako Estatutua sinatu eta 38 urte igaro diren honetan, euskal portuetako kudeaketa transferentziari, berriki sinatu den sindikatuen arteko itunaren babesean, Euskal Herrian bertan, lan baldintzak ados ditzagun.

Zamaketarien gatazkarekin lotutako lanuzte eta mobilizazioak babesten ditugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Datorren ostiralean, otsailaren 17an, Espainiako gobernuak Errege Dekretu bat erregistratuko du. Honek, erregistratu eta egungo zirriborroaren terminoetan onartzen bada, milaka enpleguren suntsiketa eta sortzen ziren enplegu berrien prekarizazio osoa ekarriko du berarekin. Jarduera mantentzea ez da eztabaidatzen, euren jarduera portuetan garatzen duten enpresen irabazi itzalak ez dira eztabaidatzen, ez du krisiarekin zerikusirik, portuetan ez baita beste sektore batzuetan bezala pairatu.

LABek kritika zuzena egiten dio Jaurlarizak aurkeztu duen arrantza plan estrategikoari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatuak prentsaren bidez izan zuen Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko Arrantzaren Plan Estrategikoaren berri. Plan Estrategikoari buruz egiten duen irakurketa eta gai honen inguruko proposamenak plazaratzeko prentsaurrekoa eskeini du gaur.

45 urteko tostarteko batek bizia galdu du lanean zegoenean itsasontziak hondoa jota

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Hilaren 27an, Barrikako uretan “Itsaso Berria” arrantza ontziko I.I. 45 urteko tostarteko bat hil zen lanean zegoenean bere itsasontziak hondoa jo ondoren.Ostegunean, hilak 30, gehiengo sindikalak, elkarretaratzea egingo du goizeko 11:30etan Algortako portu zaharrean azken lan istripua hau salatzeko eta interes ekonomikoen gainetik tostartekoen segurtasuna bermatu dadila exijituz.

Bizkaiko Kontserberetako Hitzarmenaren iraungitzearen inguruko epaiketa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo Bizkaiko Kontserberetako Hitzarmenaren ultraktibitatea defendatzeko jarritako salaketaren epaiketa burutu zen Bilbon. Kalean kontserberetako langileak hitzarmenaren mantentzea eskatu zuten.

Greba eguna Bizkaiko Kontserberatan herrialdeko hitzarmenaren defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko Kontserberetako langileek greba eguna zuten atzo jasaten ari diren egoera gogorra salatu eta herrialdeko hitzamenaren alde. LAB, ELA eta UGT sindikatuek deituta, hitzarmenaren ultraktibitatea defendatzeko lehenengo epaiketaren egunean, elkarretaratzea egin zuten epaitegien aurrean. Arratsaldean manifestazioa egin zuten Bermeon.

Bizkaiko Kontserberetako langileen greba abenduaren 18an

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB, ELA eta UGT sindikatuek deituta Bizkaiko kontserberetako langileek abenduak 18an greba egingo dute beraien egoera salatzeko eta Bizkaiko Kontserberetako hitzarmenaren alde. 18an hitzarmenaren ultraktibitatea defendatzeko lehenengo epaiketaren eguna izango da.

LAB se satisface ante la firma del Convenio del Sector de Pesca de Arrastre de Bizkaia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB muestra su satisfacción por haber logrado aprobar y firmar el Convenio Colectivo del Sector de Pesca de Arrastre de Bizkaia, logrando así blindar el convenio ante injerencias desde ámbitos de negociación estatal. Asímismo, anima a la clase trabajadora a seguir luchando en defensa de los Convenios Provinciales.

LAB manifiesta su disconformidad ante el cierre de la cofradia de pesca de Donostia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Puerto de Donostia (Lanpernas 2.0)Puerto de Donostia (Lanpernas 2.0)

LAB considera que la decisión de cerrar la Cofradía de Pesca de Donostia es una pérdida para el sector de pesca de bajura, ya que elimina puestos de trabajo y hace desaparecer un sector económico, como es la pesca, de nuestros puertos.

Gipuzkoako Kofradien Federazioak Hegaluze kuotaren %70 saltzea erabaki du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuko arrantza sektoreak Gipuzkoako Kofradien Federazioak hartutako erabakiak elikadura eskubidean eta sektorean herri honi galera handiak ekarriko dizkiola salatu eta itsas errekurtsoak gizarte osoarenondare direla aldarrikatu.

Jornada de paros en los puerto europeos

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
El 70% de la plantilla de estibadores del puerto de Santurce y el 65% de estibadores del puerto de Pasajes pararon ayer día 23 de Noviembre por espacio de 2 horas siguiendo el llamamiento realizado por la IDC (Consejo Internacional de Estibadores ) a nivel europeo. El paro ha sido convocado en Euskadi por los sindicatos LAB y CORDINADORA en ambos puertos en contra de los especuladores internacionales, contra la desregulación y privatización del sector, contra los ataques y recortes laborales y sociales que padecen y en solidaridad con los sindicatos y compañeros del puerto griego del Pireo.