LAB SINDIKATUA

2018/11/18 :: 16:07

Azken Eguneraketa:2018/11/16 :: 11:45

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Telekomunikazioak Telefonicako langileak inposaketaren aurka mobilizatu dira

Telefonicako langileak inposaketaren aurka mobilizatu dira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



LABek eta CIGk salatzen dugu Telefónicak kanpoko aseguru-entitate bati saldu nahi diola ANTARES (Osasun Aseguruak eta Aseguru Kolektiboak, Istripu, Bizitza eta Biziraupen Polizak). Langileen eskubideez ari gara, lan-bizitza osoan T.E.S.A.U. enpresarentzat, “Telefónica S.A.” taldearentzat eta honen aurrekoentzat egindako lanaren ordainez. Hura betetzen dela bermatzea Grupo Telefónicaren eta TESAUren betebeharra da, taldearen aktiboekin zuzenki lotua (Eraikinak, Sareak, Merkataritza Funtsa,...), hura funtsen egiazko berme bakarra izanik, enpresak bere langileekiko duen Gizarte-aurreikuspeneko eginkizunak bete daitezen.



Betebehar hauek merkaturatuz eta kanpora eramanez, enpresatik eta haren aktiboetatik besterenduz, denok hura sortzen lagundu genuen, hura galtzeko arriskua ekarriko liguke, langile gehienok Gizarte-aurreikuspena gehien behar dugunean hain zuzen.

Enpresa honetan egunero suntsitzen da enplegu duina; gaur egun, Banakako Etendura Planaren bitartez, iraganean Enplegua Erregulatzeko Espedienteen bidez. Enplegu duina prekarioaz ordezkatzen da, gaizki ordaindua eta sasi-morrontzako baldintzetan. Oraingoan ekin diote geratzen diren eta enpresatik joan behar izan duten langileen gizarte-aurreikuspena kanpora eramateari.

Telefónica pribatizatu zutenetik 55.000 lanpostu baino gehiago suntsitu dira. 53, 55, 57... urtetako profesional bikainak baztertu dituzte, erabili eta botatzeko produktuak bailiran zokoratuz, hamarkada luzetan egin borroka eta mobilizazioen ondorioz lanpostu duinari eutsi diotelako. Aipatu lanpostuak autonomo faltsuez edota kontrata eta azpikontraten bidez ordezkatu dituzte.

LABek eta CIGk aldarrikatzen dugun gizarte eredua aberastasunaren banaketa solidarioan oinarritzen da, sortzen den langabezia eta miseria suntsitzeko. Enpresari dagokionez, horrez gain, lortu nahi dugu: lanpostuen egonkortasuna, lan eta gizarte baldintzen hobetzea, azpikontratazioa eta prekarietatea amaitzea, enplegu duina sortzea eta askoz ere kalitate hobeagoko zerbitzua ematea.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.