LAB SINDIKATUA

2019/01/21 :: 11:07

Azken Eguneraketa:2019/01/21 :: 8:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Elikagaigintza Selectako Nafarroako langileek hainbat mobilizazio egiten jarraituko dute enpresak konponbide errealak planteatu arte

Selectako Nafarroako langileek hainbat mobilizazio egiten jarraituko dute enpresak konponbide errealak planteatu arte

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Kaleratzeak eta Nafarroako ordezkaritzako langileen lan baldintzak erabat aldatuko lituzkeen enpresa hitzarmen bat sinatzeko beharra mahai-gaineratzen segitzen du Selectak. Horren aitzinean, Nafarroako langileak mobilizatzen segitzeko prest daude.

Kafea, edariak eta antzekoak ematen dituzten makina automatikoekin lan egiten duten Pelican Rouge eta Selecta enpresek iragan urteko abenduan burutu zuten fusioaren ondorioz, enpresak enplegua erregulatzeko espediente bat atera nahi du aurrera. Ez da ez Nafarroako ordezkaritza honetako langileek halako zerbait bizitzen duten lehenbiziko aldia, eta dagoeneko nazkatuta daude halako mehatxuekin.

Azken mehatxu honen hasieran, Selectak iradoki zuen Nafarroako ordezkaritzan 14 langile kaleratuko zituela, eta lan egiten segituko zutenen baldintzak zeharo kaskartuko zituela. Orain, Selecta saiatzen ari da negoziozio batzordearekin akordio bat lortzen. Batzorde hori Madrilen dago eta bertan, batez ere, UGTk eta CCOOk hartzen dute parte. Akordio horren arabera kaleratze gutxiago izanen lirateke -ez dakigu zenbat-, eta lanean geldituko liratekeenen baldintzak izoztuko lituzkete, baldin eta enpresako hitzarmen berria sinatuko balitz.

Nahiz eta Nafarroako ordezkaritzak azkenaldian behin eta berriz irabaziak izan dituen, LABeko delegatuok argi dugu zer nahi duen enpresak: bere irabaziak handitzea langileen lan baldintza prekarizatuz. Eta enpresaren estrategia zein den argi dugu gertutik bizi izan dugulako beste enpresa batzuetan: kontratazio berriekin soldata eskala bikoitza sortuko dute, enpresaren arazoak langileen eskuetan utziz, eta horrela, komeni zaiolarik, enpresak langile “garestienak” kaleratuko ditu.

LABeko delegatuek eta ordezkaritza honetako langileek hainbat mobilizazio egiten jarraituko dute, Selectak konponbide errealagoren bat mahai-gaineratu arte.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.