LAB SINDIKATUA

2017/11/22 :: 2:49

Azken Eguneraketa:2017/11/21 :: 13:31

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Elikagaigintza

Elikagaigintza

 

Bajan egoteagatik langileak kaleratzen ari direla salatu du Araiako Froneri SL lantegiko Enpresa-batzordeak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
ELA, LAB, CCOO, CGT eta independienteek osatuta den Araiako Froneri SL lantegiko Enpresa-batzordeak hiru langileren justifikaziorik gabeko kaleratzearen aurrean bere gaitzespena erakutsi du eta hriu kaleratuak lehenbailehen lanera bueltatu daitezela exijitu du.

Donuts-Bimboko banatzaile guztiak kaleratu dituzte

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Langileak enpresari konponbide desberdinak proposatzen saiatu dira, baina honek entzungor egin du. Horrela, lanuzte eta mobilizazioak egitera behartuta ikusi dute euren burua langileek. Guztiz bortitza izan da enpresaren erreakzioa, langile guztiak kaleratu baititu. Gainera, banatzaile berrien kontratazioari ekin dio, greban dauden langileak ordezkatzeko. Enpresak egindako gehiegikerien aurrean, langileek mobilizazioak egingo dituzte LAB sindikatuaren laguntzarekin.

Panricoko langile autonomoek lan uzteak egin dituzte euren lanpostuen defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
150 enplegu daude arriskuan eta langileak lanuzteak egiten daude otsailaren 13tik. Bigarren berregituraketa bat proposatu dute, orain BIMBO taldeak sustatuta. Uko egin diote aurreko planteamenduak aldatzeari negoziazioaren bidez. Horrela, behartuta ikusi dute euren burua lanuzteak egitera jarduera hauengatik protestan eta gure lanpostuen defentsan.

Positiboki baloratzen dugu Bizkaiko elikagaien merkataritzako hitzarmenaren aurreakordioaren sinaketa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Bizkaiko elikagaien merkataritzako hitzarmenaren aurreakordioa (2015-2018) sinatu berri da, sektoreko gehiengo sindikalaren babesarekin. LABentzat borroka luzea izan da. Batzuen pasibitateari eta beste batzuen aurrera ez jarraitzeko aitzakiei aurre egin behar izan diegu. Baina borroka honi esker, 24 eta 31ko itxiera ordutegiak ikutu gabe mantentzea lortu dugu, hain garrantzitsua zena gure hitzarmena negoziatzen ari diren enpresentzat.

Bizkaiko elikagaien merkataritzako hitzarmenaren alde egin dute protesta

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB, ELA eta UGT sindikatuek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Autonomiako Simply eta Atxukarroko Erkoreka supermerkatuen aurrean.

Artiacheko enpresa batzordeak bertan behera utzi ditu aurreikusitako mobilizazioak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Artiacheko langileek egina zuten prentsaurreko deialdiaren aurrean, Artiachen jabe den Adams Foodek Enpresa-Batzordea bilera batera deitu du. Bertan zuzendaritzak bigarren jarduerarekin jarraitzeari uko egin dio eta ondorioz gaurko aurreikusita zeuden ekintzak bertan behera uztea erabaki du enpresa batzordeak.

Arrakastatsua izan da Artiach-Adams Foodeko langileen hirugarren lanuzte-eguna

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Artiach-Adams Foodeko langileek modu masiboan jarraitu dituzte LAB, ELA, ESK eta CCOO sindikatuk deitutako lanuzteak. Mobilizazio hauekin lan istripuen aurrean enpresak duen jarrera salatu nahi izan dute langileek. Hau da, edozer gauza egiteko prest dago laneko istripuak agerian gera ez daitezen. Enpresa batzordearen ustez jarduera honekin babes sistema suntsitu eta gizarte segurantza paraleloa sortu nahi du.

Bizkaiko Elikadura Merkataritzako hitzarmenaren alde mobilizatu gara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

ELA, LAB, CCOO eta UGTren mobilizazioak Bizkaiko Elikagai Merkataritzako hitzarmenaren alde elkarretaratzea egin dute gaur Bilboko Sarriko BMren aurrean. Mobilizazioan "prekarietatez betetako zakuak” eraman dizkiote bertako Zuzendaritzari.

Lanuzteak Artiach-Adam Foods enpresan langileen osasunaren defentsan eta inposizioen kontra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Orozkoko ARTIACH-ADAM FOODSeko enpresa batzordeak lanuzteak deitu ditu datorren urriaren 18 eta 20rako, ordubetekoak txanda bakoitzean. Deialdiok langileek asanbladaren gehiengo batek babestu ditu eta euren helburua, aldebakarrez enpresak osasun eta kontingentzien arloan inposatu dituen azken erabakiei erantzuna ematea da.

Araiako NESTLÉ lantokiko hitzarmenaren negoziazioa blokeo egoeran

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Araiako NESTLÉ lantokiko enpresa komiteak enpresa-hitzarmena berritzeko negoziazio prozesua blokeo egoeran dagoela salatu dute. 2015eko ekainaren 10ean abiatu zen negoziazioa desbloketu asmoz mobilizazio ezberdinak iragarri dituzte. 

Euskal Herriko esne sektorearen etorkizuna eztabaidagai, langileen elkartasunaren ikuspegitik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek antolatuta jardunaldia egin da Donostian, langileon ikuspegitik Euskal Herriko esne sektorearen egoera aztertzeko eta etorkizunaz hausnartzeko. Sektorearen egoera eta lan baldintzak bere osotasunean aztertu nahi izan dira, langile ikuspegi ahalik eta zabalena jasotzeko nahiarekin. Horregatik, eremu ezberdinetako ordezkariek hartu dute parte: esnea ontziratzen duten langileak, baserritarrak eta esnea garraiatzen duten garraiolariak, besteak beste.

Lanuzteak gaur Bizkaiko elikagai merkataritzan hitzarmen duinaren alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Patronalak elikagai merkataritzan blokeorako duen jarrera eta negoziaziorako jokaera zurruna salatzen ari gara gaur mahaian parte hartzen dugun lau sindikatuok. Horretarako paroak deitu eta konzentrazioa burutu dugu Cebek patronalaren aurrean.

6 kaleratze Arriaundi enpresan, horietako 5 LABeko afiliatuak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Aste bete igaro da 6 langile kaleratu zituztenetik, horietatik 5 LABeko afiliatuak dira, eta ARRAUNDIko enpresaren albisterik ez dugu. LABen kontrako jazarpen sindikala denbora asko daramagu salatzen Arriaundi enpresan; soldaten jaitsierari ezetz esan genion momentutik (eta enpresak CCOO eta ELAkin batera onartutakoa), jazarpen hori bortitzagoa bihurtu da LABeko afiliatuekiko Javier Urrutia gerentea eta bazkideen partetik. 

LAB denuncia el despido de un afiliado y ex delegado en la sección de panadería Arriaundi

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Bingen Vizcarra y Javier Urrutia continúan atacando a LAB como manera de amedrentar y someter a todos y cada uno de los trabajadores de Arriaundi. Esta vez la excusa han sido las causas económicas. No parece ser un problema el sueldo del gerente, alrededor de 3000 euros o los sobres en negro que pululan por el entorno.

Artiacheko gailetak Lan Ikuskaritzarentzat

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Artiacheko enpresa komiteak gailetak eraman ditu Lan Ikuskaritzara komiteak berak jarritako salaketaren harira legea enpresari legea betetzeko epea abenduaren 31 arte luzatu diolako langileen osasuna alde batera utzita. Salaketan horretan enpresak labeen ondoan kartoizko kutxak biltzen ari zirela esaten zen. 

LABek Arriaundiko 5 langile kaleratuen berronartzea exijitzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Arriaundi Bingen Vizcarra buru duelarik, lanpostuen kontra doa. Azkena bost langileen kaleratzea izan da. Bere gestio txarra eta zuzendaritzaren inkonpetentziak Arriaundiko goxotegia hondamendira eramango du. Bere helburu zitalak lortzeko, Goxotegiko atala astiro astiro hiltzen uzten ari dira. LAB Arriaundiko langileekin batera dago eta ez du enplegu suntsiketarik onartuko.

Arriaundi enpresako pasteleria sekzioan izan diren 5 kaleratzeak salatu nahi ditu LABek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Enpresaren gestio kaxkarra dela eta hilabeteetako ziurgabetasunaren ostean zuzendaritzak lanpostuak amortizatzeko erabakia inposatu du eztabaida eta negoziazioaren gainetik. LABek ez dio lanpostuak suntsitzen utziko jakinda pasteleriako sekzioko lana subkontratazen ari direla. LABek argi du ARRIAUNDIKO lanpostu guztien en alde borrokan jarraituko duela azken unerarte.

Zuzendaritzaren inposaketen aurrean Arriaundiko langileak borrokan jarraitzen dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zuzendaritzarik inposatutako murrizketen aurrean Arriaundiko langileak borrokan jarraitzen dute. LABek langile guztien lanpostuak bermatuko dituen akordio baten alde lanean jarraituko dela adierazi du.

LABek Arriaundiko gozogintza ataleko langile guztien subrogazioa eskatzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Uztailean Arriaundi S.L. enpresak, gozogintza eta okindegi atal banaren jabe denak, Bingen Vizcarra arduraduna buru duela, planteatu zuen amaiera Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea erabaki zuen langileen presioaren aurrean. Hauek greba mugagabea eta mobilizazio ezberdinak egin zituzten.

Huelga y movilizaciones contra los despidos en la empresa Arriaundi

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

El lunes 7 de Julio tuvo lugar la segunda reunión del periodo de consultas después de que la dirección de Arriaundi S.L. pusiera sobre la mesa un ERE de Extinción para la sección de panadería. La última propuesta por parte de la empresa no llega ni de lejos a las expectativas que había por la parte social, ante lo que la plantilla llama a secundar las movilizaciones previstas para esta semana.

Trabajadores y trabajadoras de Arriaundi Gozategia comenzarán mañana una huelga indefinida

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Arriaundi Gozategia se compone de dos secciones, una de pastelería y otra de panaderia. El pasado 24 de junio la plantilla de la panadería recibió una comunicación de reducción salarial acordada con CCOO y ELA, hecho que ya ha impugnado LAB en la Jurisdicción Social. En la sección de pastelería en cambio la empresa ha solicitado un ERE de extinción que afecta a la totalidad de la plantilla. Para denunciar estos hechos darán comienzo a una huelga indefinida el próximo 4 de julio.

Page 1 of 2