LAB SINDIKATUA

2017/08/20 :: 10:10

Azken Eguneraketa:2017/08/18 :: 9:43

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK

Zerbitzu Pribatuak

Zerbitzu pribatuetako albisteak.

Garbialdiko langileek protesta egin dute Bizkaiko aldundiaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko Aldundiko garbiketaz arduratzen den Garbialdi azpikontratak Kaputxinos Ogasuneko eraikineko 16 langileri eragingo dien aldi baterako lan erregulazio espedientea (ERTE) iragarri du. Lan erregulazio espedientea abuztuaren 1etik 31ra aplikatuko litzake, %21,73 jaitsierarekin. Hau dela eta, erabaki horren aurkako protesta egin dute gaur langileek, aldundiaren aurrean.

Enpresak etorkizuna duela adierazi dute XEYko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Muebles Xeyko enpresa batzordeak agerraldi bat egin du gaur Zumaian, lantegiaren sarreran, enpresaren likidazio faseari buruzko bere irakurketa helarazi eta hemendik aurrerako ekimenen berri emateko. "140 langile kalean nahi gaituzte", salatu dute.

Lan hitzarmenaren eta bost kaleratuen alde egin dugu protesta FCC-GMSM enpresaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko FCC-GMSMko Sail sindikalak elkarretaratze bat egin du gaur Gasteizen, enpresaren aurrean. Bost langile kaleratuak izan direla salatu eta lan hitzarmenaren egoeraren berri eman dugu. Ekainaren 29an ere elkarretaratze bat egin genuen arrazoi beragatik. Ostegunean berriro egingo dugu protesta, 13:30ean, enpresan bertan.

Langile baten kaleratzea salatu dugu Bizkaiko Zabor Birziklategian (BZB)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

BZB, Bizkaiko edukiontzi horien birziklapena egiten duen lantegi bakarra da. BZB TRIENEKENS taldekoa da, Bizkaiko diputazioa ere tartean dago GIZAKER-en bitartez. Joan zen astelehenean, lantegiak mantenimenduko langile bat kaleratu zuen beste gauza batzuen artean bere lanean inbolukrazio falta aitzakia hartuta. Kaleratze honen aurka, Zubieta poligonoan BZB lantegiaren aurrean elkartu gara gaur eguerdian.

FCC-GMSMko LAB borrokan 5 kaleratuen berronartzearen eta hitzarmenaren alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo FCC-GMSMko LABek elkarretaratzea egin zuten enpresaren aurrean. Ia lau hilabete pasatu dira greba mugagabearen bertan behera gelditu zenetik, hitzarmen kolektiboko ez betetzeak ugaritu egin dira eta kaleratutako bost lankideak ez dira oraindik lanera bueltatu. Datorren asterako mobilizazio berriak iragarri dituzte.

Lan uzteak egin dituzte Informatica de Euskadiko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lanuzte honekin salatu nahi dugu Kutxabankek bere akzio gehienen salmenta posiblea Accenture multinazionalari. Salmenta azkenean burutzen bada, euskal banku nagusiak enpresaren kudeaketa zuzena galduko du.

XEYko langileek greba eta lanuzte berriak deitu dituzte enpleguaren defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Azken aldian salatzen ari garen moduan, XEYko langileok gure lanpostuen bermea eta enpresaren etorkizunaren alde borrokan dihardugu. XEY hartzekodunen konkurtsoan dagoen Zumaiako enpresa da. Langileek hiru soldata dituzte kobratu gabe eta egungo zuzendaritzak ez du enpresaren egoeraren inguruko informaziorik ematen, ez eta etorkizunaren aldeko konpromisorik hartzen ere. Horregatik mobilizazioak areagotzea erabaki dugu.

Gipuzkoako ehunaren merkataritzako hitzarmen kolektiboaren negoziazio mahaia osatu da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur, ekainak 19, Gipuzkoako Ehunaren Merkataritzako Hitzarmenaren negoziazio mahaia osatu dugu ELA, CCOO, UGT eta LAB sindikatuok eta Garen eta Dendartean patronalak. Mahai osatzeko hamaika bileraren ostean, azkenean nahi izan dutenekin osatzea erabaki dugu, negoziaketari behingoz ekiteko. Izan ere, prekarizazio prozesuari mugak jarri, eta langile guztien lan eta bizi baldintzak hobetzeko negoziazio kolketiboa tresna garrantzitsua da, eta beraz, Merkataritza Federazioari arduraz jokatu eta negoziazio mahaira batzeko deialdia egiten diogu. Zentzu berean, Ehuneko merkaritzarekin egin bezala gainontzeko merkataritzako hitzarmenak abian jar ditzala eskatzen diogu ELA sindikatuari.

Igor Arroyo: "Ezin da hitzarmenak babesteko sasi jarrera bat izan hemen eta hitzarmenen negoziazioa debekatu Madrilen”

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek eta ELAk agerraldi bat egin dugu astelehenean CCOOek, UGTk eta CEOE patronalak Ostalaritza Sektorearen Esparru Akordioa inpugnatzeko hartutako erabakiaren inguruan. Akordio hori LABek eta ELAk sinatu genuen Ostalaritzaren Federazioarekin eta Confebaskekin, bi helbururekin: lehentasuna emateko euskal hitzarmenei estatu hitzarmenen aurretik, nabarmen hobeak direlako; eta EAEko Kolektibitateetako langileei euskal hitzarmen probintzialak aplikatzeko, eta ez Sukaldaritzaren Estatu Hitzarmena, soldatetan %50eko murrizketa ekarriko bailuke horrek (urtean 8.200 euro gutxiago eta 50 lanordu gehiago). Bada, CCOOek, UGTk eta patronalak euskal akordioa inpugnatu dute Madrilen, indargabetzeko asmoz.

Informática de Euskadiko enpresa-batzordeak Kutxabank eta BBK Fundazioaren artean dauden kontraesanak salatu nahi ditu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
BBK Fundazioak bertoko enpresak indartzeko funts baten sorrera iragarri du, eta Kutxabankek aurrera jarraitzen du Informática de Euskadiren %90a Accentureri emateko prozesuarekin. Horrela, Kutxabankek multinazional iparramerikar baten esku utziko luke euskal enpresa bat, duela 20 urte zerbitzu informatikoak eskaintzen ari dena, lehenik BBKri eta orain Kutxabanki.

Santurtziko eta Pasaiako 700 zamaketariren kaleratzea salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Santurtziko eta Pasaiako 700 zamaketariren kaleratzea adustu du Espainiako legebiltzarrak. Joan den maiatzaren 18an, Espainiako Legebitzarrak zamaketari buruzko errege dekretua onartu zuen EAJ, Ciudadanos eta PPren botoekin. Dekretuak Santurtzi eta Pasaiako 700 zamaketariren kaleratzea ekarriko du eta sortuko diren enplegu berriak prekaritate gordineran oinarrituak egongo dira. Aldi berean portuetan euren jarrera egiten duten enpresen irabazi mugagabeak ez dira zalatzan jarri. Guzti hau salatuz kalera irten gara.

Oiartzungo Alcampora eraman dugu "Hemen lan egin, hemen negoziatu" aldarria

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Fetico, Fasga, UGT eta CCOO sindikatuek eta ANGED patronalak saltoki handietako Estatuko hitzarmena sinatzeko akordioa egin dute. Hitzarmenean ez dute kontutan hartzen bertan lan egiten duten langileen beharrak eta beste behin ere iruzur berri bat egin diete sektoreko langileei. Hala, LABek elkarretaratze bat egin du gaur Oiartzungo Alcamporen aurrean, eta borrokatzeko deia luzatu dugu, Oiartzungo Carrefourreko langileek hartutako bidea oinarri. "Carrefourren ahal izan bada, gainontzeko enpresetan ere ahal da", nabarmendu dugu.

Elkarretaratzea bat egingo dugu bihar, Oiartzungo Alcampon, saltoki handietako hitzarmena salatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Fetico, Fasga, UGT eta CCOO sindikatuek eta ANGED patronalak hitzarmena sinatzeko akordioa egin dute. Hitzarmenean ez dute kontutan hartzen bertan lan egiten duten langileen beharrak eta beste behin ere iruzur berri bat egin diete sektoreko langileei. Hala, LABek elkarretaratzera deitu du ostiralerako, 10:30ean, Oiartzungo Alcampon, "Hemen lan egin, hemen negoziatu" aldarriarekin. Sindikatutik sektoreko langileak animatu nahi ditugu Carrefour Oiartzungo lan taldeak abiatutako bidea jarrai dezaten.

Artxandako Tuneletako langileen lan hitzarmena berritzeko akordio batera iritsi gara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Aurreakordioa langileen gehiengo zabal batek babestu du eta, atzo, delegatuek sinatu zuten. 13 lanuzte egun egin ondoren eman da eta beste lanuzte batzuk hasi aurretik.

Alestiseko langileen mobilizazioa, zuzendaritzak lantegiaren defentsan eta lan-karga berriak lortzen erakutsitako inplikazio faltagatik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gasteizko Alestis enpresak 140 langile ditu Arabako instalazioetan. Aibursen hornitzaile garrantzitsuenetakoa izanik, hegazkingintzako osagaiak eta muntaiak egiten ditu. Langileok adierazi nahi dugu Enpresa Taldea Andaluzian dituen beste enpresa batzuetara eramaten ari dela lan-karga eta honen aurrean, salaketa eta mobilizazioekin jarraitzen dugula. Hori dela eta, gaur bertan enpresak Miñanoko Parke Teknologikoan dituen instalazioen aurrean kontzentrazioa burutu dugu.

Santurtzi eta Pasaiako 700 zamaketariren kaleratzea adostu egin dutela ohartarazi dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko zamaketariek prentsaurrekoa emango dute gaur Gasteizko Legebiltzarraren prentsa-gelan, sektorearen egoeraren azterketa egiteko eta ekimenak iragartzeko, Espainiako Legebiltzarrean atzo onartutako Errege Dekretua dela eta. Sindikatuarentzat arduragabekeria bat iruditzen zaigu EAJk Errege Dekretuaren alde bozkatzea, portuen transferentzia eskatzen duen bitartean. Izan ere, dekretuak milaka enplegu arriskuan jartzen ditu eta sortuko diren berriak prekarietate gordinenera zigortuko ditu.

Enpresak ez duela benetako negoziazio bat abiatu nahi salatu dute Carrefour Oiartzungo langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Grebak iragarri dituzte maiatzaren 27 eta 29 eta ekainaren 3 eta 5erako, "hemen lan egiten dugunez, hemen negoziatzeko gure aldarrikapena bete dadin".

Beste hiru greba egun egingo dituzte Carrefour Oiartzunen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hiru greba egun egin zituzten, apirilean, Carrefour Oiartzunen. Bada, maiatzerako beste hiru greba egun iragarri dituzte, aurreko lan uzteetan nabarmendutako aldarriaren ildoan: "Hemen lan egin, hemen erabaki". Maiatzaren 12, 13 eta 15ean egingo dute greba.

Hirugarren greba eguna egin dute Carrefour Oiartzunen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Carrefour Oiartzungo langileek apirilerako deitutako lan uzteei jarraipena eman diete gaur, hilaren 15 eta 18ko greben ostean. "Hemen lan egin, hemen erabaki" aldarria zabaldu dute berriro, enpresak langileen lan baldintzak negoziatzeari behin eta berriz uko egin eta gero. Hala, Oiartzungo saltokia itxi dute grebalariek, euren eskubideen defentsan.

BBVAk zentsuratu egin du Maiatzaren Lehenerako argitaratu dugun agiria

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

BBVAko Lan Harremanen zuzendaritzak uko egin dio LABek argitaratutako Maiatzaren Leheneko agiria banatzeari intraneteko e-postaren bidez, BBVAko LAB Sail sindikalari zentsura ezarriz. LAB sindikatuak salatu egiten du adierazpen askatasunaren aurkako eraso hau, bankuak berak ezartzen dituen irizpide murriztaile eta subjektiboak bidegabeak direlako eta pentsamentua eta adierazpen askatasunaren kontrakoak.

"Gure osasuna ez dago salgai", ohartarazi dute Xuperako langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Apirilak 28, Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da. Xuperako langileek elkarretaratze bat egin dute egun horren atarian, enpresak absentismoa murrizteko osatutako planaren aurka protesta egiteko. "Gure osasunaren truke ordaindu nahi digu, gure lanpostuen ongizatea hobetzeko", salatu dute.

Page 1 of 26