LAB SINDIKATUA

2018/12/14 :: 18:33

Azken Eguneraketa:2018/12/14 :: 12:34

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK INDUSTRIA

Industria

BSH Bosch-eko langileek bermeak eskatu dizkiote Eusko Jaurlaritzari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Enpresa batzordeak bilera egin du gaur Industria Departamentuko ordezkariekin, eta langileen kezka helarazi die enpresan egon diren azken mugimenduengatik.

Bizkaiko Metalgintzarako ditugun proposamenen berri eman dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmenaren negoziazio mahaian gure parte-hartzea eten ondoren, propaganda banaketa egin dugu gaur Abanto Zierbenako El Campillo industriagunean. Hain zuzen ere, sektoreko langileak informatu ditugu, sindikatuak Bizkaiko metalgintzaren inguruan finkatu dituen posizioen inguruan. Era berean, elkarretaratze bat egin dugu GS Hydro enpresaren aurrean.

Gure parte-hartzea eten dugu Bizkaiko metalgintzako mahaian FVEMek ez duelako negoziatzeko inolako borondaterik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur, ekainaren, 29an egin da Bilbon Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmen Kolektiboaren mahai negoziatzailea. Bilera honetan, LABek mahai negoziatzailean parte-hartzea “etetea” erabaki du.

Arcelor Mittal Olaberria borrokan, hitzarmen duin baten alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Mobilizatzea beste biderik ez zaie gelditzen langileei eta, horregatik, gaurtik irailera bitarte mobilizazioak burutuko dituzte astelehen, asteazken eta larunbatetan, txanda bakoitzeko ordu beteko lanuztea eginez.

Kimiketako Estatu hitzarmenaren aurreakordioak prekarizazioan sakontzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Joan den ekainaren 20an, Estatu mailan CCOO eta UGT sindikatuek eta patronalak aurreakordio bat erdietsi zuten Kimiketako Estatu hitzarmena berritzeko.

Productos Tubulareseko zuzendaritzaren kargugabetzea eskatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Tubos Reunidoseko Akziodunen batzarra egin dute gaur, Bilbon, Guggenheimen. Talde honen barruan daude Productos Tubulares eta Tubos Reunidos enpresak, eta bertako langileek elkarretaratze bat egin dute batzarraren atarian. Hain zuzen ere, gutun bat helarazi diete akziodunei, langileak pairatzen ari diren errealitatearen berri emateko.

Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmenak enplegua duintzeko jaso beharko lituzkeen edukiak erregistratu ditugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Datorren ekainaren 29an elkartuko da berriro Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmenaren negoziazio-mahaia. Horri begira, aipatu hitzarmenak jaso beharko lituzkeen edukiekin, idatzi bana erregistratu du LABek Lan Harramanen Kontseiluan eta Bizkaiko Metalgintzako patronalaren egoitzan, FVEMen.

UGT-k, CCOO-k eta patronalek sektoreko langileen beharrak asetzen ez dituen Nafarroako metaleko hitzarmenaren aurreakordioa sinatu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Negoziazioak hasi zirenetik zazpi hilabete pasatu diren honetan, UGT-k, CCOO-k eta patronalek gaur erdietsitako aurreakordiorekin, azken hitzarmenetan lan baldintzetan emandako atzera pausuak finkatu dituzte, sektoreko langileak ezegonkortasun egoera batean utziz.

Erabateko jarraipena izan dute hitzamen duinaren alde SAMMICeko langileek egindako lehen greba egunek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Greba egun bi egin dituzte Azkoitiko SAMMIC SLko langileek hitzarmen duinaren alde. 140 langile ditu enpresak eta ostalaritzako makineria industriala egiten dute.

Velatia taldearen egoitzaren aurrean mobilizatu gara, langileon ahotsa entzun dezaten

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatuak ordezkaritza eta gehiengoa du Velatia taldeko enpresa batzutan. Hala, elkarretaratze bat egin dugu gaur GOSAko egoitzaren aurrean, Zamudioko Parke Teknologikoan, taldeko lan-egoera salatu eta zuzendaritzarekin bilera eskatzeko.

Nafarroako Metaleko hitzarmen duin baterako aldarrikapenak industrialdeetara eraman ditugu auto karabana batekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hogei ibilgailu inguruko karabana baten bidez, LAB sindikatuak Landaben, Agustinos, Motxoli eta Ezkirotz industrialdeak eta metaleko enpresa txikien patronalaren egoitza bisitatu ditu gaur, Nafarroako Metaleko hitzarmen duin bat aldarrikatzeko. Geldialdi bakoitzean LABek hitzarmen berrian nahiko lituzkeen aldarrikapenak landu dituzte: azpikontrataturiko enpresen subrogazioa; kontratazio ez baztertzaileak; 35 orduko lanaldia; eta estatalizazioari aurre egiteko beharra.

Garaipena WECen hitzarmenaren negoziazioan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gasteizko Legebiltzarrera jo zuten WECeko langileakGasteizko Legebiltzarrera jo zuten WECeko langileak
Hamar egunetan greba egin ostean, Aguraingo WECeko langileek hitzarmen bat sinatzea lortu dute, lan-baldintza duinagoak izateko. Gaurko batzarrean erabateko babesa jaso du akordioak. 

Gasteizko BSH Bosch enpresako langileek aurrera jarraitzen dute protestekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bi orduko beste lanuzte bat egin dute gaur Gasteizko BSH Bosch enpresako langileek, joan den astekoari segida emateko. Ekainaren 20an lanuzte gehiago egingo dituzte, zuzendaritzak hartutako konpromisoak bete ez dituela salatzeko.

Gasteizko Legebiltzarrera jo dute WEC II enpresako grebalariek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Wind Energy Casting Fundiciones enpresako langileak greba mugagabean daude, hitzarmen duin baten defentsan. Gasteizko Legebiltzarraren aurrean egin dute gaur protesta, eta bihar, 18:30ean, manifestazio bat egingo dute Aguraingo San Juan plazatik abiatuta. Joan den astean, Aguraingo lantegiko langileak Itziarrera gerturatu ziren, enpresa taldearen egoitza nagusira.

Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmena sinatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek gaur, PRECOn egindako bileran, Gipuzkoako eraikuntza eta herri lanetako hitzarmena sinatu du. Patronalak azken bileran pasatutako testuak aztertu eta LABek egindako hainbat ekarpenen ondorioz, testu hauek hobetu egin dira dira. Hori dela eta, LABek hitzarmen hau sinatzea erabaki du.

WEC II-eko grebalariak enpresa taldearen aurrean mobilizatu dira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Wind Energy Casting Fundiciones enpresako langileak greba mugagabean daude hitzarmen duin baten defentsan. Aguraingo lan zentruko langileak Itziarrera gerturatu dira gaur, enpresa taldearen egoitza nagusia dagoen lekura. Protesta egin dute bertan.

Mobilizazioei helduko diete berriro Gasteizko BSHn

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bi orduko lanuzteak egin dituzte gaur, eta ekainaren 13 eta 20rako lanuzte gehiago iragarri ditu enpresa komiteak, gaur bertan egindako agerraldian.

GS-Hydrok bertan behera utzi ditu soldata-jaitsierak, langileen grebek eraginda

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Pasa den asteko bi greba egunen ondoren, maiatzaren 30ean eta 31an egindakoak, GS-HYDROko langileek beste bi egunetako greba deitu zuten aste honetarako. Greba egun berrien iragarpenaren aurrean, enpresaren zuzendaritzak bertan behera utzi du planteatzen zuen %15eko soldata jaitsiera zeinen kontsulten aldia gaur asteartea amaitzen baitzen.

Page 4 of 59

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.