LAB SINDIKATUA

2017/11/23 :: 16:03

Azken Eguneraketa:2017/11/23 :: 13:39

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK INDUSTRIA

Industria

Jarraipen zabala izan du Asteasuko Siemens-Gamesako grebak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Asteasuko Siemens-Gamesako langileak greban daude. Irailaren 24an hasi zuten greba eta urriaren 1era luzatuko da, bajan zegoela kaleratu zuten lankide baten berronartzearen alde.

LABek Urkullu interpelatu du lan istripuen aurrean erabaki politikoak hartzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur INDUSTRIA 4.0 jardunaldia burutzen ari da EUROPA Jauregian eta bertan LABek protesta ekintza egin du lan osasunarekin lotuta dagoen sarraskia salatzeko. Izan ere, URKULLU Lehendakariak hitza hartu behar zuenean, LABeko kideek hitzartzea eten eta interpelatu dute zuzenean propaganda gutxiago egiteko eta erabaki politikoak behingoz hartzeko langileon osasuna, eta bizitza, bermatzeko.

 Prekarietatea salatu dugu Urkulluren aurrean

Prekarietatea salatu dugu Urkulluren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Prekarietatea eta lan istripuak salatu ditugu, gaur, Gasteizen egin duten Araba 4.0 jardunaldiaren irekieran. Hain zuzen ere, Iñigo Urkulluk hitza hartu duenean irten gara salaketa egiteko, eta lehendakariaren hitzartzea eten dugu.

 LABek URKULLU INTERPELATU DU LAN ISTRIPUEN AURREAN ERABAKI POLITIKOAK HARTZEKO

Edesa Industrial eta Geyser Gastech enpresetako langileek Lakuara eraman dute euren ezinegona

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Edesa Industrial eta Geyser Gastech enpresetako langileek elkarretaratze bat egin dute gaur Gasteizen, Eusko Jaurlaritzak duen egoitzaren aurrean. Eusko Jaurlaritzari inplikazioa eskatzeko eta konponbideak mahaigaineratzeko egin dute protesta.

Exijitzen dugu azpikontratatutako langileak ere alderdi inplikatutzat aitortuak izatea eta mahai negoziatzaileetan parte hartu ahal izatea La Navalen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

La Navaleko egoeran jazo den azken gertakariaren harira, LABek adierazi nahi du armadoreak egin duen lapurreta-saiakerari oso larria deritzagula, hala ere, honekin egiten ari den erabilerari sentsazionalista hutsa deritzagu, ez direlako azpimarratzen langileek jasan behar izan dituzten ondorio zuzenak eta berehalakoak, azpikontratatukoen zein La Navaleko langileen artean. Itsasontzia eraikitzeko lanetan ziharduten 300 bat langileak ezin daitezke itzuli euren lanpostuetara, eta ez dakite noiz itzuli ahal izango diren ere. Langile hauetako gehien-gehienak ontziolatik kanpo daude, eta hauetako gehienak kaleratu egingo dituzte. Enpresa horietako batzuk ixteko ere arriskua dago.

Asteasuko Siemens-Gamesan greba egingo dugu bajan egoteagatik langile bat kaleratzearen aurka

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Asteasun Siemens-Gamesek duen lantegian greba egingo dute langileek bajan egoteagatik egindako kaleratze baten kontra, LABek eta ELAk deituta. Udan izan zen kaleratzea. Greba irailaren 24an hasiko da, igande honetan, eta urriaren 1era arte luzatuko da.

Ekoizpenaren aldeko apustua eskatu du Fagor CNAko enpresa batzordeak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Fagor CNAko Enplegua Erregulatzeko Espedientearen negoziazio epearen bigarren bilera egin dute gaur.

Lau neurri proposatzen ditugu La Navalek etorkizuna izan dezan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek irailaren 21ko manifestaziora joateko deia egiten die langileei La Naval eta ontzigintza sektorearen defentsan. Manifestazioa ontziolatik Santurtziraino egingo da.

Irailaren 17rako martxarako deia egiten dugu, CELerako konponbidea eskatzeko eta Enkarterri bizirik behar dugulako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Herri edota eskualde baten bizi-mailaren adierazgarriak haren ekonomia garapenean datza, eta hura bereziki baldintzatzen du haren industria garapenak. Enkarterrietan ez dago ez bata, ez bestea. Eskualdeko egoerari buruzko analisia egingo bagenu, ikus genezake Enkarterrian geratzen den enpresa handi bakarra CEL dela. Hura, hala ere, ixteko arriskuan dago erakundeen konfiantza izan zutenek egin kudeaketa txarragatik eta Eusko Jaurlaritzak nahiz Bizkaiko Aldundiak nagikeriaz jardun eta baztertu zutelako.

Irizpide gardenak exijitzen ditugu Mercedeseko kontratu mugagabeetan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

MERCEDES BENZeko Zuzendaritzak eta UGT, CCOO, EKINTZA eta PIM sail sindikalek atzo sinatutako kontratazio mugagabearen inguruko akordioaren aurrean, LAB sindikatuak 600 kontratu mugagabe horiek egiteko irizpide gardenak aplikatzea eskatzen du. Akordioaren aurretik, sindikatu ez-sinatzaileek (LAB, ELA eta ESK) behin eta berriro salatu dugu Lan Ikuskaritzan behin-behineko kontratazioan egondako iruzurra.

Negoziatzen jarraituko duela dio Cata Fagor enpresako zuzendaritzak, langileek ultimatumari ezezkoa eman arren

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Etorkizuneko proiektu baten alde borrokan jarraituko duela berretsi du enpresa batzordeak. Hurrengo egunetan egin beharreko mobilizazioen berri emango dute.

Ziurgabetasunak jarraitzen du CELen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur bilera izan dugu CEL eskuratu nahi duten TRIPLEI Txileko taldearen ordezkariekin. Bertan adierazi digute zeintzuk diren euren asmoak erosketarako euren eskaintza gauzatuko balitz. Eskaintza hau zehaztu gabe dago oraindik eta hau euren datorren bisitan egingo dute, irailaren 25 inguruan. Euren asmoak egungo ekoizpenetan aldaketak egitera bideratuko dira, beti ere papergintzaren barruan, inbertsio handiak beharko dituztenak eta soldaten sakrifizio handiak exijituko dituztenak. Horregatik, guzti hori aztertua eta eztabaidatua izan beharko da bi proposamenak zehazten diren momentuan.

Jaurlaritzarentzat ontziolak sektore estrategiko bat ote den zalantza dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Elkartasuna adierazi eta borrokarako deia egin nahi diegu, La Navalen euren etorkizuna arriskuan duten langileei, eta bereziki jadanik kanpo gelditu direnei. La Navalekoa atzetik datorren egoera da. Pribatizazio prozesuak gero etorriko zenaren oinarriak ezarri zituen: estrategikoa beharko lukeen sektore baten porrota, bestelako interesak dituzten akziodunen kudeaketaren ondorioz.

Borrokan jarraituko dugu gardentasuna, informazioa eta etorkizun industrial baten alde, merkaturatzearekin batera

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
CNA Fagorreko langileen asanbladak uste du iritsi dela momentua kartak mahai gainean jartzeko eta jasaten ari garen xantaia itzela publiko egiteko.

Plan bera aurkeztu du CNA Fagor enpresako zuzendaritzak, 167 langile kaleraturekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur, hilak 5, CNA Fagor enpresako zuzendaritzarekin bilera izan du enpresa batzordeak, eta honek zuzendaritzakoek “bideragarritasun planaren bigarren bertsioa” aurkeztu dietela salatu du.

Edesa eta Geyserreko langileek kaleratzei ezetz esan ostean enpresak alternatibak birpentsatzeko konpromisoa hartu du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur, abuztuak 29, bilera bat burutu dute Edesa Industrial eta Geyserreko enpresa batzordeek zuzendaritzarekin. Langileek batzarrean 220 lagunen kaleratzeei ezezkoa eman ostean, astebeteko epean bideragarritasun planari alternatibak birpentsatzeko konpromisoa hartu du zuzendaritzak. Langile Batzordeak ekoizpenaren, enpleguaren eta proiektuaren iraunkortasunaren aldeko apustuan lanean jarraituko duela esan du.

Edesa Industrialeko eta Geyser-Gastech-eko langileek ez dituzte 220 kaleratze onartuko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur Edesa Industrialeko eta Geyser-Gastech-eko langileek asanbladan enpresak aurkeztutako proposamena ez onartzea erabaki dute. Hau da, 220 kaleratzen aurka agertu dira eta ez dute aurkeztutako plan industriala ontzat ematen. Bihar enpresa batzordea zuzendaritzarekin bilduko da eta bertan plan industrial sendo eta zehaztu bat eskatuko dute. Lanpostuak mantenduko dituena eta Euskal Herriaren desindustrializazioa ekarriko ez duena.

Enplegu duina, kalitatezko eta bermeekin aldarrikatu dugu Araban, iruzurra ekiditeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek kontratazio inguruko dinamika zabalduko du hurrengo hilabeteetan Araban kalitatezko enplegua bultzatzeko eta iruzurrezko kontratazioa ekiditeko. Ekimena enpresetara eramango dugu eta gako nagusiak eragile sozialekin partekatu eta herrialdeko erakunde nagusietan aurkeztuko ditugu.Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kayaba Orkoien eta Kybse Ororbiak bat egitea proposatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Kayaba Orkoien (KSS) enpresa ixteko arriskuan dago, kudeatzen duen multinazionalak 100 langile kaleratuko dituela iragarri baitzuen maiatzean. Horren aurrean, Orobiarko KYBSEko enpresa batzordeak irtenbideak bilatzeko eskatu dio multinazionalari, eta KSS enpresaren biziraupena bermatzeko laguntza luzatu du. Hain zuzen ere, LAB sindikatuak proposamen bat egin du, eta horrekin bat datoz Nafarroan Kayabak dituen hiru lantokietako sail sindikalak; azken finean, aipatu lantokietako enplegua nahiz lan baldintzak eta bertan loturiko akordioak bermatzen dituen industria plan batez ari gara. Proposamenaren berri gaur eman dute Iruñean.

Iraungitze EEEa atzera bota dute Fagor CNA enpresan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zuzendaritzak atzo hartutako erabakia erabat aurbuiatu du Fagor CNAko enpresa batzordeak, bertan jasotakoa ez datorrelako bat beraiekin izandako bileran esandakoarekin. "Jarrera honetan hastea ez da batere egokia 350 pertsonen etorkizuna jokoan denean", adierazi du.

Page 2 of 49