LAB SINDIKATUA

2018/12/11 :: 2:57

Azken Eguneraketa:2018/12/10 :: 11:17

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Metalgintza

Gasteizko BSH BOSCH lantegiaren etorkizuna bermatuko duen industria plan bat exijitzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gure etorkizuna bermatzeko lanean jarraituko dugu, salerosketa espekulazio operazio bat bihur ez dadin. Enplegua eta industria aktibitatea mantentzeko lanean jarraituko dugu, baita gure lan baldintzen alde borrokatzen ere. Zentzu honetan, erosle berrien jarreraren arabera, erabakiko dugu mobilizazioei berriro ekin ala ez

Enpresak sortutako arazoa langileek ordain ez dezatela eskatu dugu Volkswagenen ERTEaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Volkswagen enpresan datorren asterako iragarri duten Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientearen aurrean dugun irakurketa jakinarazi dugu gaur, Iruñean, komunikabideen aurrean. LABeko Metaleko enpresa handien arduradun Imanol Rodriguezek eta Volkswageneko LABeko delegatu Raul Portillok hartu dute hitza, eta ERTEak 13.000 langileri eragingo diela oharatarazi dugu. Hortaz, bestelako neurri batzuk har ditzala exijitu diogu enpresari, egunotan plazaratutako salaketaren ildoan.

Dynamobel enpresako langileen aurkako beste eraso bat onartu dute UGT eta CCOO sindikatuek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Dynamobel enpresako gehiengo sindikala (UGT eta CCOO) aurreakordio batera iritsi da hiru urteko soldata izoztea, soldata eskala bikoitza eta egutegi aldaketa onartzeko. LABek bi sindikatuen jarrera gogor kritikatu du, komunikabideei igorritako ohar baten bitartez.

Aurreakordio negargarria sinatu dute CCOO, UGT eta USO sindikatuek Azkoitiako SIDENORen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Lotsagarria izan da aste honetan SIDENOR Azkoitia enpresan bizi izan duguna. Oporren atarian geundenean erabaki zuten CCOO, UGT eta USO sindikatuek, enpresarekin batera, negoziazio mahaia irekitzea. Enpresaren neurrira egindako aurreakordioa egin dute. Bost urterako, enpresak nahi duena egiteko eskuak libre izango ditu.

Greba egin dute FOSECOn, 42 langileri eragingo dien EEEaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Izurtzako FOSECOko langileek greba egin zuten atzo, uztailaren 23an, zuzendaritzak enpresa deslokalizatzeko dituen asmoen kontra. Zuzendaritzak Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztu du bertako 93 langiletatik 42rentzat. Izurtzako lantokia itxi eta Igorrekoa indartzeko asmoa dute. Langileen asanbladan erabaki zuten atzoko greba egitea.

Bizkaiko Metalgintzan emakumeen kontratazioa sustatzeko proposamen bat aurkeztu dugu Lan Harremanen Kontseiluan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

FVEMek uztailaren 18ko Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmenaren Mahai Negoziatzailean izan zuen jarrera dela eta, LABek idatzi bat erregistratu du gaur Lan Harremanen Kontseiluan, proposamen zehatz batekin.

Ez ditugu onartzen Trumpen muga-zergei aurre egiteko Tubos Reunidosek planteatutako neurriak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Atzo uztailaren 19an enpresak Trumpen muga-zergei aurre egiteko neurri batzuk aurkeztu ondoren, Tubos Reunidoseko langileok gure eskubideak murrizteko ahalegin berri baten lekuko izan ginen. Enegarrenez, Zuzendaritzark enpresa-batzordeari eskatu zion bere betiko bidetik doazen neurri batzuk ontzat emateko, langileon prekarietatea handitzea suposatzen dutenak, hain zuzen ere.

CAESAko langileek lanuzteak egin dituzte enplegua eta proiektu industrialaren defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Cables y Alambres SAko langileek euren mobilizazioak gogortu dituzte eta bi ordutako lanuzteak egiten ari dira egunean zehar txanda bakoitzean (goizez, arratsaldez eta gauez).

Gainera, mobilizazioa egin dute Vicinay taldearen egoitzaren aurrean, Bilboko Jesusen Bihotzeko plazan, euren egoera zailaz eta martxan dituzten ekimenen berri emanez.

BSHko enpresa-batzordeak inplikazioa eskatu die talde politikoei lantegiaren etorkizuna bermatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gasteizko BSHko enpresa-batzordeak bilera erronda hasi du talde politiko guztiekin bizi duen egoeraren berri eman eta euren inplikazioa eskatzeko, lantegiaren etorkizuna bermatze aldera.

Patronalaren erasoei aurre egingo diegu Abadiñoko Rothenbergerren

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Iragan urteko bukaera aldera, Abadiñoko Rothenberger lantokiko langileak greba baten atarian zeuden. Grebaren helburua soldaten eguneratzea, lanaldiaren murrizketa, jubilazio partzialak, lanpostu finkoen sorrera... eta beste puntu batzuk jasoko zituen Enpresa Hitzarmena erdiestea zen. Langileak eta enpresa, aipatu greba horien atarian zeudela, enpresako zuzendaritzako kide bat, langileei, lanpostua mantendu nahi bazuten, greba ez egiteko “gonbidapena” egiten ari zela zabaldu zen whatsapp-etik.

Bizkaiko metalgintzako mahaiaren blokeoaren aurrean, mobilizazioak soilik lortuko du hitzarmen duina

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Atzoko Bizkaiko metalgintzako mahaiak berriro berretsi zuen zein urruti dauden sindikatu eta patronalaren posizioak. FVEM patroanala ez zen ia mugitu, 0,5 gehiago aurkeztu zuen soilik 2018rako soldatetan eta baztertu egin zituen sindikatuon proposamenak (lanaldia, ultraaktibitatea, ebentualitatea murriztea, subrogazioa, baimenak...).

Gardentasuna eskatuz kontzentrazioa egin dute gaur Gasteizko BSH-BOSCHen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur berriro kontzentrazioa egin du enpresa-batzordeak lantokiaren aurrean, BSH-BOSCHek enpresako langileekin harramena izateko inposatu duen “isiltasunaren legea” salatzeko. Salerosketaren inguruan dagoen egiazko informazio faltak sortzen duen iluntasunak galdera asko gaineratzen ditu operazio honen inguruan, eta lantegi honen etorkizunaren inguruko kontuz aritzera eramaten du langileen ordezkaritza.

Page 4 of 71

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.