LAB SINDIKATUA

2018/12/11 :: 2:58

Azken Eguneraketa:2018/12/10 :: 11:17

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Metalgintza

GEKAko langileak mobilizazioekin hasi dira nomina kobratzeko eskatuz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo urriaren 8tik GEKA enpresak dituen lan zentro ezberdinetako langileak (Oiartzunen 2 eta Astigarragan 1) mobilizazioekin hasi dira nomina ordaintzeko exijituz. Deialdia GEKAko enpresa-batzordeak egin du, LAB, CCOO eta Independienteek osatua.

La Naval ez ezik, Ezkerraldea ere kinka larrian dagoela ohartarazi dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek Construcciones Navales del Norte SL (LA NAVAL) enpresako Administradore Konkurtsalek (AK) aurkeztu duten behin betiko txostena aztertu du eta ondorio garrantzitsuetara iritsi gara.

Lan duina eta hitzarmen duina eskatu ditugu Bizkaiko metalgintzako langileentzat

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko metalgintzako LABeko delegatuek mobilizazioa egin dute gaur Lan Harremanen Kontseiluan, sektoreko hitzarmenaren mahaiaren batzarraren aurretik. “Bizkaiko metalgintzan, lan duina eta hitzarmen duina” izan da mobilizazioaren lema. Hain zuzen ere, antolatzea, mobilizatzea eta borroka egitea beste biderik ez dugu ikusten, patronalaren jarrera ikusita, joan den hilabeteko batzarraren aurrean salatu genuen bezala.

Ebentualak ez kaleratzeko exijitzen diogu Mercedesi

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuak salatu nahi du diesel aferaren aitzakipean MERCEDESek ehunka langile ebentual kaleratu ditzakeela eta malgutasunean sakontzeko aprobetxatu nahi duela.

Diesel motoreen arazoaren aitzakiapean FIASAn burutu diren 25 kaleratze salatzen ditugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuak joan den astean FIASAn, Langraitzen Subillabide poligonoan, Aldi Baterako Lan Enpresa bitartez lan egiten duten 25 langileren kaleratzeak salatu nahi ditu. FIASAk erabakia hartu du lan karga jaitsiera argudiatuz, bere bezeroek diesel motoreen isurketaren kontura dauzkaten arazoak direla medio.

Itsasondoko Jasoko enpresa-batzordeak ondo baloratzen du lortutako hitzarmena

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Egun indarrean dagoen hitzarmena bukatu baino hiru hilabete lehenago adostasunera iritsi dira JASO Itsasondoko langileak eta zuzendaritza datozen hiru urtetako hitzarmenak edukiko duen edukian. LABeko 5 ordezkari, ELAko 3 eta CCOOeko 1ek osatzen dute enpresa-batzordea. Hitzarmenaren indarraldia 2019tik 2021erainokoa izango da.

Fosecoko greba bertan behera utzi dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Irailaren 13an, 10 egunen ondoren greba bertan behera uztea erabaki zuten FOSECOko langileek, asanbladan batzartuta. Greba antolakuntza arrazoiengatik aurkeztutako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurrean abiatu zuten. Espedienteak 93 langiletatik 42ri eragiten zien.

Antolatzea, mobilizatzea eta borroka egitea beste biderik ez dugu ikusten Bizkaiko Metalgintzan hitzarmen duin bat lortzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur egin da Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren bilera berria. 10 bileraren ondoren nabarmen geratu da mahaiaren blokeoa. 10 bilera hauen ondoren ez dago akordiorik inongo puntutan. Gaurko batzarrean, patronalak ez du inolako planteamendu berririk ekarri eta ez dio LABeko uztailean emakumeen lan-baldintzak hobetu eta sektorean emakumeen kontratazioa sustatzeko proposamenari erantzunik eman.

Antolatzea, mobilizatzea eta borroka egitea beste biderik ez dugu ikusten Bizkaiko Metalgintzan hitzarmen duin bat lortzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Astelehenean, irailaren 17an, Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmenaren mahai- negoziatzailea elkartuko da berriro. LABen eszeptikoak gara bilera berri honen aurrean, ez dugu uste patronalak sektoreko langileentzako hobekuntza aipagarririk planteatuko duenik eta gauza bakarrerako balio izango du, berriro ere mahaia blokeatuta dagoela erakusteko.

Gasteizko BSH BOSCH lantegia itxiko ote duten susmoa dute langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gasteizko BSH BOSCH-eko enpresa batzordeak ohar bat kaleratu du, kezkatuta baitago lantegiaren eta UFESA markaren salmenta eta gero. B&B TRENDS enpresak erosi du, eta mugimendu hau operazio espekulatzaile bat izan daitekeela uste dute langileek. Era berean, enpresak ez dituela bere konpromisoak bete salatu dute, eta bilera bat egiteko eskaera egin diote, baita industria plan bat egongo dadila berma dezala exijitu ere. LABek bere iritzia eman zuen duela aste batzuk, gai honen inguruan.

Greba arrakastatsua Fosecon enpleguaren alde eta espedientearen kontra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur, irailaren 4an, greba mugagabea abiatu dute Fosecoko Izurta eta Igorreko lantegietan, enpresa- batzordeak deituta (Talde Independienteko 2 kidek, ELAko 2k eta LABeko 1ek osatua). Uztailean, Versuvius talde multinazionalaren barruan dagoen Fosecok, EEE bat aurkeztu zuen, 93ko plantilla batetik 42 langile kaleratzeko, antolakuntza arrazoietan oinarrituz. Grebak erabateko jarraipena izan du (%100ekoa), bai Izurtzan (78 langile) zein Igorren (15).

Volkswagenek hartutako erabakien kaltetu nagusiak azpikontratak direla salatu du Elkartasun Gerrikoak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Elkartasun gerrikoak ERTEaren neurria haientzat ohikoa dela eta gainera VW-k erabakiak haiekin kontatu gabe hartzen dituela salatu du.

Page 3 of 71

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.