LAB SINDIKATUA

2019/01/18 :: 21:22

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Tubos Reunidoseko azpikontratetako Aldi Baterako EEEak salatzen ditugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Pasa den azaroaren 12an Tubos Reunidoseko zuzendaritzak kontratuak eteteko 16 hilabetetako Aldi Baterako EEEa aurkeztu zuen Amurrioko bere lantegian. Egun batzuk beranduago beste horrenbeste egin zuen Trapagarangoan.

Hasieratik salatu du LABek neurri honen helburu nagusia beste modu baera lortu ezin izan duen malgutasuna eskuratzea dela eta gainera, kasu honetan, diru publikoz ordaindua. Taldeko langileek urteak daramatzate gero eta okerragoak diren lan-baldintzak jasaten, lanpostuen amortizazioak, malgutasunaren igoera, lanaldi irregularren ezarpena, mugikortasun funtzionala, kaleratze mehatxuak...

Gogoratu behar da taldeak duen zorrak ez duela Amurrio eta Trapagarango lantegien jarduera eta produktibitatearekin zerikusirik. Bere jatoria zuzendaritzaren kudeaketa negargarrian eta zenbai urten akziodunek eraman duten diruan.

Zuzendaritzak aldebakarraez inposatzen dituen neurriek zuzenean eragiten diete taldeak azpikontratuta dituen langileei, honezkero kaleratzeak jasan dituztenak eta oraingo espedientearen kasuan, ikusten ari direnak nola inposatuko zaien Aldi Baterako EEE bat Tuboseko langileen baldintzetan edo okerragoetan. Hauxe da Redena eta Montajes Jauregui enpresen kasua.

LABek publikoki salatu du egoera hau eta Eusko Jaurlaritzarekin batzartu da honen berri eman eta enpresaren aurrean bitartekari lanak egiteko deia egin dio, instituzio bezala exijituz gardentasuna kudeaketan eta benetako plan industrial baten beharra ezinbestean pasatzezn dena kapitala sartzetik eta akzionistek eraman duten dirua bueltatzetik. Hala ere Eusko Jaurlaritzak beste alde batera begiratzea erabaki du, langileen bizkarra emanez.

LABen borrokan jarraituko dugu taldeko eta azpikontratetako langileen eta Aiara eta Trapagarango etorkizunaren alde, inguru hauek ere jasotzen baituzte neurri hauen ondorio zuzenak.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.