LAB SINDIKATUA

2019/01/18 :: 20:38

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Plataforma integrala aurkeztu dugu Arabako metalgintzako mahaian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Gaur, abenduak 18, Arabako metalgintzako mahai negoziatzailea bildu da eta sindikatu bakoitzak bere aldarrikapenen plataforma aurkeztu du. LABek, iragarri bezala, prozesu partehartzaile bat burututa osatu du berea, hamarnaka ekarpen jasota eta langileen beharrei arlo guztietan erantzuna ematen.

Jasotako ekarpenak txertatu ditu LABek sindikatuaren oinarriekin, eta horren emaitza plataforma integral bat izan da, arloz arlo langileen beharrei erantzuten diena.

Aldarrikapenen plataformaren puntu nagusiak honakoak dira:

Soldata duina: 1.200 eurotako soldata helburu, igoera linealak proposatzen ditugu, soldata handi eta txikien arteko aldeak ez handitzeko; zehazki, 2017ko KPI + 70 € eta 2018ko KPI + 40 €.

Lan Baldintza duinak: jardunaldia jaitsi, malgutasuna mugatu, baimenak handitu,..

Kalitatezko enplegua sortu: ABLEen bidez ezin kontratatzea, azpikontratetako langileen subrogazioa, kontratazioetan diskriminazioa ekiditeko irizpideak adostea, aldi bateko kontratazioa mugatu, lanaldi partzialeko kontratuak mugatzea, praktika eta formazio kontratuak eta formazio duala duindu,...

Emakumeen eskubideak: berdintasun planak 30 langiletik gorako enpresetan. Berdintasun batzordea osatzea sektoreko diagnostikoa egiteko eta emakumeen kontratazioa handitzeko eta soldata arrakala ezabatzeko neurriak hartzeko; eta familia eredu berriei erantzuteko eta erantzunkidetasunean aurrera pausuak emateko proposamena.

Lan osasunean: proposamenak langileen formazioa eta informazioa hobetzeko, segurtasun batzordeak eraginkorrago bihurtzeko, prebentzio delegatuek gaitasun handiagoa izateko.

Hitzarmenaren aplikazioa bermatzeko: lan erreformari eta estatalizazioari aurre egin.

Behin plataformak aurkeztuta eta patronalaren planteamenduen zain, urtarrilaren 24an ekarriko dituenak, LABek plataforma langileen artean zabaltzeari ekingo dio, aldarrikapen hauen inguruan indarrak biltzeko eta langileak aktibatzeko.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.