LAB SINDIKATUA

2018/07/16 :: 20:11

Azken Eguneraketa:2018/07/16 :: 9:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Eibarko epaitegiak Alfa Precision Casting zigortu du greba eskubidea urratzeagatik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Langileek egindako elkarretaratze bat.Langileek egindako elkarretaratze bat.

Epaiaren arabera, enpresak greba komitearen eskubideak urratu ditu, haren lana oztopatu eta askatasun sindikala urratuz.

Alfa Precision Castingeko enpresa-batzordearen oharra:

Alfa Taldeko langileek 134 egun bete dituzte greba mugagaben. Egoera luze eta gogor hau azaroan hasi zela gogorarazi nahi dugu. Orain dela 4 hilabetetik borrokatzen dabiltza langileak lanpostu eta jarduerak Eibarren iraun dezaten.

Aspaldi hasi ginen esaten enpresak ez zuela langileen greba eskubidea errespetatzen, grebalarien lanpostuak eskirolen kolaborazioarekin ordezkatuak izaten ari zirela, grebalariak mehatxuak jasaten zituztela, greba batzordearen lana oztopatzen zebiltzala modu egonkor batean, opor epean eskirolek lan egiten zutela...

Guzti honengatik, urtarrilaren 30ean demanda sartu genuen Eibarko epaitegian eta hilabete bat beranduago, martxoaren 2an, epaiketa burutu zen. Gaur izan dugu sententziaren berri. Eibarko epaitegiak Alfa Precision Casting (APC) kondenatu du greba eskubidea urratzeagatik.

Albiste honek berretsi egiten du orain arte esan dugun guztia, APC eta Alfa Taldeko zuzendaritzaren jarrera anti-sindikala izateaz gain, greba eskubidea urratu duela. Hauek izan dira sententziaren arabera enpresak bete dituen urraketak:

• Lanean zeuden langileak (eskirolak) hilabeteetan zehar lanpostuz aldatu dituztela grebalarien lanpostuak ordezteko eta grebaren eragina zapuzteko helburuz.
• Egutegiaren arabera opor egun direnetan lan egin izana.
• APCko greba komitearen eskubideak urratu ditu, bere lana oztopatu eta askatasun sindikala urratuz.

Hori dela eta, APC eta Alfa taldeko zuzendaritzari sententziak esaten duena betetzera eta jarrera guzti hauek alde batera uzteko eskaera egiten diogu.

Epaia baliatu nahi dugu Eibarko alkate den Miguel de los Toyosek, orain dela hilabete bat egin zituen adierazpenak mahai gainean jartzeko. Bertan, enpresak zituen asmoen eta eskirolen aldeko jarrera irmoa azaldu zuen. Horregatik, azken gertaerak kontuan hartuta, zuzenketa publiko bat eskatu nahi diogu Greba batzordetik, Alfa taldeko zuzendaritzak, eskirolen laguntzarekin burutu duen greba eskubidea onartuz.
Eusko Jaurlaritzari dagokionez, erderaz esaten den bezala “Ni está, ni se le espera”. Arantxa Tapiak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak zuzenduriko Industria Saila eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera guztiz lotsagarria izaten ari da prozesu honetan. Langileak sentitu duten utzikeria eta ardugabekeriak ez dauka izenik. Hau bada Eusko Jaurlaritzak langileentzako duen konpromezu eta etorkizuna, erabat beltza izango da hau.

Amaitzeko, gogorarazi nahi dizuegu Enplegu Erregulazio Espedientearen barruan, 131 lanposturen iraungitzea mahai gainean dagoela. Gainera, kontsulta epea martxoaren 20an amaitu zen. Egun Administrari Konkurtsalek egiten duten planteamenduak ez dituzte langileen eta komitearen eskakizunak betetzen eta horrez gain, inbertsorearen inguruan helarazi diguten informazioak zalantza ugari sortzen dizkigu

Horregatik Administradoreei planteamendua moldatu eta inbertsoreekin kontaktu zuzena izatean eskatzen diegu. Proiektu industrialaren inguruko informazio zehatz eta gardena izateko.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.