LAB SINDIKATUA

2018/04/21 :: 2:18

Azken Eguneraketa:2018/04/20 :: 13:44

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Nafarroako Metalgintzarako hitzarmen plataforma aurkeztu dugu, langile guztien baldintzak funtsean aldatzea helburu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Lanaldia murriztea, subrogaziorako bermea, soldata-igoera eta baztertzaileak ez diren kontratatzeko irizpideak dira LAB sindikatuaren Nafarroako Metalgintzako Hitzarmen berriaren plataformaren ardatzak.

Nafarroako Metalgintzako langileok erronka berri bati egin behar diogu aurre. Eta erronka hori, LABen ustez, hitzarmen ona lortzean datza, azken negoziazioetan pairatu ditugun atzeratze nabarmenak leheneratuz. Patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek sinatu dituzten itunen ondorioz handitu baita malgutasuna, lanaldia ezkutuan areagotu da, enpleguari eta lan baldintzei eutsiko zaizkiela bermatu gabe, masiboki azpikontratatu da... Hitzarmenok patronalari soilik ekarri diote onura.

LABen irudikoz garaia da egoera alda dezagun eta eskubideen galera itzuliko duen eta sektoreko langileen baldintzak funtsean onduko dituen hitzarmena sina dezagun; are gehiago Metalgintzako Probintzia Hitzarmena okertzeari esker patronala milioi askotako irabaziak lortzen ari den honetan.

Hauexek dira LABek hitzarmen hau negoziatzeko dituen helburu eta ardatz nagusiak: lanaldia 24 orduz murriztea; subrogatzeko bermea; %4ko soldata-igoera Nafarroako KPIari lotua; eta sektoreko milaka langilek pairatzen duten genero eta sindikatuko bazterkeria mingarria saihesteko baztertzen ez duen kontratazio sistema ezartzea enpresei.

Garaia da borroka gaitezen. Asko dago jokoan, eta langileak piztuz bakarrik lortuko dugu sektorearen interesak asetzen duen hitzarmena.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu