LAB SINDIKATUA

2017/12/16 :: 23:18

Azken Eguneraketa:2017/12/15 :: 12:08

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Ekoizpenaren aldeko apustua eskatu du Fagor CNAko enpresa batzordeak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Garagartzako langileen elkarretaratzea.Garagartzako langileen elkarretaratzea.

Fagor CNAko Enplegua Erregulatzeko Espedientearen negoziazio epearen bigarren bilera egin dute gaur.

Hauxe da enpresa batzordearen oharra:

Bileran jakinarazi digute langile guztiak kaleratzeko asmoarekin aurrera jarraitzen duela enpresak.

Langileen ordezkaritzak, EEEa aurkezteko argudioak ez onartzeaz gain, ekoizpenaren aldeko apustua egitea eskatu dugu, jarduera Garagartzan mantenduz.

Zuzendaritzak, balizko bazkideekin izaten ari den bilerak direla eta ezin du beste ezer aurreratu, eta ezin duela argitu zein izango den proiektu industriala. Hortaz, negoziaketa epea etetea eskatu dugu ezin dutelako argitu zein izango den aurkeztuko duten proiektu, argitu arte zer ematen duten negoziaketa horiek.
Gainera CNA Taldeko enpresen informazio ekonomikoa eskatu dugu, jakiteko zein den CNA Taldearen benetako egoera ekonomikoa. Era berean, Fagor S.Coop eta FagorCNAren artean, marka erabiltzeko kontratuaren kopia eskatu dugu.

Langileak, Basauriko lantegiaren aurrean.Langileak, Basauriko lantegiaren aurrean.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu