LAB SINDIKATUA

2018/08/17 :: 12:43

Azken Eguneraketa:2018/08/14 :: 16:00

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK INDUSTRIA Federazioa Marketingetik harago, benetako industria politika bat exijitzen dugu

Marketingetik harago, benetako industria politika bat exijitzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Gaur, uztailak 26, Eusko Jaurlaritzak Industria lehiakortasunerako batzordeko bilera egiten zuen bitartean, LABek deituta egun itxierak, kaleratzeak edota lan eskubideen galerak bezalako mehatxuak jasaten ari diren 4 industriako enpresetako langileek (Tubos Reunidos, Cables y Alambres, Foseco y Odi Bakar) konzentrazioa aurrera eraman dute euren egoera salatzeko eta Eusko Jaurlaritzari benetako politika industriala eskatzeko.

Eusko Jaurlaritzak jendarteari luzatu nahi dien marketing eta lasaitasunaren aurrean, LABek Euskal Herriko industrian oraindik orain maiztasunez gertatzen ari den errealitatea aurrez aurre jarri ditu. Itxierak, kaleratzeak, mehatxuak, eskubideen galerak... ez dira iraganeko kontuak, ezta gertakari naturalak ere. Arazo hauek arrazoi ezberdinak dituzte, baina gauza bat amankomunean dute: herri bezalako industria politika eza.

LABek salatu nahi du Eusko Jaurlaritzak, marketingetik harago, industri plana ez duela eragile sozial,sindikal eta politikoekin adostu. Ez dago inolako neurririk deslokalizazioak, salmentak edo eszisioak ekiditeko. Ez dago neurri zehatzik edo jarrera aktiborik prekarietaterarekin bukatzeko. Aldiz, Confebaski babes osoa ematen dion arren, gurekin ez du bildu nahi Melrosek erosi berri duen GKN enpresaz mintzatzeko edo Euskadiko zentro teknologikoen bermoldaketaz hitz egiteko.

LABek exigitzen dio propaganda gutxiago eta gaurkoa bezalako argazki huts gutxiago eta industria politikaren aldeko apustua egitea.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.