LAB SINDIKATUA

2018/07/17 :: 9:44

Azken Eguneraketa:2018/07/16 :: 9:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK INDUSTRIA Federazioa Patronalaren jarrera "antisoziala, arduragabea eta mafiosoa" salatu dugu Bilbon

Patronalaren jarrera "antisoziala, arduragabea eta mafiosoa" salatu dugu Bilbon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Bada garaia hitzarmenak eguneratzeko eta industriako langileen lan baldintzak hobetzeko, guztion lan baldintzak hobetzeko. Bada garaia industrian aberastasuna banatzeko. Hain zuzen ere, hauxe izan da LABek egunotan zabaldu duen aldarrikapena, mobilizazioen bitartez. Lehen protesta Donostian egin zuen sindikatuak, asteartean, Gipuzkoako enpresen elkarte Adegiren egoitzaren aurrean; bigarrena asteazkenean izan zen, Gasteizen, Arabako enpresarien elkarte SEAren egoitzan; hirugarrena ostegunean etorri zen, Iruñean, Nafarroako enpresarien elkargo CENen aurrean. Bada, mobilizazio sorta hauekin amaitzeko, LABek manifestazio bat egin du gaur Bilbon, euskal enpresen elkargo Confebasken egoitzatik abiatuta.

LABeko Industria federazioko kide Iñaki Alkortaren hitzetan, “patronalaren jarrera antisoziala, arduragabea eta mafiosoa salatzeko mobilizatu gara gaur Bilbon, bereziki, Confebask eta CEBEKen jarrera salatzeko. Ekonomia gorantz doala esaten betetzen zaie ahoa, kopuruak ematen dituzte gainera, baina, hau gertatzen den bitartean, hamar langileetatik seik ez dute hitzarmenik edo euren hitzarmena ez dago indarrean. Honekin bukatu beharra dago. Langileen bizitza erdigunean jartzeko garaia da, eta ez enpresen irabaziei buruz hitz egiteko garaia. Errealitate honi buelta eman behar zaio”.

LABeko ordezkariaren esanetan, “gero eta prekarietate gehiago dago. Gazteek gero eta zailtasun gehiago dituzte industrian modu duinean lanean hasteko eta sektoreak %19ª bakarrik da emakumea. Onartezina da hau guztia. Sortzen ari den aberastasun hau guztia, milioika eta milioika euro, beste modu batean banatu behar da”.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.