LAB SINDIKATUA

2017/06/27 :: 0:22

Azken Eguneraketa:2017/06/26 :: 12:59

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK INDUSTRIA Federazioa

Federazioa

 

Espainiatik dakarten industria ereduak prekarietatean murgilduko gaitu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_federazioa_17_05_05Erregea_Industria.png
Miramongo Parke Teknologikoko Auditorio parean elkarretaratzea egin dugu, "PNV, zuen eredua #Spanishprecarity4.0, langileok euskal Estatua!" leloarekin. Protesta honekin, Espainiako erregearen bisita salatu nahi izan dugu, EAJk bultzatzen duen benetako ereduaren erakusgarri baita; alegia, Espainiako lan erreforma eta prekarietatean oinarritutako eredua, etorkizunik ez duen eredua.

Industriaren etorkizuna kolokan dagoela ohartarazi dugu Gasteizen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_industria_17_04_06gasteiz_Industria.png
Benetako industria politika bat eskatzeko aldarria Gasteizera eraman dugu gaur. Bilbon eta Donostian aste honetan bertan egin bezala, kalera irten gara, “Prekarietatearekin industria 4.0rik ez dago. Aberastasuna banatu” leloarekin. industriaren defentsan, propaganda gutxiago eta benetako industria politika bat egiteko eskatu dugu, EAJren egoitzaren aurrean. Horretarako, burujabetzaren aldeko urrats eraginkorrak ematea ezinbestekoa dela nabarmendu dugu.

"Prekarietateak industria hartu du"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_industria_17_04_05manifa_Donostia.png
Bilbon atzo egin bezala, LABek manifestaziora deitu du gaur industriaren defentsan, “Prekarietatearekin Industria 4.0rik ez dago. Aberastasuna banatu” leloarekin. Mobilizazioa Gipuzkoa plazan hasi eta Eusko Jaurlaritzak Andia kalean duen egoitzaren aurrean amaitu da. Industriaren etorkizuna kolokan dagoela salatu dugu bertan, eta Confebask eta Eusko Jaurlaritzarentzat izan ditugu hitzak: “Inoiz baino aberastasun gehiago sortzen ari den honetan, lapurreta erraldoi bat egiten ari dira, egun argiz eta begibistan”.

Propaganda gutxiago eta benetako industria politika bat egiteko eskatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_industria_17_04_04manifa_Industria2.png
LABek manifestazio bat egin du gaur Bilbon “Prekarietatearekin industria 4.0rik ez dago. Aberastasuna banatu” leloarekin. Mobilizazioa Eusko Jaurlaritzaren egoitzan hasi eta Confebasken egoitzaren amaitu da. Industriaren etorkizuna kolokan dagoela adierazi dugu, eta arduradun politikoek eta patronaleko buruek propaganda baino ez dutela egiten salatu.

Urkullu jauna, prekarietatearekin ez dago Industria 4.0rik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_industria_17_03_30Iritzia_Industria.png
IRITZIA

Zorion Ortigosa eta Jonan Goñi
LABeko Industria Federazioko kideak

Benetako industria politika bat martxan jartzeko eskatu diogu Jaurlaritzari, sektorearen egoera larria ikusita

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_industria_17_02_27_Industria.png
Agerraldia egin dugu gaur, euskal industriak bizi duen egoeraren inguruan gure kezka azaltzeko. LABen iritziz, industriaren etorkizuna kolokan dago hartzen ari diren erabakien ondorioz. Azterketa sakon bat egin dugu, eta ateratako ondorio nagusiak prentsaurrekoan azaldu ditugu. "Basque Industry 4.0. kontzeptua asmatu du Euskoa Jaurlaritzak, errealitatea estaltzeko asmoz. Sinestarazi nahi du industriaren eraldaketa ematen ari dela, baina ez da horrela. Industria 4.0. prozesua, enpresen digitalizazio eta eraldaketa eman emango da, hemengo industriak biziraun behar badu, baina ez dira hori bultzatzen ari, ez dira ari industriaren eraldaketa laguntzen ari", adierazi dute LABeko ordezkariek.

Propaganda gutxiago eta industria politika gehiago eskatu ditugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_federazioa_16_11_16mobilizazioa_16-11-16mobindustriaweb.png
Gaur, azaroak 16, Kursaalen burutzen ari ziren "Basque Industry 4.0." Jardunaldien harira elkarretaratzea egin dugu Instituzioen aldetik inolako industria politikarik ez dagoela salatuz. Alderantziz, instituzioek subentzio politikak aplikatzen dituzte, hau da baldintzarik gabe enpresariei dirua oparitzea. Hor ditugu Arcelor Zumarraga, Cegasa edo Incoesako adibideak, propaganda bai baina industria politikarik ez da egon kasu guzti hauetan.

Bada garaia, eredu kapitalistaren logikatik aldendu eta herri ikuspegia kontuan izango duen benetako politika industriala egiteko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABen erantzuna Arantza Tapiari Arcelorren inguruan

Edozein enpresa itxieraren aurrean enpleguaren defentsa irmoa egitea eskatu dugu beti, enplegu politikarik erangikorrena lanpostuen suntsiketa ekiditea delako. Arcelorren enplegu galera egon da, enpresa nagusian eta azpikontratetan. Eta irekiera honek ez du dagoen enplegua ziurtatzen. Ongi baina hobe daki hori Tapiak.

Geroz eta enpresa gehiago multinazionalen esku

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Euskal Herriko kapitala duten puntako bi enpresa kanpoko multinazionalen esku gelditu direla kezkaz ikusten dugu LAB Sindikatutik. Aste honetan azken, urteetako bilakeran beste urrats bat emanez, ekonomiaren motore izan beharko luketen puntako enpresen erabakiguneen deslokalizazioa gauzatu da. Siemensek Gamesaren erosketa gauzatu du, eta Mubeak Inauxa taldea erosi du.

Industrian ematen den prekarietatea salatzeko ere M28an Bilbora

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_federazioa_16_05_20mobilizazioaindustria_16_05_20industriaweb.png
LAB sindikatuko Industria federazioko kideek parodia eta kontzentrazioa egin dute gaur, hilak 20, Donostiako SEPE ren egoitzaren aurrean “Kontratazio berrietan zabor kontraturik ez!” lemapean. Bertan industrain prekarietatea izugarri hedatzen ari dela salatu dute.

Zenbait alderdi politikotako ordezkarien parte-hartzea eta erabiltzeko saiakera salatu nahi ditugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek, gaur benetako politika industriala eskatuz Bilboko kaleetan kalera irten diren milaka langileak zoriontzeaz gain, zenbait alderdi politikotako ordezkarien parte-hartzea eta manifestazioa erabiltzeko saiakera salatu nahi du. 

Milaka lagun Bilboko kaleetan benetako industria politika baten alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_federazioa_16_04_23industriapolitika_industria-politikaweb.png
Gaur, hilak 23, milaka lagun kalera irten gara gure industriaren defentsan. Bilboko kaleak zeharkatu ditugu "gure industriaren defentsan, por una política industrial real " lema zeraman pankartaren atzean, gaur egungo politikak errotik aldatu behar direla aldarrikatuz. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari Nagusiak, adierazi du «ez gaudela prest gure etorkizuna, gure enplegua elite politiko eta ekonomikoen esku uzteko eta etorkizun ekonomiko hobea defendatuko badugu langileak batzen garelako, mobilizatzen garelako eta industria politika berri baten eraikuntzan zuzenean parte hartzen dugulako izango da».

Gure industriaren defentsan Bilbora

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_metala_16_04_18Industria_gaurkoBorrokaBiharkoEnplegua.png
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuok deituta, bihar hilak 23, eguerdiko 12.00etan, manifestazioa izango da Bilbon, "Gure industriaren defentsan. Industria politika erreal baten alde" lelopean. Multinazionalei tresna guztiak ematen dizkien lan legeriaren baitan, eta hauei aurre egiten ez dieten menpeko instituzioekin, langileoi gelditzen zaiguna borroka da. Eta bide horretan bihar Bilboko kaleak beteko ditugu. Gaurko borroka, biharko enplegua izango delako.

Enpresa-batzorde ugariren babesa jaso du benetako politika industrialaren aldeko manifestazioak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_metala_16_04_18Industria_gaurkoBorrokaBiharkoEnplegua.png
Hilabetez hilabete, inbertsio funts eta multinazional handiak enpresak ixten ikusten ditugu Euskal Herrian, beste herrialdetara produkzioa eramanez merkeago ekoizteko, euren helburu bakarra akziodunen mozkinak handitzea delako. Hau ekiditeko bestelako politika industrila bat behar dela deritzogu eta hau aldarrikatuz datorren larunbatean “Gure industriaren defentsan, por una política industrial real” lemapean Bilbon, apirilaren 23an, 12:00tan Jesusen Bihotzetik aterako den manifestazioan parte hartzeko deialdia egiten dugu.

LABek ez du parte hartu Industria Lehiakortasuneko Plataforma Iraunkorraren batzarrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek Industria Lehiakortasunerako Plataforma Iraunkorraren batzarrean parte ez hartzea erabaki du bilera hauetan ez baita partehartzea bermatzen. Hala ere, gaiak duen garrantziaren aurrean sindikatuak Gobernuarekin aldebiko bat egiteko bilera eskaera ofiziala egin genuen bilera horretan planaren inguruko gogoeta egiteko.

LABek eremu industrialaren beharren araberakoa izango den berrikuntza plana eskatu dio Jaurlaritzari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren balorazioa egin zuen atzo LABek Bilboko egoitzan. Planak sindikatu eta langileen ekarpena alboratzen du sindikaruaren ustetan eta ez dio Euskal Erkidegoko eremu industrialak, ez eta enpresa eta langileek dituzten beharrei erantzuten.

LABek eta Ernaik langile kualifikatuen lan eskariak aurkeztu ditugu Lan Delegaritzan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Langile kualifikatuen faltan dagoela Jose Luis Lopez Gil FVEMeko buruak egindako adierazpenak gezurtatzeko eta falta dena lanpostu duinak direla erakusteko, LAB eta Ernaik padadan otsailaren 4an iragarri bezala, eremu ezberdinetako langile kualifikatuen artean bildutako lan eskariak Lan Delegaritzan aurkeztu ditugu.

«Emakume, gazte eta langabetuok lan egiteko gaitasuna eta prestutasuna soberan dugu, enplegu duina da falta dena»

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gezurra da langile kualifikatuen faltan gaudenik Euskal Herrian. Baina hori esateko ausardia izan du FVEM Bizkaiko metalgintzako patronalak. Emakumeak ez gaudela prest industrial aritzeko, gazteek tailerra baino moketa nahiago dugula... Jose Luis Lopez Gil FVEMeko buruak esandako gezurrek ezinegona eta amorrua eragin dute. Euskal langileon kontrako irainak dira hark egindakoak, eta bereziki, gazteak, emakumeak eta langabetuak iraindu ditu. Industrian lan egiteko gaitasuna eta prestutasuna duten herritarrak soberan daudela erakutsi eta benetan falta dena kalitatezko enplegu duina dela ikus dadin, Lan Delegaritzari zuzenduriko lan eskaerak bidaltzeko ekimena jarri da martxan.

 LABek ekimen bat jarriko du martxan FVEMen hitzak gezurtatzeko
 Lan eskaera Lan Delegaritzari

LABek ekimen bat jarriko du martxan FVEMen hitzak gezurtatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek prentsaurrekoa eskaini du gaur 2014an industrian, enpleguaren eta ehun produktiboaren gaineko irakurketa eta 2015ari begira sindikatuak egiten dituen aurreikuspenak plazaratzeko. FVEM patronalaren adierazpenen harira eta bertan esaten dena gezurtatzeko LABek ekimen bat iragarri du. 

 Valoración de LAB ante las declaraciones de la FVEM 

Praktikan, estatuko eskaintza eta Eusko Jaurlaritzaren eskaintza berdina da, koste sozialean oinarritutako jarduera ekonomikoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Enpresa itxierak, enplegu suntziketa eta sare produktiboa bera kolokan jarraitzen dute, nahiz eta Eusko Jaurlaritzatik politika industriala oinarri gauzak ondo egiten ari direla behin eta berriz esan. Zoritsarrez errealitateak politikoen titularrak ireinsten ditu, langileek pairatzen dituzten erasoen aurrean bakardade egoera nagusituz.

Page 1 of 2